Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Euskal nortasuna(k) XXi mendera begira: 2050 helburu

Euskal nortasuna(k) XXi mendera begira: 2050 helburu

Uzt. 02 - 02. Uzt, 2025 Kod. G16-25

Azalpena

Nortasuna egunero eraikitzen eta eraberritzen da, belaunaldi batetik bestera transmititzen da, eta inguruko komunitateen, tradizio filosofikoen eta kulturen eragina jasaten du. Euskal Herrian muturreko nortasun desberdinak eta –neurri handian- kontrajarriak bizi gara elkarrekin. Euskal Herriko lurraldeen artean ere desberdintasun nabariak daude, eta herritar gehienek euskal nortasunarekin identifikatzen badira, denek ez dute nortasun ezta euskal kulturarekiko harreman berdina.

Geroz eta anitzagoa den Euskal Herrian, erronka gehiagoren aurrean aurkitzen da euskal nortasuna. Unibertsalak diren erronkei (globalizazioa, iraultza teknologikoa, digitalizazioa, klima aldaketa eta bioaznitasunaren urritzea, migrazioa eta aniztasunaren kudeaketa, eragile-botere geopolitiko berriak, demokrazia ahultzeko joera globala eta Europako ongizate ereduaren neurri bateko akidura, etab.) euskal gizartean ematen ari diren erronkak batu behar zaizkie (jaiotze-tasa apala eta bizitza luzatzea, euskararen nahiz euskal kulturaren indarberritzea; euskal lurraldeen kohesioa eta memoria historiko partekatua eraikitzea; Euskal Herria munduko periferian gelditzearen arriskuari aurre egitea, gure ehun produktiboa eta soziala ontzea edota gure bizi-kalitateari eustea).

Euskal nortasunaren biziraupenaz arduratuta, Eusko Ikaskuntzak, Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu ikerketa burutu du. Ikerketa 2024ko uztailean bukatu zen eta 2024ko urriaren 2tik 4ra ospatu den Eusko Ikaskuntzaren Kongresua, lehen aldiz, ikerketaren ondorioak aurkeztu eta kontrastatu genituen. Nortasunaren etorkizunaz arreta jarriz, egungo gizarteak euskal nortasuna ulertzeko, definitzeko eta bizitzeko moduak ezagutu nahi izan ditugu. Halaber, euskal nortasunaren aldaketa aztertuz, egungo euskal nortasuna bultzatzen, sortzen edo indartzen duten egungo eragileak identifikatu ditugu.

Ikerketan zehar jasotako diskurtso hauek egungo gizarteak euskal nortasunean baloratzen dituen elementuak eta ezaugarriak identifikatzeko aukera eskaini dizkigu, eta baita ere nahiak edo desioak identifikatzeko. Euskal nortasunaren etorkizunean begirada jartzean balio garrantzitsuak azaleratzen dira: aniztasuna, berdintasuna, bizikidetza, elkartasuna, kohesio-soziala, komunitate zentzua,… Balio horietan oinarritzeaz eta sakontzeaz hitz egiten da, gizarte-harremanetan fokua jarriz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Mugaz Gaindiko ikastaroak eskaintzen duen aukeraz baliatuz, Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu ikerketaren ondorioak gizarteratzeaz gain, eztabaida gaian sakondu eta hausnarketa sustatu nahi dugu ikastaro honen bitartez. Ikerketa 2024ko uztailean bukatu zen eta 2024ko urriaren 2tik 4ra ospatu den Eusko Ikaskuntzaren Kongresua, lehen aldiz, ikerketaren ondorioak aurkeztu eta kontrastatu genituen.

Ikerketak, euskal nortasunaren etorkizunaz arreta jarriz, egungo gizarteak euskal nortasuna ulertzeko, definitzeko eta bizitzeko moduak ezagutu nahi izan ditugu. Halaber, euskal nortasunaren aldaketa aztertuz, egungo euskal nortasuna bultzatzen, sortzen edo indartzen duten egungo eragileak identifikatu ditugu.

Euskal kultura eta hizkuntza komun bat, euskara, hurbiltzeko eta partekatzeko planteamendutik abiatuta, proiektuak honako hauek azpimarratzen ditu: elkar ezagutzeko beharra; hiru lurraldeetako herritarren artean interesa sortzea; eta lurralde kohesionatuagoa eta konektatuagoa eraikitzen laguntzea. Hau da, komunitatearen zentzua indartzea, eta, horri lotuta, balio soziokomunitarioak lantzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Irakasleak
  • Publiko orokorra

Zuzendariak

Josune Etxaniz Barrio

Eusko ikaskuntza

Hizlariak

Igor Ahedo Gurrutxaga

Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea naiz. Parte Hartuz taldeko ikertzaile nagusia eta EHUko Gizartea, Politika eta Kultura Doktoretza Program. arduraduna naiz. EHUguneko zuzendaria naiz, Harreman Instituzionaletarako Errektoreordetzako gizarte zibilarekin lenkidetzarako zuzendaritzan. Genero irakaskuntzako formatzailea naiz G9an eta EHUko Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuan. Nire ikerketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Elaboración de los nuevos criterios de evaluación de la activ. docente en base al real decreto 678/2023“ (Aneca, 2024); “Activando la agencia del alumnado univ. en la gestión de las desigualdades de género en Gipuzkoa” (GipuzkoakoAldundia, 2023); “Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género” (Emakunde, 2022); “Nodos y retos de la reforma de la Ley de Univer. : un proceso participativo” (Ministerio de Universidades, 2021). 60 art. idatzi ditut, horietatik 20 Scopus eta WOSen indexatuak, 14 liburu eta 24 liburu-kapitulu. Prisma Social-en partehartzeari eta ikerketa-ekintzari buruzko monografiko bat koordinatu dut, eta berrikuntza demokratikoari buruzko beste bat Oñate Sociolegal Series-en.

Itxaro Borda

Baionan sortua, 1959an. Historian lizentziatua, postaria izan da lanbidez erretiratu den arte duela bi urte. Gazterik hasi zen idazten, Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta 2002an Euskadi literatura saria eskuratu zuen 100 % Basque nobelari esker. Amaia Ezpeldoi detektibe lesbianaren pertsonaia orraztu zuen. 2022an, Uhartearen mugetan Maiatz argitaletxean eta 2024an Susa-n Itzalen tektonika poema bildumak plazaratu ditu. Hainbat euskal kantarirentzat letrak idatzi ditu eta idazkuntzaren inguruko proiektu kolektibo askotan parte hartu du. 2025eko Gutun Zuria literatura festibalaren eta BBKren ohorezko Makila ukan berri du.

Elena Casiriain Iturriria

Antropologian doktoregaia, Estatuen arteko mugak eragindako bizipenen inguruan eramaten dabil bere tesia: mugaren irudikapenak, diskurtsoak eta praktikak lantzen ditu Euskal Herrian. Garapen Kontseiluan bekaduna, Mugalur proiektuan murgilduta dabil, mugaren bizipenak argitan jartzeko eramatea helburutzat duelarik, biztanle, ikerle eta artisten arteko solas guneak sortuz.

Olatz Elexpuru Dominguez

Gradu Bikoitza: Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia (4. maila).

Jone Goirigolzarri Garaizar

Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea da eta unibertsitate bereko Gizarte Balioen ikertaldeko kidea. Soziologia eta Gizarte Antropologian lizentziatua da eta Gizarte Zientzietan doktorea. Bere ikerketa lerroa hizkuntza gutxituen biziberritzean xedarritu du eta hiztun berriak, hizkuntza jarrerak eta hizkuntza politikak izan ditu aztergai nagusi. Azken urteetan euskal hiztun berri gazteen kontzientzia soziolinguistiko kritikoa eta mudantza prozesuak ikertzen aritu da.

Paxkal Indo

Garapen Kontseiluko Lehendakaria 2018tik. Garapen Kontseiluko Lehendakari ordea (2013-2018). Garapen Kontseiluko kide 2008tik. Orgue en Baigorri elkarteko Lehendakaria (2013tik) Seaskako Lehendakaria (2008-2019) Eskolim elkarteko Lehendakaria (2010-2019) Bestalde, kultura ekoizpenean aditua, autorea, artista, musikari, teknikari, hezkuntza kulturala, hazlea, piroteknian aditua.

Carmen Innerarity Grau

Patxi Juaristi Larrinaga

UPV/EHU , Doctor en Sociología. Profesor en la Facultad de Ciencias Sociales y de la Información

Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) .Unibertsitateko irakasle Titularra da, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. Soziologian lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995) da, eta UPV/EHUko irakaslea, 1993az geroztik. 1998an irakasle bisitaria izan zen Idahoko Unibertsitatean (AEB). 2005etik 2009ra bitarte, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate arloko zuzendaria izan zen. 2011tik 2012ra, Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterreko koordinatzailea izan zen, eta, 2015. urteaz geroztik, UPV/EHUko Hizkuntza Politikak eta Plangintza Masterreko idazkari akademikoa da. 2009tik 2017ra UPV/EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea izan da. Halaber, UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolako Kalitate Batzordeko kidea da (2016). Artikulu ugari eta 13 liburu argitaratu ditu euskal kultura, euskaldunen balio, euskara eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 33 kontratutan eta deialdi publikoetan finantzatutako I+Gko 18 proiektutan parte hartu du, eta horietako batzuen zuzendaria izan da.

Iñaki Zaldua Calleja

EHU

Eusko Jaurlaritzaren kontratuarekin Doktore Tesia jorratzen. Euskal Herriko periferietako abertzaleen nortasunen egituraketa aztertzen nabil besteak beste. Adimen artifiziala eta horrek nortasunen egituraketan duen eragina aztertzen hasi gara. Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-07-02 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

10 - Desberdintasunak murriztea

Texto ods pendiente. Lorem ipsum dolor sit amet.

Añadir link

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Texto ods pendiente. Lorem ipsum dolor sit amet.

Añadir link