Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia

Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia

Uzt. 09 - 11. Uzt, 2025 Kod. L05-25

Uda Ikastaro honek literatur sormena lantzeko aukera eman nahi dio parte-hartzaileari, idazketa tekniken bidez istorio propioak eraikitzeko trebetasunak landuz.

Azalpena

Denok ezagutzen ditugu graziaz gertaerak eta abenturak kontatzen dituztenak, edo irudimen eta hitz-jarioz mintzatzen direnak; eta, hala ere, ordenagailu pantailaren edo folio baten aurrean zuri geratzen direnak. Kontaketa bat idazteak badu bere hondoa, izan ere, literatur arteak ofiziotik asko du, irakats daiteke, baita ikasi ere. Idaztea ez da inspirazio hutsa; praktika, esplorazio eta bizipen kontua ere bada. Esperientzia bat da. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak errazten eta ikaskuntza laguntzen duena.

Uda Ikastaro honek literatur sormena lantzeko aukera eman nahi dio parte-hartzaileari, idazketa tekniken bidez istorio propioak eraikitzeko trebetasunak landuz; baita testuak partekatzeko eta iruzkintzeko aukerak ere, irakurlerik gabe ez baitago literatur ekintzarik.

Irakurri gehiago

Helburuak

Sormena eta idazteko gogoa piztea: irudimena esnatzea eta blokeoa gainditzea, eta istorioak asmatzeko eta kontakizunen plazera bizitzeko motibazioa sustatzea.

Gaitasun narratiboak garatzea: kontakizun literario baten egitura lantzea, eta funtsezko elementuak aztertzea, hala nola gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak eta narratzailearen ahotsa.

Irakurmena hobetzea idazketa garatzeko: arretaz irakurtzea idazkera hobetzeko, testuak eraldatzeko eta berridazteko ariketak egitea, eta estilo eta teknika narratiboekin esperimentatzea.

Idazketa mota ezberdinak esperimentatzea: umorezko testuak eta jolas literarioak sortzea, autobiografia eta autofikzioa lantzea, eta mikroipuinen eta kontakizun laburren idazketa.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura saila
  • Ikasiz-hezi

Programa

2025-07-09

09:00 - 09:10

Erregistroa

09:10 - 09:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Mariasun Landa Etxebeste | Ikastaroaren zuzendaria - Idazlea
09:15 - 11:00

Sorkuntza narratiboaren oinarriak. Kontakizunaren egitura, Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria

11:00 - 11:30

Atsedenaldia

11:30 - 12:45

Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzailea eta pertsonaia. Espazioak eta egoerak eraikitzea. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu.

12:45 - 14:00

Oroimena eta literatura. “Gogoan dut” ariketak. Haurtzaroko oroitzapenak literatur akuilu. Errealitatea begiratzeko moduak: argazkien inguruan istorioak asmatu . Narrazioak idazteko proposamenak. Taldean irakurrik.

2025-07-10

09:00 - 10:30

Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa. Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak.

10:30 - 11:00

Atsedenaldia

11:00 - 12:15

Hurbilketa NI-aren literaturara . Autodeskribapenaren idazketa. Identitatea eta autobiografía. Zer den autofikzioa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastapenak kritikagintzan.

12:15 - 14:00

Testuak idazteko proposamenak eta idazketa. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta lagunkoian.

2025-07-11

09:00 - 10:30

Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología. Eredu interesgarriak aztertu, album batzuk barne

10:30 - 11:00

Atsedenaldia

11:00 - 12:15

Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa.

12:15 - 14:00

Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa.

Zuzendariak

Mariasun Landa Etxebeste

-, Idazle

https://www.mariasunlanda.net

Hizlariak

Mariasun Landa Etxebeste

-, Idazle

https://www.mariasunlanda.net

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-09 arte
25,00 EUR71,00 EUR
- 102,00 EUR
- 87,00 EUR
- 71,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR
- 87,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa