
Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia
Uda Ikastaro honek literatur sormena lantzeko aukera eman nahi dio parte-hartzaileari, idazketa tekniken bidez istorio propioak eraikitzeko trebetasunak landuz.
Description
Denok ezagutzen ditugu graziaz gertaerak eta abenturak kontatzen dituztenak, edo irudimen eta hitz-jarioz mintzatzen direnak; eta, hala ere, ordenagailu pantailaren edo folio baten aurrean zuri geratzen direnak. Kontaketa bat idazteak badu bere hondoa, izan ere, literatur arteak ofiziotik asko du, irakats daiteke, baita ikasi ere. Idaztea ez da inspirazio hutsa; praktika, esplorazio eta bizipen kontua ere bada. Esperientzia bat da. Gure baitan badago istorioak asmatzeko, imajinatzeko behar bat, barneko ate zein leihoak irekitzekoa, fikzio literarioak errazten eta ikaskuntza laguntzen duena.
Uda Ikastaro honek literatur sormena lantzeko aukera eman nahi dio parte-hartzaileari, idazketa tekniken bidez istorio propioak eraikitzeko trebetasunak landuz; baita testuak partekatzeko eta iruzkintzeko aukerak ere, irakurlerik gabe ez baitago literatur ekintzarik.
Objectives
Sormena eta idazteko gogoa piztea: irudimena esnatzea eta blokeoa gainditzea, eta istorioak asmatzeko eta kontakizunen plazera bizitzeko motibazioa sustatzea.
Gaitasun narratiboak garatzea: kontakizun literario baten egitura lantzea, eta funtsezko elementuak aztertzea, hala nola gaia, argudioa, espazioa/denbora, pertsonaiak eta narratzailearen ahotsa.
Irakurmena hobetzea idazketa garatzeko: arretaz irakurtzea idazkera hobetzeko, testuak eraldatzeko eta berridazteko ariketak egitea, eta estilo eta teknika narratiboekin esperimentatzea.
Idazketa mota ezberdinak esperimentatzea: umorezko testuak eta jolas literarioak sortzea, autobiografia eta autofikzioa lantzea, eta mikroipuinen eta kontakizun laburren idazketa.
Activity directed to
- All public
- University student
- Students not from university
In collaboration with
Program
09-07-2025
Erregistroa
Presentation by the Director of the activity
- Mariasun Landa Etxebeste | Ikastaroaren zuzendaria - Idazlea
Sorkuntza narratiboaren oinarriak. Kontakizunaren egitura, Irudimena lantzeko ideiak eta teknikak. Gure desioak ikertu ideiak harrapatzeko, kontakizunen hazi bihurtzeko. Blokeatzearen kudeaketa. Estrategia praktikoak. Teknika motibagarriak. Testu batzuen azterketa lagungarria
Atsedenaldia
Irakurri eta idatzi, ontzi komunikatzaileak. Testu eraldaketak eta estilo ariketak. Narratzailea eta pertsonaia. Espazioak eta egoerak eraikitzea. Narratzaile ahotsa, espazio eta denbora aldaketa, narratzailearen ikuspuntua, narrazioaren egitura… Proposamen anitzak egin eta adibide argigarriak topatu.
Oroimena eta literatura. “Gogoan dut” ariketak. Haurtzaroko oroitzapenak literatur akuilu. Errealitatea begiratzeko moduak: argazkien inguruan istorioak asmatu . Narrazioak idazteko proposamenak. Taldean irakurrik.
10-07-2025
Kontakizun laburrak eta mikroipuinak. Ezaugarriak eta adibideak. Hizkuntzaren ekonomia. Kultur erreferentziak. Elipsia. Umorea, ironia, paradoxa. Umorearen garrantzia literaturan. Ariketa praktikoak eta irakurketa taldean. Egile eta obren adibideak.
Atsedenaldia
Hurbilketa NI-aren literaturara . Autodeskribapenaren idazketa. Identitatea eta autobiografía. Zer den autofikzioa. Egile eta obren adibideak. Ekintza literarioak esperimentatu. Banakako lana taldean irakurri. Hastapenak kritikagintzan.
Testuak idazteko proposamenak eta idazketa. Haien talde irakurketa eta iruzkinak, giro lasai eta lagunkoian.
11-07-2025
Etiketarik gabeko Literatura. Haur eta Gazte literaturaren (HGL) ezaugarriak. Txikiaren handitasuna literaturako esparru honetan. HGL eta eskola. HGL eta ideología. Eredu interesgarriak aztertu, album batzuk barne
Atsedenaldia
Irudimena eta fantasia. Egile eta obren adibideak. Gianni Rodari: Irudimenaren gramatika. Ariketa praktikoak eta testu sortzaileen idazketa.
Azken uneko hutsune eta zalantzak argitzeko aukera. Bukatu gabeko azalpen eta lanak. Ikastaroaren ebaluaketa.
Registration fees
Face-to-face | Until 30-06-2025 | Until 09-07-2025 |
---|---|---|
25,00 EUR | 71,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 87,00 EUR | |
- | 87,00 EUR |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa