Gizartea
Zahartzaroa
Uda ikastaroa
El futuro de los Cuidados de Larga Duración

El futuro de los Cuidados de Larga Duración

Eka. 09 - 10. Eka, 2022 Kod. G01-22
Ikastaro guztiak

Azalpena

Iraupen luzeko zaintzak aldaketa sakonen premian daude duela hamarkada batzuetatik hona, pandemiak areagotu egin duen premia. Aldaketa horiek bi elementuk markatzen dituzte: alde batetik, eskubideak errespetatu eta esparru etiko bat bete behar ezinbestekoa, pertsonak arretaren erdigunean jartzeko; bestetik, ulertzea zaintzek, alderdi instrumental hutsetik harago, zerikusia dutela pertsonen bizitza proiektua eta haren zentzua maximizatzearekin, defizitak gorabehera.

Uda ikastaro honen xedea da zaintza hauen etorkizuneko gakoetan sakontzea, esperientziak aztertzea (hurbilekoak, estatu nahiz nazioarteko mailakoak), eredu berrienen proposamenetan jasotako dimentsio eta aldagai gakoak ulertzea, ahotsa ematea zaintzen protagonistei (adineko pertsonei beraiei), haiekin batera gogoeta egiteko nola nahi duten zainduak izan, gai etikoetan sakontzea, etab.

Hori guztia zaintzei buruzko eztabaida ireki eta plural bat izan nahi duen ikastaro batean.

Irakurri gehiago

Helburuak

Zaintza behar duten adinekoen arretaren etorkizuneko gakoak aztertzea.

Esperientziak eta jardunbide egokiak aztertzea.

Eredu berrietan eta haien dimentsio espezifikoetan sakontzea.

Adineko pertsonek jaso nahi duten zaintzaren inguruan duten esperientzian sakontzea.

Iraupen luzeko zaintzaren arreta eredu berrien alderdi etikoak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Bizkaia

Programa

2022-06-09

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia Diputación Foral de Bizkaia - Directora del Curso
  • Sergio Murillo Corzo Diputación Foral de Bizkaia - Diputado Foral de Acción Social
09:30 - 10:00

“Impulso a la transición en los Cuidados de Larga Duración en Bizkaia“

  • Sergio Murillo Corzo Diputación Foral de Bizkaia - Diputado Foral de Acción Social
10:00 - 11:00

“El modelo futuro de Cuidados de Larga Duración; conceptualización, claves y retos a abordar“

  • Sarah Harper Biscay Bay of Care - Gerontóloga y demógrafa del Instituto de Envejecimiento de la Universidad de Oxford y asesora del Gobierno de Reino Unido
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:30

“Marco legal en atención de personas en situación de dependencia; revisión normativa y claves“

  • Toni Vilá Mancebo Instituto de Gobierno y Políticas Públicas (IGOP). Universidad Autónoma de Barcelona
12:30 - 13:30

“La cuestión de la personalización“

  • Javier Yanguas Lezaun Dr. en Psicología Biológica y de la Salud, experto en geriatría y Director Científico del programa de mayores de la Fundación la Caixa
13:30 - 15:00

Pausa comida

15:00 - 17:00

Mahai ingurua: “Los Cuidados de Larga Duración desde las voces de sus protagonistas“

  • Xabier Etxeberria Mauleón Universidad de Deusto - Catedrático Emérito de Ética de la Universidad de Deusto
  • Paloma Rodríguez Escudero Catedrática de Arte de la UPV/EHU jubilada. Voluntaria.
  • Juan Luis Elorza Maiztegi Economista jubilado. Voluntario de programa de acompañamiento de personas enfermas en domicilio

2022-06-10

09:00 - 10:00

“El sentido en los cuidados de larga duración desde la perspectiva ética“

  • Marije Goikoetxea Iturregui Profesora Universidad de Deusto - Doctora en Derechos humanos. Experta en ética.
10:00 - 11:30

Mahai ingurua: “Buenas prácticas en cuidados de larga duración“

    Experiencia del modelo Etxetic en Etxaniz

    • Mikel Palazuelos Santa Cruz UTE Igurco-NTT Data-Ideable
    • Eneritz Elgezua Uriarte UTE Igurco-NTT Data-Ideable

    Experiencia Unidades Convivenciales en la Residencia Sagrado Corazón de Jesús

    • Arantza Minguez Trascasa Residencia municipal Sagrado Corazón de Jesús de Getxo - Directora
    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 13:00

    “Tiempo de Cuidados“

    • Mercé Pérez Salanova Universidad Autónoma de Barcelona - Doctora en Psicología e investigadora el Instituto de Gobierno y Políticas Públicas.
    13:00 - 13:30

    “Conclusiones y cierre“

    • Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia Diputación Foral de Bizkaia - Directora del Curso

    Zuzendariak

    Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia

    Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

    Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua. Bartzelonako Unibertsitateko Gizarte Gerontologia Aplikatuko masterduna eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Bioetikako masterduna. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko (Mendetasuna eta Desgaitasuna) burua eta koordinatzaile soziosanitarioa da. Gizartean Esku Hartzeko Bizkaiko Etika Batzordeko burua, Euskadiko Etika Batzordeen Koordinazio Batzordeko kidea eta irakasle lankidea UPV/EHUko zein Deustuko Unibertsitateko hainbat masterretan, arlo hauetan: arlo soziosanitarioa eta gizarte-zerbitzuetakoa, adinekoak, mendetasuna eta desgaitasuna eta etika.

    Javier Yanguas Lezaun

    Doctor en Psicología Biológica y de la Salud, experto en geriatría., Director científico Programa Mayores

    "La Caixa" Banku Fundazioa, Adinekoak Programaren (Donostia) zuzendari zientifikoa. Psikologiako doktore-titulua lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Neuropsikologia Klinikoko masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Estatistika Metodo Aurreratuen unibertsitate-aditua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean-UNED eta MBA Deustuko Unibertsitatean. 10 urtez Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egogain Gerontologia Zentroan lan egin du, eta 20 urtez Donostiako Maria Fundazioan, I+Gko zuzendari eta Matia Gerontologia Institutuko zuzendari gisa. Gaur egun, “La Caixa” Gizarte Ekintzako Adinekoen Programako zuzendari zientifikoa da, eta International Association of Gerontology and Geriatrics for the European Region erakundeko Gizarte Zientzien eta Portaeraren Saileko zuzendaria. Nazioko eta Europako hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, eta hainbat unibertsitatetako irakaslea da.

    Irakasleak

    Eneritz Elgezua Uriarte

    Neuropsikologoa: Zuzenbidean lizentziaduna eta Ekonomian diplomaduna, Deustuko Unibertsitatean. Grupo Sociosanitario IMQ Igurco-ko eguneko zentroen zuzendaria; 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka adinekoen arretan, bai egoitzetan, bai eguneko zentroetan eta tutoretzapeko apartamentuetan. Adineko pertsonentzako Etxaniz eguneko foru-zentroaren arduraduna Bilbon. Etxaniz zentroa Bizkaian EtxeTIC duen eguneko lehenengo zentroa da.

    Juan Luis Elorza Maiztegi

    Banku-administrazioan diplomatua, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Fakultatean. Gaur egun erretiratuta dago, hainbat banku-erakundetan zuzendari-lanetan aritu ondoren. Bere bizitza profesionalaren azken urteetan Banco Santanderreko zuzendari komertziala izan zen. Gaur egun Elorrioko Gaixoen Pastoralaren arduraduna da, eta Teologia eta Pastoralaren Elizbarrutiko Ikastegiaren aholku batzorde ekonomikoko kidea.

    Xabier Etxeberria Mauleón

    Filosofian doktorea da, eta irakasle emeritua Deustuko Unibertsitatean, non Etikako katedratiko eta Etika Aplikatuaren Zentroko zuzendari aritu baita. Irakasle bisitari jardun du Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan. Bere ikerketa filosofikoa bere konpromiso sozialekin uztartzen du, bereziki motibazio politikoko indarkeriarekin zerikusia dutenekin; zehazki, terrorismoaren biktimekin, herri indigenekin eta adimen-desgaitasuna duten pertsonekin zerikusia dutenekin. Azken aldian, baita adinekoekin ere. Plena Inclusión erakundeko etika-batzordeko kidea da. Bere azken bi interes-guneekin lotutako argitalpenei dagokienez, desgaitasunaren ikuspegi etikoari buruz hainbat liburu-kapitulu eta artikulu idatzi ditu, gehienak Siglo Cero aldizkarian, eta liburu batzuk argitaratu ditu Deustuko Unibertsitatean: Aproximación ética a la discapacidad eta La condición de ciudadanía de las personas con discapacidad intelectual.

    Marije Goikoetxea Iturregui

    Ikertzaile-irakaslea da Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) eta master eta graduondoko irakasle laguntzailea hainbat arlotan: bioetika, zainketa paliatiboak, pertsonarengan zentratutako arreta, zahartzaroa eta gizarte-bazterketa. Giza Eskubideetan doktorea. Haren tesia: MALOS TRATOS A PERSONAS EN SITUACIÓN de DEPENDENCIA: ENFOQUE ÉTICO. Psikologia eta teologiako lizentziaduna. Osasun Bioetikako magisterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Gizarte Eraikuntzarako Etikako unibertsitate-masterra Deustuko Unibertsitatean. Aholkulari dihardu EAEko eta Espainiako hainbat erakunde eta administrazio publikotan, gizarte- eta osasun-zerbitzuetan etika garatzeko, non etika-batzordeak sortzea bultzatu baitu 1996 ezkero.

    Sarah Harper

    Britainiar Inperioko Ordenaren komendadorea eta Gerontologiako irakaslea Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Sarah Harper Gerontologiako irakaslea da Oxfordeko Unibertsitatean, baita Biztanleriaren Zahartzeari buruzko Oxfordeko Institutuko zuzendaria ere. Antropologiaren eta populazioaren ikasketen arloak jorratu ditu, zeintzuetan Cambridgeko Unibertsitateko master bat eta Oxfordeko Unibertsitateko doktorego bat baititu. Biztanleria zahartzearen ondoriozko aldaketa sozialak ikertzen ditu, arreta berezia jarriz bizi-itxaropenaren gehikuntzan, familian eta belaunaldien arteko harremanetan. 2018an, Britainiar Inperioko Ordenaren komendadore (CBE ingelesez) izendatu zuten Demografiaren arloan egindako lanagatik. Erresuma Batuko lehen ministroei politika estrategikoak sortzeko ebidentzia zientifikoari buruzko aholkularitza ematen dien UK Prime Minister’s Council for Science and Technology batzordeko kide izan zen, eta Government Review into the Future of the UK's Ageing Population delakoaren burua (Erresuma Batuko populazioaren zahartzearen etorkizunari buruzko gobernu-azterketa). Journal of Population Ageing (Springer Nature) aldizkariaren erredaktoreburua da.

    Arantza Minguez Trascasa

    Zuzenbidean lizentziaduna eta espezialitate juridiko-ekonomikoan diplomaduna Deustuko Unibertsitatean. UNEDek “Geriatriako eta Adinekoen Zentroen Kudeaketa eta Zuzendaritza” deritzon graduondokoa. 2016tik, Getxoko Udalaren “Jesusen Bihotza” Udal Egoitzako gerentea, Jesusen Bihotza, Getxoko Udalaren tokiko erakunde autonomoa. Erakunde horren talde eragileko kidea da, talde hori pertsonarengan oinarritutako arreta-zainketen eredua ezartzeaz eta diziplina anitzeko taldeaz arduratzen da. Aurretik eta 18 urtez, egoitzako administrazio saileko arduraduna delarik. Aurretik eta 18 urtez, egoitzako administrazio saileko arduraduna izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiko Adinekoen Zentroen Batzorde Iraunkorreko kidea, Bizkaiko udal-egoitzen ordezkari legez. Hainbat arlorekin lotutako prestakuntza anitza: juridikoa, ekonomikoa, etikoa, adinekoen eskubideak, gatazkak konpontzea, pertsonarengan oinarritutako arreta, lidergoa eta talde-lana, kalitate-sistemak, etab.

    Sergio Murillo Corzo

    Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

    Gizarte Ekintzako foru diputatua. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila. Aldaketa Demografikoaren Europako Elkarteko lehen lehendakariordea eta Bizkaiko Gizarte Berrikuntzako Hazi Kapitaleko Funtsaren Inbertsioen Batzordeko burua. Orueko —Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) egoitza eta tutoretzapeko apartamentuak dituen gune soziosanitarioko— zuzendaria (eszedentzian), Bizkaiko Foru Aldundian ardurak hartu arte: Gizarteratzea Sustatzeko zuzendari nagusi gisa lehenengo, eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusi gisa gero, 2019ra arte. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Zuzendaritza Garapeneko masterduna (Deustuko Unibertsitate Komertziala).

    Mikel Palazuelos Santa Cruz

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia eta MBA ikasi ditu Deustuko Unibertsitatean, eta aholkularitza estrategiko eta teknologikoaren sektorean garatu du bere karrera profesionala, sektore publikoaren eta eremu soziosanitarioaren arloan. Egun, Euskadiko Social and Health Care negozio-lerroaren buru da NTT DATA barruan. Haren espezializazio-ildoak bideratuta daude, besteak beste, eremu soziosanitarioaren eraldaketa digitalera, pertsonak artatzeko eredu berrien inplementaziora, data-driven arreta-estrategietara eta prozesuen optimizaziora.

    Mercé Pérez Salanova

    Psikologian doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Gaur egun, Institut de Govern i Polítiques Públiques-eko (IGOP) ikerlaria da, Bartzelonako Consell Municipal de Benestar Social-eko kidea, zeinean "Envelliment" lantaldea koordinatzen baitu, eta REIACTIS sare transnazionaleko presidenteordea, non biltzen baitira adinekoen partaidetza eta integrazio arloan interesa duten ikertzaileak eta profesionalak. Caixaren Gizarte Ekintzan hasi zuen (1978-1982) Zahartzearen arloan egiten duen lana. Geroago, Bartzelonako Diputazioan sartu zen, non adinekoen programa eta tokiko garapen-proiektuak zuzendu baititu, eta parte hartu du adinekoentzako eta Alzheimerra duten pertsonentzako arretan berrikuntza sustatzera bideratutako sare europarretan (1982-2004). Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle elkartua izan da (1992-2016).

    Paloma Rodríguez Escudero

    Artearen Historian doktorea Unibertsitate Konplutentsean (1990). Katedradun kontratatua Arte Ederretako Goi Eskolan (1973). Bilboko Unibertsitatea. Arte Garaikidearen Teoria eta Historiako irakasle titularra UPV/EHU. Artearen Historiaren Saila (1992-2014). UPV/EHUko Arte eta Musikaren Historia Saileko zuzendaria, hainbat alditan. Arte Ederretako dekanordea eta dekanoa. Erretiratua (2014). Ikerketa eta argitalpenak: Arquitectura y escultura románicas en el Valle de Mena. Valladolid, 1987; El Ensanche de Bilbao. Madril, 1991; El Bilbao que pudo ser. Proyectos para una ciudad, 1800-1940. N. Basurtorekin eta J. Velillaren lankidetzarekin. Bilbo, 2000. Proiektuen zuzendaritza: * Artea eta emakumea. * Testua eta irudia. * XIX. mendeko hirigintza. * Testuak, dokumentuak eta proiektuak. Arkitektura eta hirigintza Bizkaian: 1800-1936. * Artearen Historiaren pedagogiaren arazoa. * Emakumearen zeregina sorkuntza artistikoan. Beste datu batzuk: * 1997tik Fe y Justicia elkartearen kidea. * 2002tik Lankidetza Getxoko Beato Domingo Iturrate egoitzan. * 1994-2000. Sendotzaren arduraduna Algortako Trinitarios elizan.

    Toni Vilá Mancebo

    Zuzenbidean lizentziaduna eta Pedagogian doktorea. Gizarte Langintzako ikasketetako irakaslea Bartzelonako Unibertsitatean eta, ondoren, Gizarte Hezkuntzako eta Zuzenbideko/Kriminologiako ikasketetako irakaslea Gironako Unibertsitatean. Gaur egun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Institut de Govern i Polítiques Públiques-eko (IGOP) ikerlaria da. Gai hauekin lotutako masterretako irakaslea: gizarte-politikak, pertsonan oinarritutako arreta integraleko politikak, eta zuzenbidea eta bioetika. Jarduera profesionalari dagokionez, irakaskuntza jardueraz gain, Gizarte Segurantzako eta Kataluniako Generalitateko administrazioaren gizarte-zerbitzuen arloan lan egin du. Gizarte-zerbitzuen, desgaitasunaren/mendekotasunaren eta zahartzearen arloko ikerketetan parte hartu du, bereziki alderdi juridikoetan. Gainera, aipatutako gaiei buruzko liburu eta artikuluak argitaratu ditu. Mendekotasunari dagokionez, parte hartu du Libro Blanco, Atención a las personas en situación dependencia en España liburua egin zuen lantaldean, eta Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legea ebaluatzeko Gobernuaren txostenean.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2022-06-09 arte
    20,00 EUR
    Online zuzenean2022-06-09 arte
    20,00 EUR

    Kokalekua

    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

    Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

    Bizkaia

    43.268446,-2.9377948999999717

    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

    Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

    Bizkaia

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    3 - Osasuna eta ongizatea

    Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

    Informazio gehiago
    3 - Osasuna eta ongizatea