Hezkuntza
Iraunkortasuna
Gazte Ekoliderrak

Gazte Ekoliderrak

Urt. 26 - 03. Eka, 2023 Kod. H01-23

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea

Azalpena

Lurra planeta ozen ari da mezua helarazten. Gizartea kezkatuta dago. Etorkizun jasangarria lortzea premiazko erronka da.

Egoera honen aurrean, lidergoari heltzeko prest dauden gazteak ezinbestekoak dira.
Eta gu, zuen bila gabiltza.

Izena eman

Izan zaitez Ekoliderra.
Erantzun lurraren deiari.

Jasangarritasunean trebatu. Aldaketa sustatzeko prestatu. Izan zaitez Ekoliderra.

Nola egingo dugu?
1. Trebakuntza emanez: Jasangarritasunaren ezagutzan sakonduko dugu ikuspegi holistikotik eta lidergo-konpetentziak eskuratuko ditugu.
2. Ekintza bultzatuz: partaideak ekiteko ahaldunduko ditugu, ideiatik ekintzetara pasatzeko, ikasitakoa praktikara eramaten lagunduko diegu.
3. Izan daitezen bilatuko dugu: Ekolider sarearekin bat egin dezaten. Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta enpatia landuz, gizarte eragile bihur daitezen.

Irakurri gehiago

Helburuak

Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu ikuspegi holistiko batetik.

Lidergo konpetentzia eskuratu.

Ekiteko ahaldundu: ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu.

Kontzientzia, pentsamendu krtikoa eta komunitatea sustatu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Iraupena: 2023ko Urtarrila - Ekaina.

Gazte Ekoliderrak formazio-ibilbidean zehar talde koordinatzaile eta tutoreen etengabeko jarraipen eta aholkularitza izango dituzu. Formakuntza horrela antolatu dugu:

Aurrez-aurreko saio eta topaketak:

  • Egun eta erdiko 3 egonaldi
  • 3 orduko 7 saio presentzial

Online saioak:

  • 15 zuzeneko/aurrez grabatutako saio
  • Hitzaldiak, ariketak eta sakontzeko baliabideak
  • Online komunitatean eztabaidak

Banakako lanketa:

  • Ariketak (learning by doing)
  • Proiektuaren garapena
  • Garapen pertsonalerako hausnarketa
Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamendua

Zuzendariak

Amaia Otazo Aseginolaza

Kutxa Ekogunea

Gazte Ekoliderrak-eko zuzendaria eta koordinatzailea. 2012. urtetik 6 aldiz koordinatu du jasangarritasuna eta lidergoa lantzea helburu dituen programa hau. Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduraduna da. Ingurumen zientzietan lizentzitua da. Bere ikasketak Italian bukatu ondoren batez ere ingurumen hezkuntzako kanpainetan aritu da lanean. Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak enpresan, Eskolako Agenda 21a eta kontsumo ohitura jasangarriak bultzatzeko merkatu eta kanpainetan egin du lan batik bat. Ekoliderrak sareko kidea da.

Hizlariak

Jesús Alquézar Sabadie

Europako Batzordeko Ingurumenerako Zuzendaritza Nagusiko analista sozioekonomikoa. Zientzia Politiko eta Soziologian eta Ekonomian lizentziaduna, Europako Politikan eta Ikerketa Sozial Aplikatuan graduondoko tituluekin.

Irati Andoño Erdozain

Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

Alfonso Gurpegui Ruiz

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea Trebakuntza: Hezkuntza Zientzietako Lizentziatura. EHU 1980-1985 Gizarte Hezkuntzako graduondokoa. EHU 1989-1991 Karrera profesionala: Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritza. 2020-2021 Zeharkako proiektu eta programen arduraduna. Bidasoako Garapen Agentzia 2019–2020 Espazio Publiko, Ekologia eta Jaietako Jardueren Arlokozinegotzi ordezkaria. Donostiako Udala 2015–2019 Enplegu eta Gizarte Berrikuntza Saileko burua. Bidasoako Garapen Agentzia 2013–2015 Gizarte Gaietako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza 2011-2012 Gizarte Gaietako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza 2009–2011 Herritarrekiko Harremanetarako Arloko zuzendaria. Irungo Udala 2008–2009 Gizarte Zerbitzuen Arloko zuzendaria. Irungo Udala 2000-2007 Enplegu eta Prestakuntza Saileko zuzendaria. Bidasoako Garapen Agentzia 1992-2000 Lantegi Eskolako zuzendaria. Irungo Udala eta Eibar Udala 1989– 1992 Haurtzaroko teknikaria. Bizkaiko Foru Aldundia 1988

Amaia Otazo Aseginolaza

Kutxa Ekogunea

Gazte Ekoliderrak-eko zuzendaria eta koordinatzailea. 2012. urtetik 6 aldiz koordinatu du jasangarritasuna eta lidergoa lantzea helburu dituen programa hau. Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduraduna da. Ingurumen zientzietan lizentzitua da. Bere ikasketak Italian bukatu ondoren batez ere ingurumen hezkuntzako kanpainetan aritu da lanean. Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak enpresan, Eskolako Agenda 21a eta kontsumo ohitura jasangarriak bultzatzeko merkatu eta kanpainetan egin du lan batik bat. Ekoliderrak sareko kidea da.

Julia Ramos Puente

Lidergoko bidelaguna Talde-entrenatzailea eta lidergo-aholkularia eta iraunkortasunerako plangintza estrategikoa. Dragon Dreamingeko hezitzaile ofiziala da 2012az geroztik. Denbora horretan, 4 kontinentetan 300 lagun baino gehiago eraman ditu. Bere bizitzako azken 8 urteak jendeari kontzientzia berri batekin proiektuak sortzen laguntzen eman ditu.

Victor Viñuales Edo

ECODES

Soziologoa, Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) sortzaileetako bat eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko presidenteordea, Inditexeko Kontseilu Sozialeko eta Sol Meliáko iraunkortasun adituen paneleko kidea. Ie Business Schooleko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako Goi Programako irakasle elkartua 2007tik. Biodiversidad Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Triodos Bank Españaren Aholku Batzordeko kidea, Creas Fondo Social Aholku Batzordeko kidea; Espainiako Gobernuaren Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Aholku Batzordeko kidea, eta Hazloposible Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Espainiako Greenpeaceko Kontseiluko kidea da. Finantza Arduratsu eta Jasangarrien Zentroko Adituen Kontseiluko kidea eta Espainiako Garapen Iraunkorreko Kontseiluko kidea. Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008) liburuaren egilea da, eta "Sabores Próximos" Nekazaritza ekologikoko enpresaren sortzaileetako bat.

Aitziber Sarobe

Maialen Sistiaga Poveda

Kutxa Ekogunea, Baso Eskola

Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.

Mikel Subiza Pérez

Instituto Investigación Sanitaria Biodonostia, Investigador postdoctoral

Investigador postdoctoral contratado en la Universidad del País Vasco UPV/EHU y miembro del grupo de Epidemiología Ambiental y Desarrollo Infantil y del Instituto de Investigación Sanitaria Biodonostia. Interesado en en las intersecciones entre el planeamiento urbano, los procesos sociales y la salud humana, especialmente la salud psicológica. Ha desarrollado también trabajos sobre percepción de riesgos ambientales. Autor de 12 publicaciones indexadas en el JCR, de las cuáles 9 pertenencen al primer cuartil y visiting research fellow en la Universidad de Tampere (Finlandia) en 2017 y 2018.

Kokalekua

Eureka! Zientzia Museoa, Paseo Mikeletegi 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa

Gipuzkoa