Gizartea
Zientzia eta Teknologia
Uda ikastaroa
Gizartearen konputazioa eta informatikaren sozializazioa

Gizartearen konputazioa eta informatikaren sozializazioa

Ira. 02 - 02. Ira, 2026 Kod. Z09-26

50 urteko koeboluzioa, 1976-2026.

Azalpena

Orain dela 50 urte mundua eta gure gizartea era bat ezberdinak ziren, zentzu askotan. Mundu analogiko batean bizi zen non dena (informazio zein prozesuak) euskarri fisiko bat zuen. Alabaina, azken 50 urte hauetan informatika arloan egon diren aurrerapenek egoera aldatu dute. Datuak eta informazioa (irudiak, musika, liburuak, etab.) formatu digitaletan daude, eguneroko bizitzan dagoen aktibitatea (lana, erosketak, aisialdia, etab.) geroz eta gehiago mundu digitalean garatzen da. Digitalizazio prozesu horrek gizartean eragin handia izan du, izaeran, balioetan, harremanetan, ...

Ikastaro honetan teknologiak gizakiengan eta gizartean duen eraginari buruz hausnartuko da, azken 5 hamarkadetako bilakaera digitala ardatz hartuta.

Ikastaro honek bi jarduera mota ditu. Goizean zehar, azken 50 urteetan gertatu diren aldaketa teknologiko eta sozialen errepasoa egingo da. Berrikusketa informatikako eta soziologiako adituekin batera egingo da. Saioa girotze aldera, elkarrizketa-podcast formatuan egingo da.

Arratsaldeko saioan, egungo egoerari eta datozen urteetarako espero diren aldaketei buruzko hausnarketa bateratua egingo da. Saioa partehartzailea izango da, eta bertaratutakoek beren ideiak, ikuspegiak eta iritziak emateko aukera izango dute.

Irakurri gehiago

Helburuak

Azken 50 urteetako mundu digitalaren garapenean mugarri nagusiak ezagutzea

Teknologia digitalak gizakian eta gizartean duen eragina aztertzea

Etorkizunera begira, teknologiaren garatzean hartutako erabakien ondorioei buruz hausnartzea

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2026-09-02

09:00 - 09:20

Erregistroa

09:20 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Hizkuntza: euskara

  • Borja Calvo Molinos | EHU - Informatika Fakultateko Dekanordea
  • Usue Mori Carrascal | EHU - Irakaslea
09:30 - 10:30

“1976-1990. Konputagailu handietatik sare globalaren hasierara: informatikaren garapena eta gizarte-aldaketa“

Hizkuntza: euskara

  • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea | EHU (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea) - Irakaslea
  • Olatz Arbelaitz Gallego | EHU (Informatika Fakultatea) - Irakaslea
10:30 - 11:30

“Gizarte algoritmikorantz: konexio gosetik datuen kapitalizaziora“

Hizkuntza: euskara

  • Jokin Azpiazu Carballo | EHU (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea) - Irakaslea
  • Yoseba Peña Landaburu | EHU - Irakaslea (Informatika Fakultatea)
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“ Adimen Artifizial sortzailearen iraultza eta sormenaren automatizazioa: eztabaida lurreratuak“

Hizkuntza: euskara

  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda | EHU (Informatika Fakultatea) - Irakaslea
  • Asier Amezaga Etxebarria | EHU (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea) - Irakaslea
15:00 - 18:00

Dinamika partehartzailea: “Mundua 2076an: zientzia-fikziozko ariketa bat“

Hizkuntza: euskara

  • Borja Calvo Molinos | EHU (Informatika Fakultatea) - Irakaslea (Moderatzailea) (Dinamizatzailea)
  • Usue Mori Carrascal | EHU (Informatika Fakultatea) - Irakaslea (Dinamizatzailea)
18:00 - 18:15

Itxiera

Hizkuntza: euskara

  • Nerea Ezeiza Ramos | Informatika Fakultatea (EHU) - Dekanoa

Zuzendariak

Usue Mori Carrascal

Euskal Herriko Unibertsitatea. EHU

Usue Mori obtained a Bachelors degree in Mathematics and a PhD in Computer Engineering from the University of Basque Country UPV/EHU in 2010 and 2015 respectively. She completed a master's degree in Applied Mathematics, Statistics and Computing and a master's degree in Computer Engineering and Intelligent Systems in 2011 and 2013, respectively. Currently, she is an associate professor in the Department of Computer Science and Artificial Intelligence at the University of the Basque Country UPV/EHU and teaches various subjects in the field of mathematics, statistics and machine learning. As research merits, it should be noted that she has participated in more than 20 projects of regional, state and European calls, being IP in four of these projects. She has published 18 articles in JCR journals, 12 of them located in the first quartile and she also has 4 contributions in national and international conferences. She has also participated in 6 R&D contracts with companies of the private industrial and public sector, being IP the most recent. In addition, she has co-directed two doctoral theses and today she co-directs 3 doctoral theses with other researchers.

Borja Calvo Molinos

Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, Irakasle Agregatua

Borja Calvo Biokimikan lizentziatua eta Informatika Ingeniaritzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza tesian Biomedikuntzaren alorrean adimen artifizialeko metodoak erabiltzen lan egin zuen. 2011n Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala Saileko irakaslea izatera pasa zen, non Machine Learning arloan bere ikerketa irakaskuntzarekin uztartzen duen. Gaur egun, Informatika Fakultateko Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimendunen Masterra koordinatzen du, eta Donostiako Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako eta Ikerkuntzarako Dekanordea da.

Hizlariak

Asier Amezaga Etxebarria

Euskal Herriko Unibertsitatea

Soziologian doktorea (2016) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle laguntzailea. Zientzian, teknologian eta gizartean eta, bereziki, materialismo berrietan egindako azterlanen ildotik, hainbat arlotako bitartekotza-prozesuez interesatu da, literatura eta gastronomiatik eta kultura- eta teknologia-azpiegituretatik. Aztertzen dituen fenomenoen izaera sozioomaterial eta emergenteari erantzuteko, izaera performatiboko praktika soziologikoak aztertzen ari da, diseinuaren eta esku-hartzearen bidez ikertuz. Sentsibilitate teoriko eta metodologiko horretatik abiatuta, gaur egun HarilkAI lankidetza-proiektuaren arduraduna da, gizarte- eta komunikazio-zientzietako adimen artifizialeko plataforma bat prototipatzera bideratua

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

EHU

Eduardo Apodaka (Bilbo, 1965). Filosofian lizentziaduna eta Soziologian doktorea da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saileko irakaslea da. Bere ikergai nagusiak hauek dira: identitatea, psikologizazioa, indibidualizazioa, botere-harremanak, agintearen legitimazioa, hizkuntza- praktikak...

Olatz Arbelaitz Gallego

UPV/EHU, Irakasle agregatua

Informatikan doktorea UPV/EHUn 2002an. UPV/EHUko Konputagailuen Arkitektura eta teknologia saileko irakaslea 1995etik eta ikerlari bisitaria hilabete batzuez Sydneyko unibertsitatean, Shangaiko Jiao Tong Unibertsitatean eta Lisboako Instituto de Telecomunicaçoes-en. ALDAPA (Algorithms Data Mining and Parallelism) ikerkuntza taldeko eta UPV/EHUko ikerkuntza batzordeko kide da eta nazioartean hamarnaka argitalpen ditu ikasketa automatikoan: alde batetik gainbegiratutako eta gainbegiratu gabeko ikasketan aurrerapen proposamenak, eta bestetik, gure inguruneko problemei teknika hauek aplikatzea gizartearen onura helburu izanik. Azken urteetan landutako testuinguruen artean daude web elkarrekintzaren modelatzea behar bereziak dituzten pertsonen kasuan eta osasun aplikazioetarako sistema adimendunen sorkuntza. Gainera, bereziki interesatzen zaio adimen artifizial zuzena eta justua eta gaian sakontzen dihardu.

Jokin Azpiazu Carballo

UPV/EHU

Soziologian lizentziatua eta Ikerketa Feministak eta Generokoak masterra egindakoa (UPV/EHU). Soziologia II departamenduko irakasle eta doktorego ikaslea Ikerketa Feministak eta Generokoak programan. “Universities Supporting Victims of Sexual Violence (USVSV)” eta GAP Work europar proiektuetan aritutakoa. Ikuspegi feminista intersekzional eta queer batetik jarduten du genero eta sexualitatearen inguruan sortzen diren botere harremanen azterketan. 2012an “Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak” tesina bukatzen du eta 2017an lan horretan oinarrituriko “Masculinidades y feminismo” liburua argitaratzen Virus argitaletxean. Gaur egun LGTBQ+ pertsonen esperientzia eta aktibismoak aztertzen ditu bere doktorego tesiaren bidez. SIMReF ikerketa metodologia feministaren inguruko mintegi iraunkorreko kidea da (simref.net)

Borja Calvo Molinos

Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU, Irakasle Agregatua

Borja Calvo Biokimikan lizentziatua eta Informatika Ingeniaritzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza tesian Biomedikuntzaren alorrean adimen artifizialeko metodoak erabiltzen lan egin zuen. 2011n Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala Saileko irakaslea izatera pasa zen, non Machine Learning arloan bere ikerketa irakaskuntzarekin uztartzen duen. Gaur egun, Informatika Fakultateko Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimendunen Masterra koordinatzen du, eta Donostiako Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako eta Ikerkuntzarako Dekanordea da.

Nerea Ezeiza Ramos

EHUko Informatika Fakultatea, Dekanoa

Informatikan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Irakasle agregatua da EHUko Informatika Fakultateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean, eta Ixa ikerketa-taldeko eta HiTZ Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko kidea da. Lengoaia eta eredu formalen esparruan egiten du bere irakaskuntza-lana, eta bere ikerketa-ildo nagusiak testuaren aurreprozesu eta analisirako teknikak, eta bere aplikazioak dira. Hainbat ikerketa- eta berrikuntza-proiektutan parte hartzen du, eta ekarpen zientifiko ugari ditu estatuko eta nazioarteko aldizkari eta biltzarretan. Gaur egun, EHUko Informatika Fakultateko dekanoa da.

Usue Mori Carrascal

Euskal Herriko Unibertsitatea. EHU

Usue Mori obtained a Bachelors degree in Mathematics and a PhD in Computer Engineering from the University of Basque Country UPV/EHU in 2010 and 2015 respectively. She completed a master's degree in Applied Mathematics, Statistics and Computing and a master's degree in Computer Engineering and Intelligent Systems in 2011 and 2013, respectively. Currently, she is an associate professor in the Department of Computer Science and Artificial Intelligence at the University of the Basque Country UPV/EHU and teaches various subjects in the field of mathematics, statistics and machine learning. As research merits, it should be noted that she has participated in more than 20 projects of regional, state and European calls, being IP in four of these projects. She has published 18 articles in JCR journals, 12 of them located in the first quartile and she also has 4 contributions in national and international conferences. She has also participated in 6 R&D contracts with companies of the private industrial and public sector, being IP the most recent. In addition, she has co-directed two doctoral theses and today she co-directs 3 doctoral theses with other researchers.

Yoseba Peña Landaburu

Euskal Herriko Unibertsitatea

AAn doktorea (Vienako Unib. Politeknikoa eta Southamtongo Unib.), filosofoa eta antropologoa. Ia bi hamarkada eman ditu zenbait unibertsitatetan AAren alde praktikoa ikertzen (hala nola energia arloan aplikatzen, segurtasunean edo industrian). Egun plataforma algoritmiko zein LLM-en eragin epistemologiko eta etikoak ikertzen ari da.

Olatz Perez de Viñaspre Garralda

UPV/EHU

Informatikan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle agregatua izateaz gain, Udako Euskal Unibertsitateko kidea ere bada. 2017. urtean bere tesia aurkeztu zuen euskararako osasun-terminologiaren itzulpen automatikoan eta honekin 2019. urtean VI. Koldo Mitxelena sarietako bat irabazi zuen. EHUko IXA ikerketa-taldeko eta HiTZ Zentroko ikerlaria da. Ikerketa lerro nagusiak itzulpen automatikoa, hizkuntzaren prozesamendua medikuntzaren domeinuan aplikatzea eta genero alborapena hizkuntza ereduetan izan dira orain arte, bereziki euskararentzat lan egin duelarik. Hainbat artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta kongresuetan, eta hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, nola Euskal Herri mailakoetan hala estatu edo Europa mailakoetan ere

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-09-02 arte
25,00 EUR
25,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak