Zientzia eta Teknologia
Iberiar Limnologia Elkartearen XXIII Kongresua

Iberiar Limnologia Elkartearen XXIII Kongresua

Eka. 22 - 26. Eka, 2026 Kod. Z69-26

AIL 2026 BILBAO
URA, NATURA, KULTURA

Azalpena

CASTELLANO / EUSKARA / ENGLISHPORTUGUÊS

Iberiar Limnologia Elkarteak (AIL) 1981etik dihardu ur-masa kontinentalei—ibaiak, aintzirak, hezeguneak eta urtegiak—buruzko ikertzaileen eta kudeatzaileen arteko topaketak bultzatzen. Jardunaldi horien bidez ezagutza eguneratzea, ikerketa sustatzea eta ezagutza gizartera transferitzea dira helburu nagusiak. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) AILen XXIII. kongresua antolatzen du Bilbon, 2026ko ekainaren 22tik 26ra. Antolaketa batzordeak interesdunak gonbidatzen ditu limnologiaren ezagutza zientifikoaren aurrerapenetan parte hartzera eta laguntzera, bai eta ezagutza hori ingurumen- eta gizarte-kudeaketa hobetzeko aplikatzera ere. Kongresuak gonbidatutako hizlariekin saio plenarioak, saio tematiko paraleloak, saio bereziak, poster-saioak, kurtsoak, tailerrak, irteera teknikoak eta gizarte-ekitaldiak izango ditu.

ANTOLAKETA BATZORDEA

  • Arturo Elosegi (Lehendakaria) 
  • Maite Arroita (Idazkaria) 
  • Aitor Larrañaga (Diruzaina) 
  • Idoia Biurrun 
  • Luz Boyero 
  • Leire Méndez 
  • Sergio Seoane

BATZORDE ZIENTIFIKOA

  • Romina Alvarez Troncoso (Universidade de Vigo)
  • Pepe Barquín Ortíz (Universidad de Cantabria)
  • Jhon Donato-Rondón (Universidad Nacional Colombia)
  • Andrea C. Encalada (Universidad de San Francisco de Quito)
  • Claudia Feijoó (Universidad Nacional de Luján)
  • Verónica Ferreira (Universidad de Coimbra)
  • Anna Freixa (Institut Catalá de Recerca de l'Aigua, ICRA)
  • Rosa Gómez Cerezo (Universidad de Murcia)
  • Vítor M. Costa Gonçalves (Universidade dos Açores)
  • Cayetano Gutiérrez Cánovas (Universidad Rey Juan Carlos)
  • Cláudia Pascoal (Universidade do Minho)
  • João Pestana (Universidade de Aveiro)
  • Andreu Rico (Universitat de València)

OSOKO BILKURAK

  • Naiara López Rojo (National Research Institute for Agriculture, Food and Environment (INRAE) - University Savoie Mont Blanc, CNRS, Francia)
  • Francisco J. Oficialdegui (Estación Biológica de Doñana (EBD-CSIC), España)
  • Patricia Mª Rodríguez González (Universidad de Lisboa, Portugal)
  • Victor Saito (Universidade Federal de São Carlos, Brasil)
  • Limnologiako ibilbidearen saria (Manuel Augusto Simões Graça)
  • Limnologiako tesi onenaren saria (2024 eta 2025eko deialdiak)

SAIO TEMATIKOAK

Saio orokorrak

  • SG01. Uretako organismoen kontserbazio‑biologia
  • SG02. Ibai, estuario, aintzira, urtegi eta hezeguneen ekologia
  • SG03. Sistema urtarren prozesuak eta funtzionamendua
  • SG04. Ekohidrologia eta lurpeko urak
  • SG05. Ekotoxikologia urtarra eta ingurumen‑arriskuaren ebaluazioa
  • SG06. Mikrobioen ekologia
  • SG07. Aldaketa globalak: klima eta giza‑jatorriko aldaketak, iraganekoak eta egungoak
  • SG08. Espezie inbaditzaileak eta ekosistemen funtzionamendua
  • SG09. Ekosistemen leheneratzea
  • SG10. Limnologian metodologia eta teknika berriak
  • SG11. Ekosistemen zerbitzuak eta ebaluazio‑metodologiak

Saio bereziak

  • SE01. Ur gezako ekosistemen funtzionamendua azkar aldatzen ari den mundu batean. Ariadna García-Astillero, Guillermo García-Gómez, Ignasi Arranz Urgell y Javier Sánchez-Hernández
  • SE02. Ibai‑ekologiaren alde iluna: ibaietako hiporreiko eremuaren papera biogeokimikan hobeto ulertzea. Clara Mendoza-Lera, Marina Victoria Ríos y Julia Pasqualini
  • SE03. Miguel Alonso, naturalista eta bere aintzirak. Antonio Camacho, Concha Duran, Manuel Toro y Francesc Mesquita
  • SE04. Elkarlanerako limnologiako sareak. Javier Pérez, Cayetano Gutiérrez-Cánovas y Juan Rubio-Ríos
  • SE05. Ikerketa‑ eta kudeaketa‑erronkak ibai ez‑iraunkorretan. María Mar Sánchez-Montoya, Núria Bonada, Núria Cid, Pablo Rodríguez-Lozano y Daniel von Schiller
  • SE06. Zientzia eta gizartea lotzen limnologian: zientzia herritarra, hezkuntza eta eragileen parte‑hartzea. Maria Soria, Meritxell Abril y Pau Fortuño
  • SE07. Ekologia molekularra eta biodibertsitatea: ikuspegi berriak ekosistema akuatikoetan. Jon Garrastatxu, Álvaro Fueyo, Alba M. Losa y Nieves López-Rodríguez
  • SE08. Makaronesiako ur kontinentalak: ur‑baliabideak, biodibertsitatea eta kudeaketa kontserbaziorako.  Núria Cid, Raúl Acosta, Margarita Florencio y Pedro Raposeiro
  • SE09. Limnologiatik berrikuntza teknologikora: Naturan Oinarritutako Irtenbideak Europako Uraren Erresilientzia Estrategiaren ekarpen gisa. Ainhoa Gaudes, Julio C. López Doval y Lluís Bertrans Tubau
  • SE10. Elkarreragin biogeokimiko eta mikrobiarrak eskala handian ur gezako ekosistemen funtzionamenduan. Nuria Perujo y Anna Freixa
  • SE11. Berdintasuna eta inklusioa sustatzea limnologian: lorpenak eta etorkizuneko erronkak. María Sánchez-Montoya, Mireia Bartrons, Anna Freixa y Maria Anton-Pardo
  • SE12. Ur masa txikien kontserbazioa eta leheneratzea: aurrerapenak eta erronkak. Serena Sgarzi, Lena Fehlinger y Sandra Brucet
  • SE13. Latinoamerikako hezeguneak: biodibertsitatea, kudeaketa jasangarria eta erronka sozioingurumenalak XXI. mendean. Sylvina Casco
  • SE14. Arriskuan dauden urtegiak: erronka berriak eta uraren kalitatearen kudeaketarako irtenbideak. Sara C. Antunes, Sara Rodrigues, Jesús Delegido y Catarina Guimarães
  • SE15. Ur gezako ekosistemen dispertsioa: kuantifikazioa, mekanismoak eta aplikazioak. José María Fernández-Calero y Núria Bonada

EKINTZAK

Ikastaroak (paraleloloan)

  • 1. ikastaroa. Espezieen banaketa ereduak. Janine Pereida da Silva eta Federica Rossetto
  • 2. ikastaroa. Ur kontinentalen teledetekzio sinplifikatua Google Earth Engine erabiliz. Camille Minaudo
  • 3. ikastaroa. Artikuluetatik pertsonetara: dibulgazio zientifikoa esparru akademikoan eta sozialean. Kamil Hupalo, Maria Soria eta Pau Fortuño

Tailer teknikoak (paraleloan)

  • 1. tailerra. Egin Ezazu Zeuk ingurumen‑sentsoreetan (in)esperientziak partekatzen. Cedric Tentelier
  • 2. tailerra. Komunikazio zientifiko inklusiboa: ikerketarako eta lidergorako tresna praktikoak. Gender and Science AIL group
  • 3. tailerra. eADNa martxan: etorkizunerako prestatutako Uraren Esparru Zuzentarau baten ezarpena bultzatzea. Jovenomics
  • 4. tailerra. Jasangarritasunerako aldaketaren aurrean dauden oztopo psikosozialak. Laura Vozmediano
  • 5. tailerra. Ez da zerbitzu bat: ilustrazio zientifikoaren sinbiosia. Jagoba Malumbres-Olarte
  • 6. tailerra. Galderak sortzearen artea: galdetegi kuantitatiboetarako sarrera sozio‑limnologian. Pablo Rodríguez Lozano

Irteera teknikoak (paraleloan)

  • 1. irteera. Bilboko ura. Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa
  • 2. irteera. Euskal Herriko ekosistema urtarren leheneratzea. URA, Uraren Euskal Agentzia
  • 3. irteera. Artibai ibaia eta bere arroa. Bizkaiko Foru Aldundia
  • 4. irteera. Artikutza eta Enobietako presa. Donostiako udala.

IZEN EMATEA ETA LABURPENEN BIDALKETA

  • Izena ematea webgunearen eskuinean dagoen “Matrikulatu” estekaren bidez egingo da (azken eguna maiatzaren 29a; apirilaren 30a kostu murriztuan).
  • Laburpenak bidaltzea FORMULARIO honen bidez egingo da (azken eguna otsailaren 27a) EREDU hau erabiliz.
Irakurri gehiago

Helburuak

  • Ur ekologiaren inguruan sortzen diren aurkikuntza zientifikoak komunikatzea.
  • Ur ekologia gaietan lanean diharduten pertsonen arteko elkarrekintzak sustatzea.
  • Ur ekologia gaietan hasi berriak diren pertsonen formakuntza.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Asociación Ibérica de Limnología
  • Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
  • URA - Agencia Vasca del Agua
  • Diputación de Bizkaia
  • CABB - Consorcio de Aguas de Bilbao Bizkaia
  • Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián

Zuzendariak

Comité Organizador AIL26

Hizlariak

Naiara López Rojo

Université Grenoble Alpes, LECA, France

Bere ikerketa aldaketa globalaren osagaiek ibai ekosistemen funtzionamenduan eta komunitate biotikoetan duten eragina aztertzean oinarritzen da. Doktoregoan, ibaertzeko landarediaren biodibertsitate galerak (espezie aberastasuna, dibertsitate filogenetikoa eta ezaugarri funtzionalak) iturburu erreken funtzionamenduan izan zuen eragina ikertu zuen, bereziki hosto hondakinen deskonposizioan, mantenugaien zikloan eta ornogabeen komunitateetan, baldintza kontrolatuetako laborategi esperimentuen bidez. Gainera, fungizidak eta mikroplastikoak bezalako kutsatzaileen ondorioak aztertu dituzten proiektuetan parte hartu du, ekosistemen funtzionamenduan eta ornogabeen zein anfibioen biziraupenean duten eragina ebaluatuz. Ondoren, INRAEn (Frantzia) sartu zen, non fluxuaren intermitentziak eta lehortzeak ibai ekosistemen funtzionamenduan duten eragina ikertu zuen, arreta berezia jarriz karbono emisioetan, metabolismo flubialean eta mikroorganismoen dibertsitatearekiko loturetan. Gaur egun, ibai intermitenteetako biodibertsitate ereduak aztertzen dituen proiektu global bateko Core Team eko kide da, eta aldakortasun hidrologikoak ibai ekosistemen dinamika funtzional eta biotikoan duen eragina aztertzen du.

Francisco J. Oficialdegui

Doñanako Estazio Biologikoa (EBD–CSIC). Espainia

Francisco J. Oficialdegui doktorea Biologian doktorea da Sevillako Unibertsitatean, eta doktorego-tesia Doñanako Estazio Biologikoan (EBD-CSIC) egin zuen. Doktoretza ondoko aldian, Espainiako hainbat erakundetan eta Herbehereetako zein Txekiar Errepublikako unibertsitateetan lan egin du, eta aholkularitza-lanak ere egin ditu enpresentzat eta nazioarteko erakundeentzat, hala nola Europako Batzordearentzat eta IUCNentzat. Gaur egun doktoretza ondoko ikertzailea da EBD-CSICen, Andaluziako Juntaren kontratu lehiakor bati esker. Bere ikerketa ur gezako inbasio biologikoetan oinarritzen da, ikuspegi ekologikoak, molekularrak eta sozioekonomikoak integratuz. Batez ere ibai-karramarroak erabiltzen ditu ikerketa eredu gisa, sarrera-bideak aztertzeko, inpaktu ekologikoak eta sozioekonomikoak ebaluatzeko, ekosistema akuatikoetako gaixotasunen dinamika ikertzeko eta kudeaketa eta erabaki-hartzea hobetzeko tresnak garatzeko. Gaur egun, espezie inbaditzaileen kudeaketan lehentasunak ezartzea eta balio komertziala duten espezie inbaditzaileen azterketa dira bere ikerketa-ildo nagusiak.

Patricia Mª Rodríguez González

Lisboako Unibertsitatea. Portugal

Patricia María Rodríguez González Lisboako Unibertsitateko Nekazaritza Goi Institutuko irakaslea da, eta bere ikerketa-jarduera Basogintzako Ikerketa Zentroan eta TERRA Laboratorio Elkartuaren barruan garatzen du. Bere ikerketak ibaertzeko eta hezeguneetako ekosistemen ekologia du ardatz, arreta berezia jarriz ibaertzeko landarediaren karakterizazioan, modelizazioan, ebaluazioan eta jarraipenean. Gaur egungo ikerketa-ildoek honako hauek lantzen dituzte: i) ibaertzeko landarediak faktore abiotikoek (hidroklimatikoak) eta biotikoek (inbasio biologikoak, gaixotasun emergenteak) eskala espazial desberdinetan dituzten erantzunak aztertzea, ikuspegi funtzionalak erabiliz, hala nola ekologia funtzionala, dendroekologia eta ecohidrologia; eta ii) ezagutza hori ibai-ekosistemen leheneratze ekologikoan aplikatzea. Halaber, hezkuntzan eta ezagutza-transferentzian ikuspegi berriak garatzen ditu. Administrazio publikoarekin lankidetzan aritu da Portugalen Uraren Esparru Zuzentaraua, Habitat Zuzentaraua, Ramsarreko Hitzarmena eta Leheneratze Plan Nazionala aplikatzen. Rede Portuguesa de Restauro Ecológicoko ko-koordinatzailea da, eta Society for Ecological Restoration Europe elkarteko Education and Training lan-taldearen burua.

Victor Saito

São Carlos Unibertsitate Federala. Brasil

Victor Saito ekologoaren ikerketak komunitateen ekologia, ekosistemen funtzionamendua eta sareen teoria uztartzen ditu, ur gezako sistemek ingurumen-aldaketari nola erantzuten dioten ulertzeko latitude-gradiente zabaletan zehar. Bere lana ibai-ekosistemetako sare trofikoetan oinarritzen da, eta landa-neurketak ikuspegi analitiko aurreratuekin konbinatzen ditu, ingurune kontrajarrietan elikadura-sare akuatikoetatik igarotzen den energiaren fluxua kuantifikatzeko. Organismoen ezaugarriak, gorputzaren tamainaren banaketak eta sare trofikoen egitura lotuz, eskualde tropikaletatik epelera biodibertsitatea antolatzen duten mekanismoak ikertzen ditu, baita mekanismo horiek nola aldatzen diren tenperaturarekin, lurraren erabileraren aldaketarekin, urbanizazioarekin eta espezie ez-autoktonoen hedapenarekin ere. Bere ikerketek erakusten dute ingurumen-aldaketek ekosistemetako prozesu giltzarrietan duten eragina, hala nola energia-fluxuetan, ekoizpen sekundarioan eta interakzio trofikoen egonkortasunean. Esperimentuak, landa-datuak eta eredu matematikoak uztartzen dituzten proiektuen bidez, bere lanak ikuspegi berriak eskaintzen ditu ibai-ekosistemen erresilientziari eta funtzionamenduari buruz, azkar aldatzen ari den mundu batean.

Matrikula prezioak

Matrikula2026-04-30 arte2026-06-15 arte
260,00 EUR300,00 EUR
130,00 EUR150,00 EUR
380,00 EUR470,00 EUR
300,00 EUR360,00 EUR
455,00 EUR560,00 EUR
260,00 EUR300,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

6 - Ur garbia eta saneamendua

Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea pertsona guztientzat. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala eta ekitatiboa arrazoizko prezioan, saneamendu eta higiene zerbitzuetarako sarbidea, uraren kalitatea, ur baliabideen erabilera eraginkorra, kudeaketa integratua, ur ekosistemen babesa, kutsaduraren murrizketa, isurketak ezabatzea, hondakin uren tratamendua.

Informazio gehiago
6 - Ur garbia eta saneamendua

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza

15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza

Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.

Informazio gehiago
15 - Lehorreko ekosistemen bizitza