Zuzenbidea
Gizartea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
Gizarte Zerbitzuetan esku-hartze soziohezitzailea. Araudia eta unibertsitate eta profesionalen arteko elkarlana

Gizarte Zerbitzuetan esku-hartze soziohezitzailea. Araudia eta unibertsitate eta profesionalen arteko elkarlana

Eka. 16 - 17. Eka, 2026 Kod. G02-26

Prozesu partekatu baten ekarpenak.

Azalpena

Esku-hartze soziohezitzailearen prestazioari buruzko hausnarketa eta ekarpenak aurkezten dira, 185/2015 Dekretuak ezarritako Zerbitzu eta Prestazioen Zorroan jasotako zerbitzuetan, haren ezarpen prozesuan esku hartzen duten profesionalen arteko lankidetzatik eta arlo honi dagokionez unibertsitatearen eta elkargo profesionalaren artean eratutako batzordearen ibilbidetik abiatuta. Testuinguru marko bat eskaintzen da, Gizarte Zerbitzuen Legearen (12/2008) eta aipatutako Dekretuaren jatorria oinarri hartuta; bertan, lankidetza interinstituzionalaren prozesuan izandako zenbait mugarri esanguratsu, lan batzorde espezifiko baten sorrera eta egindako jarduerak azalduko dira, dagokion ekoizpen teknikoarekin batera.

Era berean, gizarte-hezitzaileek kudeatzen dituzten Zorroko zerbitzuak deskribatzen dira, eta bi lan-taldek egindako azterketa kritikoaren ondorioak aurkezten dira, Euskal Autonomia Erkidegoan batzordearentzat bereziki esanguratsuak diren bi zerbitzuri buruz (1.3 eta 2.2.3 zerbitzuak).

Oro har, akademiaren eta jardun profesionalaren arteko lankidetza nabarmentzea ere bada helburua, eta horren adibide garbi gisa aurkezten da lan batzorde honen eginkizuna, prozesu honetako ekintza nagusietako bat delarik.

Irakurri gehiago

Helburuak

Profesionalen kolektiboaren eta unibertsitateko irakasleen arteko lankidetza-lanen emaitzak helaraztea, Gizarte Hezitzaileen Elkargo Profesionalak (GHEE-CEESPV) eta Euskadiko hezkuntza sozialeko gradua eskaintzen duten unibertsitateek (EHU–HEFA / Deustuko Unibertsitatea–Donostia) egindako ekarpen bateratuaren bidez.

Zorroko zerbitzuetan garatzen den esku-hartze soziohezitzaileari buruzko kontraste tekniko eta profesionaletik eratorritako hausnarketak eta ondorioak partekatzea, esku-hartze soziohezitzailean diharduten profesionalekin izandako elkarrizketan oinarrituta.

Esku-hartze soziohezitzaileak administrazio publikoen esparruan garatzen diren jardunetara hobeto egokitzea sustatzea, praktika eraginkorragoak eta koherenteagoak bultzatzeko.

Arlo akademikoaren inplikazioa indartzea alderdi teknikoetan, unibertsitateko prestakuntzaren eta jardun profesionalaren arteko lotura sendotzeko, eta irakaskuntza-edukiak jardunaren eguneroko behar eta eskakizunetara egokitzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Proposamen metodologikoa hiru ardatz nagusiren inguruan egituratuko da:

  • Tertulia dialogikoen mahaiak, gai jakin batean sakontzeko helburuarekin, ikuspegi kritikotik abiatuta. Publikoak modu aktiboan parte hartzeko aukera izango du, landutako gaiaren azterketa sakontzen lagunduko duten galderak formulatuz.

  • Ahozko azalpenak, edukien aurkezpen sistematiko eta arrazoitua helburu dutenak.

  • Ikus-entzunezko materialen proiekzioa, ondoren elkarrizketa eta eztabaidarako gune batez osatua, hausnarketa partekatua eta ideien kontrastea sustatzeko.

Irakurri gehiago

Lankidetza

Programa

2026-06-16

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Ikastaroaren aurkezpena/Presentación del curso

    • Asier Huegun Burgos | EHU. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA) - IrakasleaHizkuntza: euskara
    • Ainhoa Martín Blazquez | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: español
    09:30 - 10:30

    “Ley de Servicios Sociales y Decreto de Cartera: antecedentes, proceso participativo y su aprobación“

    • Elena Ayarza Elorriaga | Ararteko - Haur eta Nerabeentzako Bulegoko ArduradunaHizkuntza: español
    • Jesús Otaño Maiza | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - AholkulariaHizkuntza: español
    10:30 - 11:30

    Mahai ingurua: “Unibertsitatearen eta Gizarte Hezkuntzaren elkargo profesionalaren arteko lankidetza Gizarte Hezkuntzan. Gizarte Zerbitzuetan Gizarte Hezkuntza garatzeko ekarpen teknikoak - El trabajo colaborativo entre la universidad y el colegio profesional en la Educación Social. Aportaciones técnicas para el desarrollo de la Educación Social en los Servicios Sociales.“

    • Jesús Otaño Maiza | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - AholkulariaHizkuntza: español
    • Asier Huegun Burgos | EHU. HEFA - IrakasleaHizkuntza: euskara
    • Ainhoa Martín Blazquez | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: español
    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 13:00

    “Intervención socioeducativa en el ámbito local: proximidad, prevención, atención y protección. Aproximación crítica (servicio 1.3).“

    • Gorka Tagle Garmendia | GazteLeku - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: español
    • Jesús Otaño Maiza | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - AholkulariaHizkuntza: español
    13:00 - 13:30

    Sintesia

    15:30 - 17:30

    “Esku-hartze soziohezitzailea prestazio teknikoa Zorroko zerbitzuetan. Haur eta nerabeentzako arreta-zerbitzuak, eta bazterketa-egoeran dauden helduak (ikusentzunezkoa)- La prestación técnica de intervención socioeducativa en los servicios de la Cartera. Servicios de atención a la infancia y adolescencia, y a personas adultas en situación de exclusión (audiovisual).“

    • Jon Mikel Luzarraga Martín | EHU. HEFA - IrakasleaHizkuntza: euskara

    2026-06-17

    09:15 - 09:30

    Egunaren aurkezpena-Presentación del día

    09:30 - 10:30

    “ Identitate profesionala Gizarte Zerbitzuetan egiten den esku-hartze soziohezitzaileari begira“

    • Itsaso Arozena Arozena | EHU. HEFA - IrakasleaHizkuntza: euskara
    • Asier Huegun Burgos | EHU. HEFA - IrakasleaHizkuntza: euskara
    10:30 - 11:30

    Mahai ingurua: “Gizarteratzeko zailtasun larriak dituzten pertsonekin egiten den esku-hartze soziohezitzaileari buruzko gogoetak (2.2.3 zerbitzua)- Reflexiones sobre la intervención socioeducativa con personas con dificultades graves de inclusión (servicio 2.2.3)“

    • Lierni Altuna Puldain | Grupo Peñascal - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: euskara
    • Mari Mar Jimenez Ramirez | Kalexka - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: español
    • Ainhoa Martín Blazquez | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: español
    • Asier Huegun Burgos | EHU. HEFA - IrakasleaHizkuntza: euskara
    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 13:00

    “Zerbitzu eta Prestazioen Zorroaren Dekretuko zerbitzuen ebaluazioari buruzko oharrak - Apuntes sobre la evaluación de los servicios del Decreto de la Cartera de Servicios y Prestaciones“

    • Raquel Sanz Álvarez | SIIS - Teknikaria SIIS – Eguía Careaga Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa ZentroanHizkuntza: español
    • Ainhoa Martín Blazquez | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: euskara
    13:00 - 13:15

    Itxiera

    • Ainhoa Martín Blazquez | EAEko Gizarte Hezitzaileen Elkargoa - Gizarte HezitzaileaHizkuntza: español
    • Asier Huegun Burgos | EHU. HEFA - IrakasleaHizkuntza: euskara

    Zuzendariak

    Asier Huegun Burgos

    Euskal Heriko Unibertsitatea

    Hezkuntza Zientzietan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)-ko irakaslea Gizarte Hezkuntzako Graduan; halaber, Gizarte eta Hezkuntza Eremuko Ikerketa Masterrean ere dihardu. Bere jardun akademikoan irakaskuntza eta ezagutzaren sorrera uztartzen ditu, gizarte hezkuntzaren arloan ikuspegi kritikoa sustatuz. Bere ibilbide profesionalean hamar urte baino gehiagoko esperientzia metatu du haur, nerabe zein helduekin lanean. Bere jarduera, nagusiki, dinamizazio soziokulturalaren esparruan garatu du, eta bertan hainbat proiektu diseinatu eta gauzatu ditu. Gaur egun, Gizarte Zerbitzuen batzordeko kidea da.

    Ainhoa Martín Blazquez

    Gizarte hezitzaileen euskadiko elkargoa

    (Donostia, 1979) Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua eta Gizarte Hezkuntzan diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Hurbildu programako aholkulari teknikoa da gizarte-zerbitzuen sisteman, haur eta nerabeen arloan espezializatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren baitan. Aurretik, udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan aholkulari tekniko gisa jardun du Gipuzkoako Hezkuntza Konpentsatorioko Partzuergoan; irakasle elkartua izan da EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduetan; baita esku-hartze sozioedukatiboko taldeen koordinatzaile teknikoa ere Ordizia, Urretxu eta Zumarragan; eta gizarte-hezitzaile Beasaingo gizarte-zerbitzuetako esku-hartze irekiko eta gizarteratzeko programan (Lorratz Elkartea). CEESPV-GHEEren lehen zuzendaritza-batzordeko kide izan zen bokal gisa, eta gaur egun unibertsitate arteko eta gizarte-zerbitzuetako batzordeetako kidea da.

    Hizlariak

    Lierni Altuna Puldain

    Itsaso Arozena Arozena

    EHU

    Elena Ayarza Elorriaga

    ARARTEKO

    Deustuko Unibertsitatean Psikologian lizentziatua (1986) eta unibertsitate bereko INSIDEk emandako Giza Baliabideetako graduondokoa (2003) ditu. Bere ibilbide profesionalean, esku-hartze sozioedukatiboan, komunitate-garapenean eta gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratzean jardun du, 20 urtetik gorako esperientziarekin. Denbora horretan, esku-hartze zuzena, kudeaketa eta aholkularitza uztartu ditu, gizarte-politika eta programen diseinu eta ezarpenean eskarmentu sendoa eskuratuz. 2008 eta 2009 artean Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendaria izan zen. 2010eko abendutik, Arartekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna da, eta bertatik haurren eta nerabeen eskubideen sustapena eta defentsa bultzatzen ditu.

    Asier Huegun Burgos

    Euskal Heriko Unibertsitatea

    Hezkuntza Zientzietan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)-ko irakaslea Gizarte Hezkuntzako Graduan; halaber, Gizarte eta Hezkuntza Eremuko Ikerketa Masterrean ere dihardu. Bere jardun akademikoan irakaskuntza eta ezagutzaren sorrera uztartzen ditu, gizarte hezkuntzaren arloan ikuspegi kritikoa sustatuz. Bere ibilbide profesionalean hamar urte baino gehiagoko esperientzia metatu du haur, nerabe zein helduekin lanean. Bere jarduera, nagusiki, dinamizazio soziokulturalaren esparruan garatu du, eta bertan hainbat proiektu diseinatu eta gauzatu ditu. Gaur egun, Gizarte Zerbitzuen batzordeko kidea da.

    Mari Mar Jimenez Ramirez

    KALEXKA ELKARTEA, RESPONABLE ENTIDAD/COORDINADORA TECNICA

    Psikologoa, gizarte hezitzailea eta koordinatzaile teknikoa da Kalexka Elkartean. Gaur egun, bazterketa sozialaren eremuan, udal eta foru eskumeneko hainbat zerbitzuren arduradun eta koordinatzaile gisa jarduten du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan, Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeentzako Arreta eta Gizarteratze Zerbitzua koordinatzen du; horren barruan, Laguntza Espezializatuko Programa (PAE), laguntza duten etxebizitzak eta Foru Laguntza Zerbitzua (SEFAC) garatzen dira. Era berean, Eibar, Elgoibar eta Zarautzko oinarrizko gizarte zerbitzuetan, bazterketa arriskuan dauden pertsonei zuzendutako esku-hartze sozioedukatiboko programetan parte hartzen du.

    Jon Mikel Luzarraga Martín

    Gizarte Hezkuntzan diplomatua (UPV/EHU), Pedagogian lizentziatua eta Hezkuntzan doktorea. Gaur egun, UPV/EHUko Hezkuntza Antolakuntza Sailean irakaslea da; bertan, Gizarte Hezkuntzan eskolak ematen ditu eta praktiken programa koordinatzen du. Ibilbide zabala du hezitzaile gisa hainbat esparru sozialetan, bereziki nerabeekin egindako lanean, eta Gizarte Zerbitzuen Batzordeko kidea da.

    Ainhoa Martín Blazquez

    Gizarte hezitzaileen euskadiko elkargoa

    (Donostia, 1979) Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua eta Gizarte Hezkuntzan diplomaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Hurbildu programako aholkulari teknikoa da gizarte-zerbitzuen sisteman, haur eta nerabeen arloan espezializatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren baitan. Aurretik, udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan aholkulari tekniko gisa jardun du Gipuzkoako Hezkuntza Konpentsatorioko Partzuergoan; irakasle elkartua izan da EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduetan; baita esku-hartze sozioedukatiboko taldeen koordinatzaile teknikoa ere Ordizia, Urretxu eta Zumarragan; eta gizarte-hezitzaile Beasaingo gizarte-zerbitzuetako esku-hartze irekiko eta gizarteratzeko programan (Lorratz Elkartea). CEESPV-GHEEren lehen zuzendaritza-batzordeko kide izan zen bokal gisa, eta gaur egun unibertsitate arteko eta gizarte-zerbitzuetako batzordeetako kidea da.

    Jesús Otaño Maiza

    (Donostia, 1963) Gizarte Hezitzailea da, eta 1987az geroztik dihardu esku-hartze sozioedukatiboan. Bere ibilbidea zuzeneko arretan garatu du, haurrekin, nerabeekin, helduekin eta zaurgarritasun-egoeran dauden familiekin, baita prestakuntza eta aholkularitza teknikoan ere. Gaur egun, Hurbildu programako kidea da (Gipuzkoako Foru Aldundia), lehen mailako gizarte-zerbitzuetako taldeei laguntza teknikoa eta prestakuntza emateko, tokiko garapena, prebentzioa eta esku-hartze sozioedukatibo eta psikosoziala indartuz. Esku-hartze sozioedukatiboari, zerbitzuen plangintzari eta gizarte-legediari buruzko lanen egilea da. Kongresu eta jardunaldietan parte hartu du hizlari eta antolatzaile gisa. Gizarte-hezitzaileen elkarte profesionaletako kide da, baita GHEE-CEESPV eta CGCEES erakundeetakoa ere, eta Gizarte Zerbitzuen Batzordeko kidea da.

    Raquel Sanz Álvarez

    SIIS – Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua 1977an jaioa. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua (1999) eta Soziologian lizentziatua (2022) Euskal Herriko Unibertsitatean. UPV/EHUko “Gobernua eta Politika Azterketa Konparatua” doktorego programan parte hartu du. 2005az geroztik SIIS – Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuan egiten du lan soziologo gisa, eta bertan ikerketa eta plangintza-dokumentu ugari lantzen lagundu du Euskadiko gizarte-zerbitzuen arloan. Azken lankidetzen artean nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzarentzako laguntza teknikoa Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa prestatzeko, baita Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren zerbitzuen eta prestazioen karteraren ebaluazio-prozesuan izandako parte-hartzea ere.

    Gorka Tagle Garmendia

    (Eibar, 1975) Gizarte Hezitzailea, 2001etik udal gizarte zerbitzuen esparruan esku-hartze sozioedukatiboan ibilbide luzea duena. Bere esperientzia profesionala, batez ere, haurrei eta haien familiei zuzeneko arreta eskaintzean oinarritu da, bai kale hezitzaile gisa bai familia hezitzaile gisa Gipuzkoako hainbat udalerritan, Lorratz Elkartearekin lankidetzan, eta Bilbon GazteLeku erakundearekin. Bere ibilbidean zehar, bazterketa edo arrisku egoeran dauden gazteekin ere lan egin du, haien garapen pertsonala eta autonomia eskuratzea helburu duten hezkuntza-prozesuetan lagunduz. Azken hamar urte baino gehiagotan, bere lana Bilboko Rekalde auzoan garatzen du, non aktiboki parte hartzen duen gazteentzako bazterketa-arriskuko programetan, hala nola Hirikoi Programan, eta familiekiko esku-hartzean ere, Gizarte eta Psikologia Arloko Esku-hartze Zerbitzuaren (PISECO) bidez. Gainera, GHEE-CEESPVk sustatutako hainbat ekimenetan parte hartu du, eta erakunde horretako kide elkargokidea da 2007tik, 658 zenbakiarekin.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2026-06-16 arte
    87,00 EUR
    74,00 EUR
    61,00 EUR
    25,00 EUR
    74,00 EUR
    74,00 EUR
    74,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    1 - Pobrezia desagerraraztea

    Pobrezia amaitzea haren forma guztietan eta mundu osoan. Gai gakoak: muturreko pobrezia desagerraraztea, pobrezia eta zaurgarritasuna gutxitzea, gizarte babesa, oinarrizko zerbitzuak eskuratzea, pobreen eta ahulen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, arau esparru sendoak.

    Informazio gehiago
    1 - Pobrezia amaitzea

    3 - Osasuna eta ongizatea

    Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

    Informazio gehiago
    3 - Osasuna eta ongizatea

    4 - Kalitatezko hezkuntza

    Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

    Informazio gehiago
    4 - Kalitatezko hezkuntza

    5 - Genero berdintasuna

    Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

    Informazio gehiago
    5 - Genero berdintasuna

    8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

    Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.

    Informazio gehiago
    8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

    10 - Desberdintasunak murriztea

    Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

    Informazio gehiago
    10 - Desberdintasunak murriztea

    11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

    Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

    Informazio gehiago
    11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

    16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

    Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

    Informazio gehiago
    16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

    17 - Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

    Informazio gehiago
    17 - Helburuak betetzeko aliantzak