Zientzia eta Teknologia
Osasuna
Uda ikastaroa
El impacto medioambiental de los medicamentos

El impacto medioambiental de los medicamentos

Eka. 30 - 01. Uzt, 2022 Kod. O10-22

Azalpena

Mundu gero eta kutsatuago batean bizi gara. Denok ezagutzen ditugun kutsatzaile nagusiez gainera, azkenaldian gero eta gehiago aipatzen ari dira beste kutsatzaile mota batzuk, interes gero eta handiagoa pizten ari direnak, ezezagunak ziren kutsatzaileak edo kutsatzailetzat hartzen ez zirenak, ingurumenean denbora dezente zeramatzatenak beharbada. Beraz, ezin esan daiteke orain sortu direnik; orain sortu dena ingurumenean izan ditzaketen ondorioekiko kezka da. Haien artetik, farmakoak dira kezka handiena sortzen dutenak. Ondorioz, lehentasunezko ikerketa lerro bihurtu dira osasun publikoa eta ingurumen osasuna babesteaz arduratzen diren erakunde nagusientzat (OME eta Europako Batzordea, besteak beste).

Estrategia horren funtsezko ataletako bat da osasun profesionalak sentsibilizatzea/heztea. Arazoari bere osotasunean heltzeko, oso garrantzitsua da etorkizuneko osasun profesionalak trebatzea gai honetan. Ezinbestekoa da azaltzea farmakoek eta botikek sortzen duten kutsaduraren arazoa, gizarte osoari eta, bereziki, sektoreko profesionalei. Medikamentuen ziklo korapilatsuan zeresana duten agente guztiek jakin behar dute zer inpaktu duten ingurumenean eta giza osasunean; eta, garrantzitsuagoa dena, arazoaren irtenbide posibleak ezagutu behar dituzte.

Farmakoek eragindako kutsadurari buruzko ikastaro honen helburua da arazo honen inguruko ezagutza zabaltzea, haren ondorioak eta ingurumen inpaktua, eta gogoeta egitea epe labur eta ertainera abian jar daitezkeen irtenbideei buruz.

Ikastaroa bereziki interesgarria izan daiteke adar bio-sanitarioko ikasle eta profesional guztientzat, baita beste alor batzuetako ikasle, zientzialari eta profesionalentzat ere (biologia, albaitaritza, ingurumena, toxikologia, hondakin uren azterketa, erregulatzaileak, etab.), eta nazioarteko ikuspegi batetik jorratuko da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Farmakoek ingurumenean sortzen duten kutsaduraren arazoa ezagutzea.

Farmakoek ingurumenean sortzen duten kutsaduraren arazoaren irtenbideak aztertzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Osakidetza
  •  Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila

Programa

2022-06-30

09:00 - 09:30

Registro y entrega de documentación

09:30 - 10:00

“ Inauguración oficial del curso de verano“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Gorka Orive Arroyo | UPV/EHU - Profesor de Farmacia
  • Unax Lertxundi Etxebarria | Osakidetza
 

PARTE I: EL PROBLEMA DE LA FARMACONTAMINACIÓN

10:00 - 10:30

“Introducción a la farmacontaminación.“

  • Gorka Orive Arroyo | UPV/EHU - Profesor de Farmacia
10:30 - 11:00

“ Presencia de fármacos en el medio ambiente“

  • Tomas Brodin | Professor Swedish University of Agricultural Sciences SLU · Wildlife, Fish and Environmental Studies
11:00 - 11:30

“Consecuencias de los fármacos en el medioambiente. Problemas ecotoxicológicos“

  • Miren Cajaraville | UPV/EHU - Facultad de Ciencia y Tecnología, Zoologia y Biologia Celular Animal
11:30 - 12:00

“Legislación y farmacontaminación“

  • Ricardo Carapeto
12:15 - 13:15

Mahai ingurua: “Mesa redonda “

  • Ricardo Carapeto (Moderatzailea)
  • Iker Armentia
  • Miren Cajaraville | UPV/EHU - Facultad de Ciencia y Tecnología, Zoologia y Biologia Celular Animal
  • Tomas Brodin | Professor Swedish University of Agricultural Sciences | SLU · Wildlife, Fish and Environmental Studies
  • Gorka Orive Arroyo | UPV/EHU - Profesor de Farmacia

2022-07-01

09:30 - 10:00

“Visión global del abordaje del problema. Soluciones“

  • Unax Lertxundi Etxebarria | Osakidetza
 

PARTE II: POSIBLES SOLUCIONES

10:00 - 10:30

“ Nuevas tecnologías para eliminar fármacos de las aguas residuales“

  • J.B. Quintana | Universidad Santiago Compostela
10:30 - 11:00

“Ecofarmacovigilancia“

  • Carmelo Aguirre | UPV/EHU - Facultad de Medicina y Enfermería
11:00 - 11:30

“ Esquemas take-back“

  • Mario Zarzuela | SIGRE
12:00 - 13:00

Mahai ingurua: “Mesa redonda “

  • Iker Armentia (Moderatzailea)
  • Unax Lertxundi Etxebarria | Osakidetza
  • J.B. Quintana | Universidad Santiago Compostela
  • Carmelo Aguirre | UPV/EHU - Facultad de Medicina y Enfermería
  • Mario Zarzuela | SIGRE

Zuzendariak

Gorka Orive Arroyo

UPV/EHU, Doctor en Farmacia

Gorka Orive doktorea (44 urte) Farmazian irakasle, ikertzaile, dibulgatzaile eta ekintzaile arretatsu eta polifazetikoa da. Ikerketa proiektu askotan parte hartzen du. Aparteko ekoizpen zientifikoa du, honako hauek barne: nazioarteko 318 argitalpen, 45 argitalpen nazional, liburuko 25 kapitulu, eta 3 liburu argitaratzaile nagusi gisa. H indizean 70 puntu ditu, eta 18.400 aipu baino gehiago. Azken 10 urteetan, nazioarteko 20 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu urtean. Espainiako 55.000 zientifikoren lagin batean, H indizearen arabera, goren mailako % 1aren barruan dago. Gainera, Stanfordeko Unibertsitateak egin berri duen “Top Scientific Rankings” sailkapenean, Espainian Farmazian eragin handiena duten espainiar ikertzaileen zerrendaren burua da, eta kategoria horretako munduko lehen 30 zientzialarien artean dago, aktibo dauden eta lehen artikulua XXI. mendean egin duten zientzialariak hartuta. Geroa Diagnostics enpresaren sortzailea eta CSO da.

Unax Lertxundi Etxebarria

Osakidetza, Doctor en Farmacia

Unax Lertxundi Farmazia Atalaren burua da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sarean. 2002an, 1.a izan zen BAFE-Barneko Farmazialari Egoiliarraren plaza lortzeko Estatuko proban. Farmazian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (aparteko saria), ikerketa proiektu askotan parte hartu eta buru izan da, 60 artikulu baino gehiago idatzi ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan eta 60 komunikazio biltzarretan, eta sari ugari lortu ditu. Era berean, Farmazia Psikiatrikoko Espezialistaren (Board Certified Psychiatric Pharmacy, BCPP) ziurtagiria duten Europako 16 profesionaletako bat da (ziurtagiria American Pharmacists Association ospetsuak ematen du).

Hizlariak

Carmelo Aguirre

Iker Armentia

Tomas Brodin

Tomas Brodin is an aquatic ecologist, studying ecological effects of pharmaceuticals in aquatic systems. Tomas has a background in evolutionary- and behavioral ecology, and is now using this knowledge to increase the ecological relevance of chemical risk-assessment in general, and pharmaceutical risk-assessment in particular. His research bridges the gap between the lab and the real world by combining lab-experiments, for mechanistic understanding, with large-scale field studies that answers the million dollar question “What happens in the lake or stream?”

Miren Cajaraville

Biologia Molekularreko katedraduna, irakasle eta ikerlari lanetan aritu da EHUko Medikuntza Fakultatean eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ikerkuntza-egonaldiak egin ditu hainbat unibertsitatetan: University of Wales, Universität Heidelberg, King´s College School of Medicine and Dentistry, San Diegoko University of California eta University of Hong Kong. Haren ikerketa-jarduera honako eremu hauetan zentratzen da: kutsaduraren biomarkagailu molekular eta zelurarrak garatu eta aplikatzea, zelula-kultiboak eta in vitro toxikotasun mekanismoak, transkriptomika eta proteomika, zelulen patologia eta histopatologia, honako elementu hauek eragindako kutsadura kimikoari lotuta: hidrokarburo aromatikoak eta petrolioa, disruptore endokrinoak, nanomaterialak eta mikroplastikoak. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko idazkari akademikoa izan da (2009-2010), eta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitateko zuzendari-kargua izan du (2010-2011), baita Master eta Doktorego Eskolako zuzendari-postua ere (2012). 2013az geroztik, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko zuzendaria da.

Ricardo Carapeto

J.B. Quintana

Mario Zarzuela

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-06-30 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR
20,00 EUR
0 EUR
Online zuzenean2022-06-30 arte
80,00 EUR
68,00 EUR
56,00 EUR
20,00 EUR
0 EUR

Kokalekua

Goiuri Jauregia

Matxete plaza, z/g. 01001 Vitoria-Gasteiz

Araba

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

6 - Ur garbia eta saneamendua

Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea pertsona guztientzat. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala eta ekitatiboa arrazoizko prezioan, saneamendu eta higiene zerbitzuetarako sarbidea, uraren kalitatea, ur baliabideen erabilera eraginkorra, kudeaketa integratua, ur ekosistemen babesa, kutsaduraren murrizketa, isurketak ezabatzea, hondakin uren tratamendua.

Informazio gehiago
6 - Ur garbia eta saneamendua

9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

Informazio gehiago
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak