Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Itsasoaren zaintzaileak: itsas ugaztunen osasuna ulertzen, lehorreratzeei buruzko datuen bidez

Itsasoaren zaintzaileak: itsas ugaztunen osasuna ulertzen, lehorreratzeei buruzko datuen bidez

Ots. 05 - 05. Ots, 2026 Kod. W03-26

Itsas ugaztunen osasuna lehorreratzeen sarearen bidez monitorizatzeko Erresuma Batuan egindako lanari buruzko hitzaldia.

Azalpena

Itsas ugaztunek funtsezko zeregina betetzen dute gure ozeanoetan, adibidez, arrainen populazioak kontrolatzen dituzte, baina ozeanoen osasunaren mende ere badaude. Askotan “itsasoaren zaintzaile” deitzen zaien animaliok kutsaduraren, klima-aldaketaren, arrantza-jardueren eta beste giza presio batzuen baterako ondorioen isla dira. Aurkezpen honetan, Erresuma Batuan lehorreratutako itsas ugaztunenak aztertzeak itsaspean gertatzen dena hobeto ulertzen nola laguntzen digun ikusiko dugu.

Mintzaldiak Erresuma Batuko iraupen luzeko bi jarraipen programaren lana du ardatz: Ingalaterra eta Galesko Zetazeoen Lehorreratzeen Ikerketa Programa (CSIP) eta Itsas Animalien Lehorreratzeen Eskoziako Plana (SMASS). Erakunde horiek lehorreratutako itsas ugaztunen abisuei erantzuten diete, kasu guztiak erregistratzen dituzte eta animalia batzuen azterketa zehatzak egiten dituzte. Hala bada, hainbat hamarkadatan zehar bildutako lagin eta ezagutzen artxiboa dugu eskura, eta, horri esker, animalia horiek nola bizi ziren ikus dezakegu, zerk eragiten zuen haien osasunean eta, kasu askotan, zergatik hil ziren.

Horrez gain, lehorreratzeei buruzko datuak ingurumen-gai zabalagoen inguruko froga baliotsuak dira. Erregistratutako espezie kopurua edo motak aldatzea edo espezie horiek dauden lekuak aldatzea hainbat gauzaren adierazle izan daitezke: ozeanoen baldintzak aldatu direla, gaixotasunak zabaldu direla edo giza inpaktuak areagotu egin direla (esaterako, katramilatzeak, itsaspeko zarata edo kutsadura kimikoa). Kasu batzuetan, lehorreratutako animaliak arazo emergenteen lehen seinaleak dira: gaixotasun berriak edo itsasoen berotzeak itsas bizitzan dituen ondorioak.

Hitzaldian ikusiko dugu CSIP eta SMASS erakundeek lehorreratzeetatik bildu duten informazioa lagungarria izan dela kontserbazio-neurriei forma emateko, basa-bizitzaren babesa hobetzeko eta gure itsasoen kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko. Erresuma Batuko esperientzia partekatzean, hitzaldi honek erakutsi nahi du lehorreratutako itsas ugaztunak ez direla gure kostetako irudi tragikoak soilik, baizik eta mezulari garrantzitsuak ere badirela. Esaten digutena entzutea funtsezkoa da ozeanoen osasuna babesteko eta itsasoarekin harreman jasangarriagoa eraikitzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-02-05

18:00 - 19:15

“Sentinels of the Sea: Understanding Marine Mammal Health Through Strandings Data“

    A talk about the work in the UK on monitoring marine mammal health through the strandings network

    • Rebecca Von Hellfeld | University of Aberdeen - Postdoctoral Research Fellow

    Hizlariak

    Rebecca Von Hellfeld

    Ikertzaile elkartua. Aberdeeneko Unibertsitatea. Ingurumen Zientzietan eta Enpresa Kudeaketan lizentziaduna.

    Rebecca’s research focusses on the impacts of contaminants like mercury on the health of marine mammals. She grew up in Germany, before moving to London (UK) in 2011 to study Environmental Science and Business Management (BSc) at the Queen Mary University of London. Following her passion, she then spent two years on the Erasmus Mundus MSc Marine Environment and Resources at the University of the Basque Country. While here, she developed a fascination with ecotoxicology, understanding how the exposure to a contaminant can lead to small changes in the body, which in turn can have a great impact on health. She obtained her PhD from the Ruprecht Karl University of Heidelberg in 2021, where her thesis focussed on assessing developmental neurotoxicity in fish. She has since started working at the University of Aberdeen as a researcher, where her work sheds light on how the use of the marine environment can affect the health of marine mammals.

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa