
Karmele Jaiorekin literaturaz
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Karmele Jaioren literaturaz arituko gara Uda Ikastaro honetan eta horretarako, egilea bera izango dugu gure artean. Jaioren literatur ibilbidea aztertu duten adituekin solasean abiatuko gara eta bere unibertso literarioa alderik alde zeharkatzen duten obsesio eta helburuak izango ditugu hizpide. Hiru ipuin libururen egilea da Jaio: Hamabost zauri (Elkar, 2004) Zu bezain ahul (2007, Elkar) eta Ez naiz ni (2012, Elkar), eta beste hainbeste eleberriena: Amaren eskuak (2006, Elkar); Musika airean (2010, Elkar); eta azken Euskadi Sariaren irabazle den Aitaren etxea (Elkar, 2019). Horiekin batera, Orain hilak ditugu (2015, Elkar) poema liburua ere kaleratu du Jaiok, eta guztietan gailentzen da genero rolek mugatzen dituzten pertsonaien arteko ixilune, inkomunikazio edo desiretan barneratzeko gaitasuna. Emakumezkoak dira gehienetan Jaioren literatur lanetako protagonistak eta euren begirada, oroimen, edo keinuei esker barneratzen gara euren barrunbeetan, euren emozioetan. Mireia Gabilondok maisuki egokitu zuen Jaioren eleberri ezaguna bere Amaren eskuak (2012) filmean, eta bera ere gurekin izango dugu.
Helburuak
Karmele Jaioren obra aztertu eta obraz solas egitea.
Jaioren literatur lanetan nabermentzen den genero politikaz aritu eta baita maskulinitate/feminitate ereduez ere.
Karmele Jaioren literatur lanen zinema-egokitzapenez hausnarketa egin.
Jaioren obren itzulpenak aztertu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Metodologia
Ikastaroa modu bimodalean eskainiko da eta hitzaldi, eztabaida nahiz Amaren eskuak pelikularen emanaldia barneratuko ditu.
Programa
2021-09-02
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Mari Jose Olaziregi Alustiza | EHU/UPV - Zuzendaria
“Literatura idatzi, literatura bizi“
- Karmele Jaio Eiguren | Idazlea
“Iragan gatazkatsuaren irudi espektralak Jaioren eleberrietan“
- Mari Jose Olaziregi Alustiza | EHU/UPV-MHLI - Irakasle titularra
“Géneros y formas de las corporealidades cotidianas en La casa del padre, de Karmele Jaio“
- Meri (María Ángeles) Torras Francés | UAB - Profesora titular
“Gorputz urezkoaren uhina: Karmele Jaioren olerkigintzara hurbilpen bat“
- Ane Villagran Arrastoa | UPV/EHU.MHLI
“Mireia Gabilondoren "Amaren eskuak" filmaren proiekzioa eta solasaldia“
- Karmele Jaio Eiguren | Idazlea
2021-09-03
“Karmele Jaio itzultzen“
- Miren Ibarluzea Santisteban | UPV7EHU-MHLI - irakaslea
“Los hombres expuestos: Masculinidad, patrilinealidad y feminismo en los relatos de Karmele Jaio“
- Iker Gonzalez Allende | University of Nebraska-Lincoln - ZOOM BIDEZ
“(Euskal) identitate eguneratuen mimesia: epika eta etika Karmele Jaioren narrazioetan“
- Larraitz Ariznabarreta Garabieta | Center for Basque Studies-University of Nevada, Reno
17:00 Tea Karmele Jaiorekin Miramar Jauregiaren lorategietan
Zuzendariak
Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore eta literatura irakasle katedraduna UPV/EHUn. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, hala nola, Center for Basque Studies-en (2007-9) (University of Nevada, Reno, AEB), Universität Konstanz (2009-10) (Alemania), University of Chicago (2015-6) eta CUNYren Graduate Centerren (2014-15; 2016-17; 2020-2021). Studies in Fiction Masterra burutu zuen Erresuma Batuko University of East Anglian. 2004tik Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series sailaren zuzendaria da eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen. Lantzen dituen arloen artean, Euskal eta Iberiar Literaturaren Historia eta Kritika, Literatura Konparatua, Genero Ikasketak eta Ikasketa Kulturalak aipa genitzake. 11 liburu, editatutako beste 18, liburuetako 92 atal baino gehiago edo 81 artikulu aldizkari zientifikoetan ditu argitaratuak. Hainbat Unibertsitateko ikertaldetako kide da (“Celt”, “Liter21” eta “Lijmi” (Universidad de Santiago de Compostela), edo Red de Investigadores Memory and Narration (U. Aarhus). 2012tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua zuzentzen du.
Hizlariak

Larraitz Ariznabarreta Garabieta
Center for Basque Studies
Larraitz Ariznabarreta (Bilbao 1968) graduated and obtained her Doctorate at the University of Deusto, Bilbao. She has taught at Boise State University and the University of Deusto (Basque Country, Europe). Her fields of research deal with the analysis of various expressions of Basque culture and its relations with power. She is the author of the books Martin Ugalde: Cartografías de un discurso (Ekin. Buenos Aires, 2015) and Notes on Basque Culture: The aftermath of epics (CLAEH, Montevideo, 2019). She is also the editor of several volumes. Her last articles include “Siete casas en Francia: balance revisado” [ El mundo está en todas partes. El universo literario de Bernardo Atxaga (Anthropos, 2018)]; "Without exile who am I? Metaphors of Basque Exile and Discursive Traces of Subalternity" [National Identities at the Crossroads: Literature, Stage and Visual Media in the Iberian Peninsula (Francis Boutle, 2018)]; “Women Bertsolari’s Presence in a Sort of History’s Comeback” [ Female Impr

Iker Gonzalez Allende
Iker González-Allende irakasle katedraduna da, bai Hizkuntza eta Literatura Modernoetan (Leland J. eta Dorothy H. Olson), bai Hispaniar Ikasketetan, Estatu Batuetako Nebraska-Lincoln Unibertsitatean. Espainiako Gerra Zibilaz gain, erbestea, migrazioak, euskal kultura, genero ikasketak eta sexualitatea nahiz idazketa autobiografikoa ditu ikergai nagusitzat. Zazpi liburu argitaratu ditu: Hombres en movimiento: Masculinidades españolas en los exilios y emigraciones, 1939-1999 (Purdue University Press, 2018) eta Líneas de fuego: Género y nación en la narrativa española durante la Guerra Civil (1936-1939) (Biblioteca Nueva, 2011) monografikoak; Ramon Belaustegigoitiaren Euzkadi en Llamas eleberriaren edizio kritikoa (Txalaparta, 2020); El mundo está en todas partes: La creación literaria de Bernardo Atxaga liburukiak (Anthropos, 2018, José Ángel Ascunce Arrietarekin elkarlanean); El exilio vasco (Universidad de Deusto, 2016); eta Pilar Zubiaurreren obraren edizio landu edo berrargitalpenak: Evocaciones: Artículos y diario (1909-1958) (Saturrarán, 2009), Epistolario de Pilar de Zubiaurre (1906-1970) (Tamesis, 2014).

Miren Ibarluzea Santisteban
UPV/EHU, irakaslea
Itzulpengintzan, argitaletxeetan eta eskolarako materialgintzan aritu ondoren, EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean eskuratu zuen nazioarteko doktoretza 2017an (2018/19 ikasturteko doktorego sari berezia eta Koldo Mitxelena VI Saria jaso zituen). UPV/EHUk eta University of Groningen-ek eskainitako European Master in Multilingual Education masterra egina du (2020). Itzulpen Ikasketak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika ditu ikergai nagusi: euskal itzulpengintzaren historia eta kritika, itzulpengintzaren soziologia, itzulpenaren errepresentazioak, itzulpen-ohiturak, eleaniztasuna eta hizkuntzen trataera bateratua. Euskara eta Euskal Kulturako irakasle jardun zuen 2011-2015 bitartean Frantzian, Michel de Montaigne-Bordeaux 3 eta Sorbonne Nouvelle-Paris 3 unibertsitateetan. 2016/2017 ikasturteaz geroztik UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, eta MHLI ikerketa-taldeko kide da (MHLI: www.mhli.net).

Karmele Jaio Eiguren
Idazlea
Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970). Hiru ipuin liburu –Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012), hiru nobela –Amaren eskuak (Elkar, 2006) Musika airean ( Elkar, 2009) eta Aitaren etxea (Elkar, 2019)–, eta poesia liburu bat –Orain hilak ditugu (2015,Elkar) argitaratu ditu. Amaren eskuak nobelaren ingelesezko itzulpenak, Her mother’s hands (Parthian Books), English PEN Translation Award saria jaso zuen eta Aitaren etxea nobelarekin 2019ko Euskadi Literatura Saria eta 111 Akademiarensariak irabazi ditu, beste sari batzuen artean. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Bere ipuinak Best European Fiction 2017 eta beste hainbat antologietan argitaratu dira. Amaren eskuak nobelan oinarrituta, izen bereko pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak (2013an aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian) eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean. Euskaltzain urgazle da 2015. urtetik.
Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore eta literatura irakasle katedraduna UPV/EHUn. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, hala nola, Center for Basque Studies-en (2007-9) (University of Nevada, Reno, AEB), Universität Konstanz (2009-10) (Alemania), University of Chicago (2015-6) eta CUNYren Graduate Centerren (2014-15; 2016-17; 2020-2021). Studies in Fiction Masterra burutu zuen Erresuma Batuko University of East Anglian. 2004tik Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series sailaren zuzendaria da eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen. Lantzen dituen arloen artean, Euskal eta Iberiar Literaturaren Historia eta Kritika, Literatura Konparatua, Genero Ikasketak eta Ikasketa Kulturalak aipa genitzake. 11 liburu, editatutako beste 18, liburuetako 92 atal baino gehiago edo 81 artikulu aldizkari zientifikoetan ditu argitaratuak. Hainbat Unibertsitateko ikertaldetako kide da (“Celt”, “Liter21” eta “Lijmi” (Universidad de Santiago de Compostela), edo Red de Investigadores Memory and Narration (U. Aarhus). 2012tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua zuzentzen du.

Meri (María Ángeles) Torras Francés
Meri Torras es profesora de teoría de la literatura y literatura comparada en la Universitat Autònoma de Barcelona (España). Sus trabajos de investigación versan sobre ámbitos como la autografía, la identidad, la autoría, el cuerpo, el género y la sexualidad, con especial dedicación al comparatismo entre literatura y artes audiovisuales. Ha sido profesora invitada en varias universidades europeas y latinoamericanas. Entre sus publicaciones, destacaremos, Feminismos literarios (1999), Los papeles del autor (2016) y ¿Qué es una autora? (2019). Desde 2005 dirige el grupo investigador "Cuerpo y Textualidad" (http://cositextualitat.uab.cat), y desde 2018/19 es coordinadora del primer Grado en Estudios de Género del ámbito español.

Ane Villagran Arrastoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Ane Villagran Arrastoa (Donostia, 1995). Euskal Ikasketetan graduatu zen (2017) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra (2018) egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego programako doktoregaia da. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bordeaux Montaigne (UBM) unibertsitatearekin eta Eusko Jaurlaritzak ematen duen “Ikertzaileak prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako laguntza” jasotzen du horretarako. Tesiaren helburua emakumeek idatzitako euskal poesia garaikidea aztertzea da. Halaber, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa-taldeko kidea da.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-05-10 arte | 2021-09-02 arte |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 77,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 54,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago