
Koldobika Jauregi: Natura, Sorkuntza, Komunitatea
Ur Mara Museoko artea eta bizitza ospatzeko ikastaroa.
Azalpena
Uda Ikastaro hau Koldobika Jauregi eskultore, sortzaile eta herri-gizonaren bizitza eta lanari eskainitako jardunaldi berezia da. Gipuzkoako Alkiza herrian jaiotako artistaren ibilbide artistikoa, soziala eta kulturala aztertzeko gonbita da, diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Programa zabal honek hainbat gai jorratuko ditu: Jauregi artistaren sormen ibilbidea, bere artearen kokapena euskal testuinguruan, natura eta komunitatearekin dituen harremanak, eta bere proiektu garrantzitsuenak, batez ere Ur Mara museoarenak azken 10 urteotan.
Hitzaldi, mahai-inguru eta jardueretan zehar, arte garaikideko, zientziatako, literaturako eta herrigintzako adituek parte hartuko dute. Parte-hartzaileek aukera izango dute Koldobika Jauregiren lanaren dimentsio ezberdinak ezagutzeko: bere eskulturatik hasi, bere gizarte konpromisora arte. Ikastaroak ez du soilik begirada historikoa eskainiko, etorkizunera begirako gogoeta ere proposatuko du, Jauregiren lanaren eta bizitza ikuspegiaren garrantzia azpimarratuz. Basoko ibilaldi bat, memoria kolektiboa lantzeko dinamika bat, *Dantza* filmaren proiekzioa eta musika emanaldi bat ere ikastaro honen parte izango dira.
Ikastaroa, beraz, Koldobika Jauregiren bizitza eta lanaren omenaldi bat da, baita inspirazio iturri bat ere arte, natura eta komunitatearen arteko elkarrizketarako. Udako solstizioan egingo da, Alkizako paisaia ederrean eta Donostiako Miramar jauregi dotorean. Solstizioaren sinbolismoak bat egiten du Koldobika Jauregi artistaren lanarekin: naturarekin bat egitea, argiaren eta denboraren metamorfosiak ulertzea.
Garrantzitsua: Uda ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da. Bi hizkuntzak erabiliko dira, Ur Mara Museoan egiten den moduan: biak modu naturalean tartekatuz. Ez dugu, ordea, berehalako itzulpenik eskainiko, arrazoi tekniko eta aurrekontuengatik.
Hala ere, euskarazko edukiek izango dute gaztelaniazko material osagarria, edo azalpen laburrak ondoren,
parte-hartzaile guztiek ulertu eta parte hartu ahal izateko.
Helburuak
Koldobika Jauregi artistaren ibilbidea eta sorkuntza aztertzea.
Arte, natura eta komunitatearen arteko harremanak esploratzea.
Sorkuntza artistikoaren dimentsio ezberdinak identifikatzea.
Arte garaikidean eta naturan esperientzia berritzaileak bultzatzea.
Komunitate garapenenari eta herrigintzari buruzko gogoeta egitea Gipuzkoan.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Irakasleak
- Profesionalak
- Artistak
Metodologia
Hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema-foruma eta memoria kolektiboa sustatzeko dinamikak.
Lankidetza
Programa
2025-06-16
Erregistroa / Registro
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Jon Umerez Urrezola | UPV/EHU - Ikerketa Errektoreordea
- Iñaki Irazabalbeitia Fernandez | Alkizako Udala - Alkatea
“Koldobika Jauregi: sarrera bat“
- Uxoa Zumeta | Zumeta Arte Estudioa - Artista
- Ainara Martin Blanco | Universidad de Deusto - Investigadora
Atsedena
“Ur Mara desde lo rural y lo urbano“
- Maria Montesino de la Iglesia | La Ortiga Colectiva - Coordinadora
“Grap-hik! 2017-2023“
- Carmiña Dovale Carrión | AHIKU (Arkitektura eta Hiri Kultura) elkartea - Docente
“Arte y naturaleza desde la perspectiva curatorial: Arteleku, Tabakalera y el Museo de Bellas Artes de Bilbao“
- Maider Zilbeti Perez | UPV/EHU - Irakaslea
- Mikel Zugaza | Museo de Bellas Artes - Director
- Oier Etxeberria Bereziartua | Tabakalera - Programa publikoko eta komisariotza arduraduna
“Natur ondarearen babesa herrigintzatik“
- Iñaki Aizpuru Oiarbide | Naturtzaindia - Botanika arduraduna
“Proteger la naturaleza, reforzar la comunidad“
- Joaquin Araujo Ponciano | Proyecto Gran Simio - Naturalista
“Dantza: solasaldia “
- Telmo Esnal | Filma zuzendaria
- Javier Agirre Erauso | Argazki zuzendaria
2025-06-17
“Uda Ikastaroaren sukaldea (asmoak, making of, etorkizuna…)“
- Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Ikerketa Arduratsurako Zuzendaria
- Elena Cajaraville | Ur Mara Museoa - Zuzendaria
“El lugar de Koldobika Jauregi en el arte vasco“
- Mikel Chillida Gutierrez | Chillida Leku - Garapen Zuzendaria
“La singularidad barroca de Koldobika Jauregi“
- Santiago Eraso Beloki | Arteleku - Ex-Director
Atsedena
“Zientzia, artea eta poesia Ur Maran“
- Uxue Juárez Gaztelu | Idazlea eta argazkilaria
- Ana Galarraga Aiestaran | Elhuyar - Zientzia komunikatzailea
“Hitzaren babesa: euskal eta nazioarteko literatura Ur Marako Thoreauren etxolan“
- Juan Kruz Igerabide Sarasola | Idazlea
- Juan Gartzia | Idazlea, euskalaria eta itzultzailea
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroari bisita
“Ur Marak zer eman didan“
- Nagore Legarreta | Argazkilaria
- Edurne Ayuso Apaolaza | Alkizako Udala - Kultur teknikaria
- Susana Cencillo | Musikaria
- Elena Cajaraville | Ur Mara Museoa - Zuzendaria
Jarduera bereziak: Erakusketa + Ibilaldia basoan zehar + Memoria kolektiboa osatzeko dinamika bat
Musika emanaldia + Talde argazkia + Eko talo
Itxiera
- Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Ikerketa Arduratsurako Zuzendaria
Zuzendariak
Antonio Casado da Rocha ikerlaria eta filosofia irakaslea da UPV/EHUn, eta gaur egun Ikerketa Arduratsuaren arloa zuzentzen du. Donostiako Ospitaleko Etika Batzorde Klinikoaren kide izan da, eta Fundació Víctor Grífols i Lucas-ek emandako Bioetikako Ikerketa Saria jaso du. Bere ibilbideak diziplinarteko ekoizpen akademiko zabala uztartzen du unibertsitate-kudeaketako esperientziarekin eta ezagutza gizarteratzeko ahaleginarekin.
Elena Cajaraville
Ur Mara Museoa
Elena Cajaraville (1965) diziplina anitzeko sortzailea da, zuzendaritza artistikoan, ekoizpen-diseinuan, bitxigintza garaikidean eta arte tekstilean esperientzia duena. 2011tik, Ur Mara museoko zuzendaritza-taldeko kidea da. 2022an, La terre est bleu comme une orange erakusketa aurkeztu zuen Koldobika Jauregirekin Okendo Kulturetxean. 2017an, Dantza filmeko zuzendaritza artistikoa eta ekoizpen-diseinua egin zituen Telmo Esnalentzat. 1996-2000 artean, Alemanian bizi izan zen, Arte paralelo a la Naturaleza proiektuan parte hartuz Insel Hombroich museoan. 2003-2005 bitartean bitxigintza garaikidea ikasi zuen Donostiako Eskola Politeknikoan, eta 1987an arte tekstilaren espezializazioa Artelekun. 1991n, Fundación Santillanan erakutsi zuen, eta 1990-91 artean, Xenpelarren Goi Lizo tailerra zuzendu zuen. 1983-1985ean egur lantzeko prestakuntza jaso zuen. Bere lanak natura, artea eta esperimentazioa uztartzen ditu.
Hizlariak

Javier Agirre Erauso
Javier Agirre Erauso euskal zinema garaikideko argazki-zuzendari nabarmena da. Andoaingo Irudi eta Soinu Eskolan formatua, hainbat filmetan lan egin du, hala nola Loreak, Amama, La trinchera infinita, Maixabel eta Akelarre. 2018an, Goya Saria jaso zuen Handia filmagatik Argazki Zuzendaritza Onenaren kategorian, eta hainbat aldiz izan da Goya eta Platino sarietarako izendatua, bere estilo bisual poetiko eta naturalistagatik.

Iñaki Aizpuru Oiarbide
Naturtzaindia Elkartea
Iñaki Aizpuru Oiarbide botanikoa eta flora zein habitat naturalen kontserbazioan aditua da. Aranzadi Zientzia Elkartean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Ihobe sozietate publikoan lan egin du, Flora Iberica eta Pirinioetako Landare Atlasaren gisako proiektuetan parte hartuz. Besteak beste, Euskal Herriko landareak eta Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida lanen egilekide da. 2019az geroztik, Itsasondoko alkatea da.

Joaquin Araujo Ponciano
Naturalista. Idazlea, kazetaria eta zuzendari editoriala. Telebistako serieen eta zinemako dokumentalen zuzendari, errealizadore, gidoilari eta aurkezlea. Gai filosofiko, ekologiko, literario, biologiko eta agronomikoen dibulgatzailea hainbat hedabidetan. 27.500 zuhaitz landatu ditu pertsonalki, eta landaketa sustatu du hainbat erakundetan.

Edurne Ayuso Apaolaza
Alkizako Udala
Edurne Ayuso Apaolaza kultur dinamizatzailea da Alkizako Udalean, eta udal proiektuetan idazkari tekniko lanak ere betetzen ditu. Nazioarteko prestakuntza ekimenetan parte hartu du, besteak beste, Global Training programan, eta ondarearen interpretazioari lotutako sare europarretan dihardu lankidetzan.
Elena Cajaraville
Ur Mara Museoa
Elena Cajaraville (1965) diziplina anitzeko sortzailea da, zuzendaritza artistikoan, ekoizpen-diseinuan, bitxigintza garaikidean eta arte tekstilean esperientzia duena. 2011tik, Ur Mara museoko zuzendaritza-taldeko kidea da. 2022an, La terre est bleu comme une orange erakusketa aurkeztu zuen Koldobika Jauregirekin Okendo Kulturetxean. 2017an, Dantza filmeko zuzendaritza artistikoa eta ekoizpen-diseinua egin zituen Telmo Esnalentzat. 1996-2000 artean, Alemanian bizi izan zen, Arte paralelo a la Naturaleza proiektuan parte hartuz Insel Hombroich museoan. 2003-2005 bitartean bitxigintza garaikidea ikasi zuen Donostiako Eskola Politeknikoan, eta 1987an arte tekstilaren espezializazioa Artelekun. 1991n, Fundación Santillanan erakutsi zuen, eta 1990-91 artean, Xenpelarren Goi Lizo tailerra zuzendu zuen. 1983-1985ean egur lantzeko prestakuntza jaso zuen. Bere lanak natura, artea eta esperimentazioa uztartzen ditu.
Antonio Casado da Rocha ikerlaria eta filosofia irakaslea da UPV/EHUn, eta gaur egun Ikerketa Arduratsuaren arloa zuzentzen du. Donostiako Ospitaleko Etika Batzorde Klinikoaren kide izan da, eta Fundació Víctor Grífols i Lucas-ek emandako Bioetikako Ikerketa Saria jaso du. Bere ibilbideak diziplinarteko ekoizpen akademiko zabala uztartzen du unibertsitate-kudeaketako esperientziarekin eta ezagutza gizarteratzeko ahaleginarekin.

Susana Cencillo
Akordeoilaria eta musika irakaslea da, Donostiako Kontserbatorioan goi-mailako titulua eskuratua. Gaur egun, akordeoia eta ganbera musika irakasten ditu Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan. Bohemien Trio, El síndrome de Stendhal eta SK Efimeroak bezalako proiektuetan parte hartzen du, eta Koldobika Jauregi eta Garazi Kamio artistekin lankidetzan aritu da.

Mikel Chillida Gutierrez
Mikel Chillida Gutiérrez Chillida Leku museoko Garapen Zuzendaria da, eta Eduardo Chillida eskultorearen biloba. Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Europarrean, eta bere prestakuntza osatu zuen enpresa-kudeaketan IESE Business School-en. Publizitate-agentzietan zuzendari sortzaile gisa aritutakoan, 2014an Chillidaren ondarearen komunikazio-taldean sartu zen, eta 2018az geroztik museoko garapen-estrategia koordinatzen du.

Carmiña Dovale Carrión
Carmiña Dovale Carrión (Donostia, 1982) es arquitecta y doctora en arquitectura por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU). En 2017 defiende su tesis doctoral titulada “Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida” y en 2020 publica el libro “Geometría del orden” coeditado por Eunsa y el Museo Chillida Leku. En la actualidad es profesora en Aldapeta Maria Ikastetxea.

Santiago Eraso Beloki
Santiago Eraso Beloki kultur kudeatzailea eta komisarioa da, ibilbide luzea duena sektore publikoan. 1987tik 2006ra bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arteleku arte garaikideko zentroaren zuzendaria izan zen, eta funtsezko rola bete zuen Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzan. Tratado de Paz bezalako proiektuak zuzendu ditu, eta Andaluzia Nazioarteko Unibertsitatearekin nahiz Madrid Destino erakundearekin lotura izan du, Matadero Madrid eta Conde Duque bezalako kultura-guneen koordinazioan arituz.

Telmo Esnal
Telmo Esnal Illarramendi zinema-zuzendaria eta gidoilaria da, euskal zinema garaikidearen sustapenean egindako lanagatik aitortua. Txotx (1997) film laburrarekin egin zuen debuta, Asier Altunarekin batera, eta bien lehen film luzea Aupa Etxebeste! izan zen (2005). Bere lanik esanguratsuena Dantza (2018) da, bizitzaren zikloa euskal dantza tradizionalaren bidez ospatzen duen musikal poetiko bisuala, elkarrizketarik gabe eta karga sinboliko handiarekin, Ur Mara taldearekin elkarlanean egina.

Oier Etxeberria Bereziartua
Oier Etxeberria Bereziartua artista eta kultura-komisarioa da, sorkuntza bisuala eta teknologia, boterea eta irudikapenaren inguruko ikerketa kritikoa uztartzen dituen ibilbidearekin. 2023an, Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa erakusketaren komisario-kidea izan zen Donostiako Tabakaleran; proiektu horrek optikaren aurrerapen teknologikoek espioitza eta militarismo testuinguruetan duten erabilera aztertu zuen. Besteak beste, La Bestia y el Soberano erakusketan parte hartu du, Bartzelonako MACBAn.

Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyarreko zientzia Komunikatzailea
Ana Galarraga Aiestaranek albaitaritza eta elikagaien zientzia eta teknologia ikasi zituen, baina zientziaren dibulgazioan egin du bere ibilbide profesionala, Elhuyarren barruan. Elhuyar aldizkariko zuzendaria izateaz gain, komunikabide ugaritan kolaboratzen du. Zientzia gizarteratzeko beste ekimen batzuk ere antolatzen ditu, tartean, haur eta gazteei zuzendutakoak: parte-hartze saioak, sariketak, zuzeneko ekintzak, ipuinak, hitzaldiak, etab. Alderdi artistikoaren adibide gisa, Pettirekin batera Frankenstein agurgarria disko-liburua argitaratu du.Bere lan guztietan, garrantzia berezia ematen die berdintasunari, euskarari eta elkarlanari.

Juan Gartzia
Juan Garzia Garmendia idazlea, itzultzailea eta irakaslea da, literatura klasikoen euskararako itzulpenean egindako lanagatik aitortua. Bere lan nabarmenen artean daude Herman Melvilleren Bartleby, the Scrivener eta Moby Dick lanen itzulpenak, baita William Shakespeareren Sonetoak ere; azken horiengatik irabazi zuen Euskadi Itzulpen Saria 2015ean (Sonetoen edizioan Koldobika Jauregi aritu zen ilustratzaile gisa).

Juan Kruz Igerabide Sarasola
Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literatura ikertuz, besteak beste saiakera bat idatzia du (Bularretik mintzora, Erein, 1994).

Uxue Juárez Gaztelu
Uxue Juárez Gaztelu idazlea, zuzendaritza artistikoko arduraduna eta Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Iruñeko institutu batean. Filologia Hispanikoan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta ibilbide literarioa garatu du poesiaren, narrazioaren eta arte eszenikoen esparruetan, ikuspegi feminista eta esperimental nabarmenarekin. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira Cosas que crujen (Injuve Saria, 2010), Así, Berlín eta En el principio era la nieve poema-liburuak, baita Poetika Kiribila eta Encuentro Poético Unicelular bezalako diziplinarteko proiektuak ere.

Nagore Legarreta
Nagore Legarreta argazkilaria eta artista bisuala da, estenopeiko argazkigintzan eta prozesu analogikoetan espezializatua. Bere lanak gorputza, identitatea eta memoria bezalako gaiak jorratzen ditu, ikuspegi feminista eta poetiko batetik. PhotoEspaña, Saatchi Gallery edo Koldo Mitxelenan erakutsi du bere lana, eta argazkigintza parte-hartzaileko tailerrak eta ekimenak koordinatzen ditu.

Ainara Martin Blanco
Freelance
Arte Ederretan lizentziatua da EHUn, eta bere ibilbideak kultura-proiektuen kudeaketa estrategikoa eta zuzendaritza hartzen ditu barne, baita erakusketen komisariotza eta koordinazioa ere. DSS2016EU proiektuko lantaldeko kide izan zen, Irungo Udaleko Kultura eta Kirol zuzendari ere bai, eta Gipuzkoako Arte eta Kultura Kontseiluko kide izan da. Erakunde publiko eta pribatuetan esperientzia du, eta 2018az geroztik modu independentean lan egiten du, erakusketa analogiko zein digitalen komisariotza eta koordinazio lanetan, besteak beste, Koldo Mitxelena Kulturunearentzat. Proiektu europarretan parte hartu du, hala nola Horizon 2020 edo Transcreativa, eta berrikiago Re-wiring proiektuan ikertzaile aritu da Deustuko Unibertsitateko Soziologia Sailean. 2021ean, Gordailuaren enkarguz, Dantza filmarako Koldobika Jauregik sortutako arte-prozesuaren eta jantzien hautaketa, artxibo eta dokumentazio lana egin zuen.

Maria Montesino de la Iglesia
Soziologian doktoregaia da EHUn, landa-eremu berriak, kultura eta elikadura burujabetzari buruzko tesiarekin. 2005az geroztik landa-eremuan dihardu, antropologia eta agroekologiari buruzko tailer, argitalpen eta topaketak koordinatzen. La Ortiga aldizkariaren zuzendaria da, eta gizarte zientzien, kulturaren eta agroekologiaren arloko erakunde kultural ugarirekin kolaboratzen du. Gainera, ekoizle agroekologikoa da Dehesa La Lejucan.

Maider Zilbeti Perez
Ehu
Licenciada en Antropología Social y Filosofía por la Universidad del País Vasco; Maestra por el Instituto Internacional de Sociología Jurídica; y Doctora en Antropología Social y Filosofía de los Valores por la Universidad del País Vasco. Ha desarrollado investigaciones en los ámbitos de planificación urbana, producción de arte contemporáneo y participación política, en las que ha desarrollado propuestas para incluir la perspectiva feminista. En el sector público fue Directora General Adjunta de Relaciones Exteriores y responsable de la Unidad de Género de la Secretaría de Gobernación. También ha sido docente en diversas universidades en México y Estados Unidos: CIDE, UNAM, FLACSO, Universidad Anahúac y DePaul University. Es Fundadora y Directora General de Haizur, derechos humanos y desarrollo sostenible.

Mikel Zugaza
Miguel Zugaza Miranda artearen historialaria eta museografoa da, eta gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria da, kargu hori 1996 eta 2002 artean ere bete zuena. 2002tik 2017ra bitartean Prado Museo Nazionaleko zuzendaria izan zen, eta bertan eraldaketa instituzional eta arkitektoniko sakona gidatu zuen. Bere zuzendaritzapean, Bilboko museoak zabalkuntza anbiziotsu bati ekin dio, 2026an amaituko dena, modernizazioarekiko eta bikaintasun kulturalarekiko konpromisoa berretsiz.

Uxoa Zumeta
Usoa Zumeta Arte Ederretan lizentziatua da eta serigrafia artistikoan aditua, eta bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du grabatuaren inpresioan eta edizioan. Euskal artista nabarmenekin lankidetzan aritu da, besteak beste, Néstor Basterretxea, Dora Salazar edo Elena Asinsekin, eta arte grafiko garaikidea balioan jartzen duten erakusketak komisariatu ditu. José Luis Zumeta margolariaren alaba da, eta aitarekin batera sortu zuen Zumeta Arte Estudioaren zuzendaria da; bertatik, tradizioaren eta esperimentazioaren arteko elkarrizketa sustatzen jarraitzen du arte bisualen esparruan.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-16 arte |
---|---|
74,00 EUR | |
63,00 EUR | |
52,00 EUR | |
25,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza
Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago