Kultura eta Artea
Ekonomia eta Enpresa
Uda ikastaroa
KulturGest Bilbao-UPV/EHU Uda Ikastaroak: Kultura politikak hirietan

KulturGest Bilbao-UPV/EHU Uda Ikastaroak: Kultura politikak hirietan

Eka. 22 - 22. Eka, 2022 Kod. K03-22

Azalpena

Munduko hiri guztiak lehiatzen dira talentua erakartzeko, batez ere gazteena. Lan-aukerak, aisialdia eta zerbitzuak, besteak beste, habitata hautatzeko unean eragiten duten faktoreak dira, baina, zalantzarik gabe, kultura-eskaintza elementu garrantzitsua da. Azken urteotan Bilbok urrats ziurrak eman ditu bere kultur eskaintza hobetzeko. Hala ere, munduak eta hiriek aurre egin beharreko erronka berriak kontuan hartuta (zahartzea, migrazioak, klima-aldaketa, globalizazioa, COVID...), uste dugu garrantzitsua dela gogoeta egitea kulturaren orainari eta etorkizunari buruz, oro har, eta haren kudeaketari buruz, bereziki, eskaintza eratzeko funtsezko elementua baita.

Kultura eta Kudeaketa hitzak elkartuz, «KulturGest Bilbao» izena eman zaio ikastaroen ziklo osoari. Uda Ikastaro hau KulturGest Bilbao-UPV/EHU Uda ikastaroaren barruan dago. Egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko kulturaren kudeaketa publikoan egindako ahaleginak ezagutaraztea su helburu. 2030 agendaren garapen iraunkorreko estrategien esparruan kokatutako kultura-politika bat, desberdintasunak murriztea bilatzen duena, aniztasuna eta inklusioa landuz, eta gobernantzatik eta herritarren partaidetzatik pentsatua dagoena. Hurbilketa praktikoa izango da, nazioartean jardunbide egokitzat jotzen diren kultura programen edo planen esperientziak partekatuz . Ikastaroa, COVIDek kultura-kudeaketan dituen eraginei eta ikaskuntzei buruz galdetuko da, eta etorkizuneko mugarri garrantzitsuenak zerrendatzen saiatuko da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Hirietako kultura-politikaren jardunbide egokiak partekatzea, garapen iraunkorrerako 2030 agendaren barruko testuinguru globalera egokitzeko.

Kultura-politika inklusiboagoa eta aniztasunarekin bat datorrena lortzeko estrategiak ezagutzea.

Hirietako kultura-politikan gobernantza eta Partaidetza esperientziak identifikatzea.

Kultura-politikan pandemiak izan dituen ondorioei buruz eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzea.

Kultura-kudeaketaren esparruan tokiko, estatuko eta nazioarteko mailan gertatzen ari diren beharrak, erronkak, ikuspegiak eta estrategiak identifikatzea, Bilboren kasuan arreta berezia jarriz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Sectores vinculados a la cultura tanto de Euskal Herria como de otras comunidades autónomas

Kolaboratzaileak

  • Ayuntamiento de Bilbao

Programa

2022-06-22

 

KULTURGEST BILBAO UPV/EHU IKASTAROA: GESTIÓN DE LA CULTURA

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Gonzalo Olabarria Villota | Bilboko Udala - Kultura eta Gobernantza Zinegotzia
  • Gorka Moreno Márquez | UPV/EHU - Bizkaiko Campuseko Errektoreordea
  • Itziar Alkorta Idiakez | UIK - Zuzendari Akademikoa
  • Patxi Juaristi Larrinaga | UPV/EHU - KulturGest programaren arduraduna
09:30 - 10:15

“Gestión cultural y sostenibilidad - Guía práctica para integrar la agenda 2030 en el sector cultural“

  • Lucía Vázquez García | Red de Soluciones para el Desarrollo Sostenible (SDSN) - Responsable de programas de educación y cultura en REDS
10:15 - 11:00

“Gestión Cultural y Diversidad - El plan de derechos culturales y su dimensión intercultural“

  • Daniel Granados | Ayuntamiento de Barcelona - Delegado de Derechos Culturales
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:15

“Gestión Cultural y Participación - Los barrios, territorio para la cultura“

  • Iñaki López de Aguileta | Ayuntamiento de Bilbao - Director de Cultura
12:15 - 13:15

Mahai ingurua: “La COVID en la gestión cultural y retos de futuro“

  • Ainhoa Novo Arbona | UPV/EHU - Profesora (Moderatzailea)
  • Lucía Vázquez García | Red de Soluciones para el Desarrollo Sostenible (SDSN) - Experta en cultura y sostenibilidad
  • Daniel Granados | Ayuntamiento de Barcelona - Delegado de Derechos Culturales
  • Iñaki López de Aguileta | Ayuntamiento de Bilbao - Director de Cultura
13:15 - 13:30

Sintesia

Zuzendariak

Ainhoa Novo Arbona

UPV/EHU, Profesora agregada

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (UPV/EHU) Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakasle doktorea. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Irakaskuntza Antolakuntzako dekanordea eta Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoko Graduko koordinatzailea izan da. Duela bost urtetik hona, Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Batzordeko kide da eta, gainera, Zientzia Politikoari buruzko Espainiako Aldizkariaren Argitalpen Kontseiluko kide. Politika publikoak, bereziki berdintasunekoak eta sistema federalak izan dira bere ikerketa-ildo nagusiak.

Hizlariak

Daniel Granados

Musikaria, ekoizlea eta kultura-ikertzailea. Gaur egun Bartzelonako Udaleko Eskubide Kulturalen Ordezkaria da eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko "musika Industria eta Soinu Ikasketen Masterreko" irakaslea.

Iñaki López de Aguileta

Pedagogian doktorea (udal kultur politikari buruzko doktorego-tesi batekin), Psikologian lizentziatua eta Kultur Kudeaketan Masterra. Bere ibilbide profesionala toki-administrazioko kultura-kudeaketarekin lotuta dago. Eibarko (Gipuzkoa) Udalean hasi zen kultura-teknikari gisa, eta 1990etik Bilboko Udalean lan egiten du, hainbat lanpostutan: gizarte-etxeko zuzendaria, barrutietako kultura-jardueren koordinatzailea, Bidebarrieta Kulturguneko kultura-jardueren koordinatzailea (Bilboko liburutegi nagusia), Argitalpen eta Proiektuen Ataleko burua eta Kultura Programazioko zuzendariordea. 2007ko urritik Bilboko Udaleko Kultura Saileko zuzendaria da. Kulturaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkurako kide izan da. “Cultura y ciudad. Manual de política cultural municipal (Trea, 2000)” liburuaren egilea da.

Lucía Vázquez García

REDS- Red Española para el Desarrollo Sostenible, Coordinación proyectos

Artearen historialaria. 2016az geroztik, aholkularia da Agenda 2030 agentzian. Hainbat erakunderentzat prestakuntza-proiektuak diseinatu, koordinatu eta gauzatzen ditu, hala nola CIFAL-UNITAR, Nazio Batuen prestakuntza eta ikerketa dibisioa, Espazio Eskola Diplotikoa, Limako Espainiako Kultur Zentroa edo Hezkuntza Ministerioa. Gaur egun proiektuen koordinatzailea da Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarean (REDS). Sareak kulturaren eta garapen iraunkorraren inguruan egin dituen argitalpenak koordinatu ditu, besteak beste, "Kultura jasangarri baterantz" gida. Fulbright bekaduna izan zen Philadelphiako Arteen Unibertsitatean, eta, ondoren, Picasso Malaga Museoko Hezkuntza Saileko burua 2008tik 2016ra.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-06-22 arte
0 EUR
Online zuzenean2022-06-22 arte
0 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia