Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Lehen sektorean erreleboa sustatzeko tresna ezberdinak

Lehen sektorean erreleboa sustatzeko tresna ezberdinak

Ira. 11 - 11. Ira, 2025 Kod. G30-25

Belaunaldi erreleboa euskal lehen sektoreak duen erronka nagusietako bat da. Horregatik, funtsezkoa da gazteak baserri mundura erakartzea. Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat proiektu berritzaile abiatu eta babestu ditu.

Azalpena

Erreleboaren gaia lehen sektoreak duen erronka handienen artean kokatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ustiategien kopurua beherantz doa urtez urte: ustiategiko titularren kopuru handi bat erretirorako urtera gerturatzen ari da edota igaro du dagoeneko; eta gazte gutxik egiten dute lehen sektorearen aldeko hautua.

Horrenbestez, Aldundiak egitasmo sendo eta berritzaileak abiatu ditu, horri guztiari irtenbidea emateko asmoz. Era berean, beste eragile batzuekin elkarlanean zenbait proiektu jarri ditu martxan. Ondorioz, Uda Ikastaro honetan proiektu horiek guztiak aurkeztuko dira; eta bertan horiek hobetzeko proposamenak jasotzeko aukera eskaini.

Landuko diren gaiak honakoak dira:

  • Nekazal sektorean belaunaldien arteko erreleboa egiteko estrategia integrala
  • Baserritar Misto Profesionala: nekazal jarduera eta enpresa pribatuko lana uztartzen laguntzeko
  • GILUR, Gipuzkoako Lurra: Lurren dinamizazioa helburu duen proiektua
  • Landa Lurren Digitalizazioa
  • Etorkizuna Bermatuz: erretirorako prestakuntza saioak
Irakurri gehiago

Helburuak

Lehen sektoreak Gipuzkoan duen erronka nagusietako bat gizarteratzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak horri aurre egiteko martxan jarri dituen proiektuak ezagutaraztea.

Lehen sektorearen aldeko hautua egiteko aukera normalizatzea eta sustatzea.

Sektorearen eta gizartearen ekarpenak jasotzea, erronka honi aurre egiteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Metodologia tradizionalean oinarritzen da. Proiektuen azalpenak egingo dira; eta mahai-inguruak sortuko dira, gaiak lantzeko.

Antolakuntza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2025-09-11

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Xabier Arruti Olazabal | GFAko Lurralde Oreka Berdea - Diputatua
09:30 - 09:50

“Erreleboa sustatzeko estrategia bateratua “

  • Raúl Pérez Iratxeta | Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapenea - Sailburuordea
09:50 - 10:10

“Baserritar Misto Profesionala“

  • Arantxa Ariztimuño Larraza | GFAko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako - Zuzendaria
10:10 - 10:30

“GILUR“

  • Jon Andoni Urdangarin Urrutia | GFAko Landa Garapeneko eta Lurralde Oreka - Zerbitzuburua
10:30 - 10:50

“Landa lurren digitalizazioa“

  • Ismael Mondragón Laskurain | GFAko Mendiak eta Habitatak Kudeatzea - Zerbitzuburua
  • Jon Zubizarreta Aldaya | Abaltzisketako - Alkatea
10:50 - 11:10

“Etorkizuna Bermatuz“

  • Elisabeth Gorospe Gorostiza | HAZI - Ekintzailetza eta Prestakuntza Arloaren Arduraduna
11:10 - 11:40

Atsedenaldia - Akeita

11:40 - 13:15

Mahai ingurua: “Baserritar Misto Profesionala“

  • Jon Oñederra Rascon | Oitturri ustiategia
  • Miren Izarra Zubiaurre Beristain | Pagatza ustiategia
  • Aitor Txurruka Motriko | Goimek
  • Aitor Gil Azkue | Kit Line
 

Mahai ingurua: “Etorkizuna Bermatuz“

  • Mikel Arteaga Arruti | Bulano-goikoa ustiategia
  • Jose Mari Zaldua | Sari ustiategia
  • Goizane Otegi
  • Laura Urdin
13:15 - 13:30

Atsedenaldia

13:30 - 14:15

Ondorioak

 

Taldekako dinamika (13:30-14:00)

 

Ondorio orokorrak (14:00-14:15)

14:15 - 14:30

Itxiera

Zuzendariak

Jon Andoni Urdangarin Urrutia

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako zerbitzuburua.

Hizlariak

Arantxa Ariztimuño Larraza

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria.

Mikel Arteaga Arruti

Aitor Gil Azkue

-

Elisabeth Gorospe Gorostiza

HAZIko Ekintzailetza eta Prestakuntza Arloaren arduraduna.

Ismael Mondragón Laskurain

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko zerbitzuburua.

Jon Oñederra Rascon

Goizane Otegi

Raúl Pérez Iratxeta

Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea.

Aitor Txurruka Motriko

Jon Andoni Urdangarin Urrutia

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako zerbitzuburua.

Laura Urdin

Jose Mari Zaldua

Miren Izarra Zubiaurre Beristain

Jon Zubizarreta Aldaya

Abaltzisketako alkatea.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-09-11 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

2 - Goserik ez

Gosearen arazoa amaitzea, elikagaien segurtasuna eta nutrizioaren hobekuntza lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea. Gai gakoak: elikadura osasungarria, nutritiboa eta nahikoa, lurrerako sarbide segurua eta bidezkoa, elikagaien ekoizpena eskala txikian, nekazaritza praktika erresilienteak, elikagaien ekoizpen sistemen jasangarritasuna, hazi bankuak, hazien aniztasun genetikoa.

Informazio gehiago
2 - Zero gosea

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Beste ikastaro interesgarriak...