Doako jarduera
Jarduera irekia
Mugarik gabeko artea. Mugak gaindituz, lengoaiak arakatuz

Mugarik gabeko artea. Mugak gaindituz, lengoaiak arakatuz

Uzt. 02 - 02. Uzt, 2025 Kod. W01-25

Azalpena

XX. mendearen hasieran abangoardiak oldarka sartu zirenetik, arte sorkuntzarako diziplina arteko hurbilketaren ideiak XX. mendeko artea zeharkatu du gaur egun arte. Artearen transposizioa sormen adierazpen guztietara, literatura, musika, antzerkia, arkitektura, diseinu industriala edo moda, mugak gainditzeko, hizkuntza berriak esploratzeko, elkarrizketak sustatzeko eta eraldaketa kultural, sozial edo politikoa bultzatzeko nahitik sortu da.

Diziplina arteko ikuskera horren indar historikoa eta gaur egungo garrantzia gorabehera, erakunde ugarik ez dituzte askotan korronteak eta diziplina artistikoak zatitzera eta hierarkizatzera jotzen duten konbentzio historiografikoak gainditu nahi. Gure ustez, erakunde museistiko garaikidean mugarik gabeko artea aztertzea eta interpretatzea aukera bat da, ez bakarrik artearen eta praktika artistikoaren esperientzia aberasgarriagoa ahalbidetzeko, baita gero eta publiko anitzagoarekin elkarrizketa, enpatia eta konexioa sustatzen dituen erakundea eraikitzeko ere.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2025-07-02

17:00 - 17:15

Agintarien agurra / Saludo de las autoridades

17:15 - 17:45

“Arte sin fronteras. Arte sin fronteras. Superando límites, explorando lenguajes“

  • Miren Arzalluz | Museo Guggenheim Bilbao - Zuzendari nagusia / Directora general
17:45 - 18:00

Agintarien hitzak / Intervención autoridades

Hizlariak

Miren Arzalluz

Miren Arzalluz Loroño (Bilbo, 1978) Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia da aurtengo martxoaz geroztik. Deustuko Unibertsitateko doktoregoa du Historian, Artearen Historiako Masterra egin zuen The Courtauld Institute of Art-en eta Politika Konparatuan Masterra, berriz, London School of Economics-en. Egungo erantzukizunean hasi aurretik, Palais Galliera-Parisko Modaren Museoan aritu zen zuzendari sei urtez. Tarte horretan, erakundea fase berri batera eramatea lortu zuen birdefinizio-prozesu sakon eta berritzaile baten bidez, eta publikoaren nahiz kritikaren aldetik onarpen handia izan zuten erakusketen bitartez. Miren Arzalluzek nazioartean lortutako aintzatespenaren erakusle dira, baita ere, 2024an Frantziako Kultura Ministerioak Chevalière de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu izana, eta, berrikiago, Estatu Batuetako diseinu-sari nazionaletan epaimahaikide gisa aritu izana New Yorkeko Smithsonian-eko Cooper Hewitt Diseinu Museoak ematen dituen National Design Awards 2025 sarietan. Parisera joan aurretik Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria izan zen eta, hori baino lehen, Balenciaga Fundazioaren eta Museoaren komisario-buru izan zen bost urtez, erakusketen eta Bildumaren arduradun.

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean

Beste ikastaro interesgarriak...