Gizartea
Ekonomia eta Enpresa
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Mugaz gaindiko moneta sozialaren erronkak

Mugaz gaindiko moneta sozialaren erronkak

Uzt. 04 - 04. Uzt, 2025 Kod. E04-25

Egungo esperientzia azaltzeaz gain, etorkizuneko erronkak ere aztertuko dira ikuspegi ekonomikotik eta sozialetik.

Azalpena

Mugaz gaindiko tokiko moneta baten sorreraren esperientzia azalduko da. Ipar Euskal Herrian Euskoaren ibilbidea eta egungo egoera aztertuko da, eta Nafarroako Baztan bailaran eta Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdean egiten ari diren esperientzia pilotuak.

Prozesu hauetan, herritarrak, eragile ekonomikoak, eragile sozialak eta instituzioak dira protagonista, eta elkarlanean jarduten dute. Esperientzia hauek aztertu, sistematizatu eta metodologikoki osatuko dituzte Pau eta Baionako unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateko MIK taldeak, aurrerantzean beste lurraldeetara zabaltzeko: bai Euskal Herrian, bai Europako mugaz gaindiko beste lurraldeetan.

Egungo esperientzia azaltzeaz gain, etorkizuneko erronkak ere aztertuko dira ikuspegi ekonomikotik eta sozialetik.

Irakurri gehiago

Helburuak

Mugaz gaindiko tokiko moneta sortzeko prozesua azaltzea.

Zenbait lurraldetako esperientziak elkartrukatzea eta partaideen arteko elkarreragina sustatzea ekarpenak jasotzeko.

Etorkizuneko erronkak identifikatzea eta bide-orria lantzea, bertaratutakoekin elkarreraginean.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Zuzendariak

Luis Intxauspe Arozamena

GIZARTEAREN MONETA

Gizartearen Moneta elkarteko koordinatzailea.

Hizlariak

Nikolas Blain

Euskal Moneta elkarteko Koordinatzailea naiz. 2017tik proiektuan inplikatua, lehenik laguntzaile gisa, Gidaritza Batzordeko kide bainintzen eta orain langile gisa. Formakuntzaz informatikaria baldin banaiz, nire lanbidea beti elkarte munduan izan da. Gaur egun oraindik, elkarte munduan inplikazio desberdinak ditut baita ere Uztaritzeko herriko etxean auzapez ordea naiz.

Luis Intxauspe Arozamena

GIZARTEAREN MONETA

Gizartearen Moneta elkarteko koordinatzailea.

Beñat Irasuegi Ibarra

Talaios Kooperatiba / Olatukoop

Kooperatibista, egunerokoan, Talaios Kooperatibaren kudeketa eta aholkularitza estrategikoko proiektuetan aritzen da lanean, bertatik Olatukoop, TEKS eta Koopfabrika bezalako interkooperazio proiektuen sorrera eta garapenean parte hartzen duelarik. Ekonomia lurraldeari lotua ulertzen du, eta bertan bizi diren pertsonek bizitza bizigarriak izateko beharrezkoa dituzten baliabideak sortu eta antolatzeko tresna gisa. Bide horretan, tokiko ekosistema kooperatibo eraldatzaileak eta kooperatibak sortzeko lanean ari da azken urteetan.

Lorea Lizarreta Intsausti

Nafarroako Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako goi mailako eskolan graduatua eta Agroekologia eta Enpresen Ekonomia graduondokoak burutu zituen ondotik. Lurrarekiko atxikimenduak bulkaturik, Kutxa Fundazioaren Ekoliderrak edizioko kide izan zen. 2021etik Hazialdeko, Nafarroako nekazari ekologikoen elkarteko, koordinatzaile dihardu, eta Euskal Herriko elikadura burujabetzaren aldeko hainbat mugimendutan parte hartzen du, bertzeak bertze, Errigoran. Baztango Udaleko hautetsia ere bada 2023az geroztik. Landa Garapeneko alorraz arduratzen da eta tokiko elikadura sistemak indartzeko hainbat proiektu sustatu ditu.

Joana Mendiburu Garaiar

Oiartzungo Udala

Euskal ikasketetan eta, Humanitateak eta enpresan lizentziatua da. Elhuyar Fundazioan eta Bertsozale Elkartean lan egin ondoren, komunikazio enpresa bat sortu eta koordinatu zuen bi bazkiderekin batera. Ondoren, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ondarea eta turismo-eskaintza biltzen dituen webgunea sortu zuen, mugaz gaindiko lankidetzan aritu zen 6 pertsonako lan-talde batekin. Azken urteetan irakasle-lanetan ibili da Orioko Ikastolan eta 2023tik Oiartzungo alkatea da. Bi alaben ama da.

Oier Onaindia Romero

Mondragon Unibertsitatea

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidean graduatua naiz. Egun, Mondragon Unibertsitateko irakaslea Ekonomia eta Finantzetako alorrean eta MIK erakundeko ikerlaria ekonomia sozialeko gaietan. Udako Euskal Unibertsitateko irakaskuntza masterrean ere irakasle aritzen naiz. Doktoretza tesian burubelarri nabil kooperatiben kultura finantzarioaren inguruan ikerketuz eta beste hainbat proiektutan parte hartu izan dut.

Aizpea Otaegi Mitxelena

Soziologian eta Politika Zientzietan lizentziatua da eta Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia izan da 2019an Errenteriako alkate aukeratua izan arte. Fundazioan politika publikoen arloko aholkulari lanetan jardun du batez ere hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna gaiak landuz. Horrekin batera, Udako Euskal Unibertsitateko hainbat ikastarotan parte hartu izan du hizlari gisa, bai bi gai horiek jorratuz eta baita pandemia garaiko esperientzien inguruko azalpenak emanez.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-07-04 arte
0 EUR
Online zuzenean2025-07-04 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania