Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Mugi muga: gazteen nortasun politikoak mugaren bi aldeetan

Mugi muga: gazteen nortasun politikoak mugaren bi aldeetan

Uzt. 03 - 03. Uzt, 2025 Kod. G17-25

Zerk eragiten du gure nortasun politikoen egituraketan? Eta nazioa ulertzeko prozesuan? Ezberdintasunik badago testuinguru soziologikoaren arabera? Galdera hauei eta beste askori erantzuna eman nahian bazabiltza, hartu parte Uda Ikastaro honetan.

Azalpena

Etengabeko aldaketak bizi ditugun garai honetan, eta Uda Ikastaro honen bidez, agentzia duten gazte aktibistek beraien nortasun politikoa eta nazio identitatea zergatik eta zertan oinarritzen duten eztabaidatu nahi da, bereziki Euskal Herrian diharduten ekintzaileengan arreta ipiniz.

Gazterian nahiz lurraldeko ibilbide politikoan adituak direnen hitzaldien bidez, egungo ikerketek gaiari buruz zer dioten ezagutu eta honen bueltan aritzeko aukera izango da. Zentzu horretan, Euskal Herriko Garapen Kontseiluarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin, Euskal Herriko Unibertsitatea jorratzen ari den ikerketaren emaitzak ezagutzeko aukera izango da.

Azkenik, ikerketako eta saioko protagonistak diren gazte aktibisten arteko solasaldia prestatu da, ikerketako elementu eta ondorioez zuzenean hitz egiteko aukera eskainiz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gazteen politizazio dinamiken azterketa lantzea.

    Ipar Euskal Herriko nortasun abertzalearen egitura ezagutzea.

    Jarduera nori zuzenduta

    • Publiko orokorra
    • Unibertsitateko ikaslea
    • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
    • Irakasleak
    • Profesionalak

    Zuzendariak

    Iker Iraola Arretxe

    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

    Soziologian doktorea, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua, eta Parte Hartuz ikerketa-talde egonkortuko kidea. Bere ikerketa ildo nagusiak: nazionalismoa, migrazioak, gizarte mugimenduak, gazteria eta politika, eta herritartasuna. «Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzaile nagusia da. Gazteria eta politikaren arteko harremanei loturiko ondoko argitalpenen egilea da, lankidetzan: «Prefigurative politics and sub-state nationalist movements. The case of young Basque-nationalist left activists» (2025), «Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan» (UEU, 2024), «Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai» (2020), beste batzuren artean.

    Jon Azkune Torres

    EHU

    Irakasle-ikertzailea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Leioa.

    Hizlariak

    Maddi Alberdi San Martin

    EHU, Doktoregaia

    Doktoregaia EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean eta Parte Hartuz Ikerketa Taldeko kidea. Tesia egiten nazionalismoaren eta feminismoaren inguruan, Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko laguntzari esker. Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

    Alaia Cachenaut

    Antropologiako doktoregaia, LISST-CAS eta UMR Passages laborategietako kidea, bere ikerketak Euskal kultur erakundearekin egin CIFRE bekaren kari eraman ditu. Kultura eskubideen gaia Euskal Herrian Uztaritzeko kaskarotetan izan nesken integrazioaren kasuari esker aztertzen du. "Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

    Elena Casiriain Iturriria

    Antropologian doktoregaia, Toulouse-eko Jean Jaurès Unibertsitatean LISST-CAS ikerketa taldean eta EHUn GAIT ikerketa taldean. Misio karguduna Cifre kontratupean Garapen Kontseiluan. Ikerketa proiektuak: - Mugalur proiektuaren koordinatzaile eta ikerleetako bat (Garapen Kontseilua, Cederna-Garalur, EHU eta NAEN Euroeskualdea). - "Euskal Nortasunak XXI. mendera begira: 2050" ikerketa proiektuan ikerlea (Eusko Ikaskuntza) - «Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

    Iker Iraola Arretxe

    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

    Soziologian doktorea, EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua, eta Parte Hartuz ikerketa-talde egonkortuko kidea. Bere ikerketa ildo nagusiak: nazionalismoa, migrazioak, gizarte mugimenduak, gazteria eta politika, eta herritartasuna. «Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzaile nagusia da. Gazteria eta politikaren arteko harremanei loturiko ondoko argitalpenen egilea da, lankidetzan: «Prefigurative politics and sub-state nationalist movements. The case of young Basque-nationalist left activists» (2025), «Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan» (UEU, 2024), «Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai» (2020), beste batzuren artean.

    Xabier Itçaina

    Centre Emile Durkheim, Directeur de recherche CNRS

    Ikerketa-zuzendaria. Centre Émile Durkheim, Sciences Po Bordeaux

    Ane Larrinaga Renteria

    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Irakasle agregatua

    Ane Larrinaga Renteria Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle-ikertzailea, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Bere ikerketa-ildo nagusiak hizkuntza-kultura, etnizitatea-nazionalismoa, generoa eta partaidetza politikoa izan dira. Gai horien inguruan hainbat artikulu zientifiko eta liburu idatzi ditu.

    Iñaki Zaldua Calleja

    EHU

    Eusko Jaurlaritzaren kontratuarekin Doktore Tesia jorratzen. Euskal Herriko periferietako abertzaleen nortasunen egituraketa aztertzen nabil besteak beste. Adimen artifiziala eta horrek nortasunen egituraketan duen eragina aztertzen hasi gara. Mugi Muga: Euskal Herriko gazteak saretzen» (Ideiak 2024/Gipuzkoako Foru Aldundia) ikerketa-proiektuko ikertzailea.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2025-07-03 arte
    0 EUR

    Kokalekua

    Cité des Arts. Baiona

    3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

    Akitania

    43.48053049069504,-1.4888416967827416

    Cité des Arts. Baiona

    3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

    Akitania

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    17 - Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

    Informazio gehiago
    17 - Helburuak betetzeko aliantzak

    Beste ikastaro interesgarriak...