Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko.
Azalpena
Uda Ikastaro honek osasuna eraikitzen duten istorioen muinera bidaia proposatzen du. Narratibaren bidez, kontakizunek gaixotasuna ulertzeko moduan, zaintzan eta prebentzioan nola eragiten duten aztertuko da. Bi egunetan zehar, teoria eta praktika uztartuko da medikuntza narratiboa, kontakizunaren etika eta idazkera gogoetatsuaren botere eraldatzailea ezagutzeko. Literatura aliatutzat hartuta eta parte-hartze aktiboa sustatuz, kontatzen diren istorioak ulertzen ikasiko da, diskurtso gizatiarragoak, enpatikoagoak eta emantzipatzaileagoak sortzen, eta profesionalen, pazienteen eta gizartearen arteko komunikazioa hobetzeko gai izaten.
Ikastaro hau ikaskuntzarako espazio bizia da, non teoria eta praktika elkarrekin lotzen dira esperientzia esanguratsuak sortzeko. Uste da narratiba ez dela soilik hitzetik irakasten, baizik eta elkarrekintzatik eta hausnarketa partekatutik. Horregatik, erabiliko den metodologiak hiru oinarri ditu: parte-hartze aktiboa, idazketa gogoetatsua eta diziplinarteko elkarrizketa.
Jardunaldi bakoitzean hitzaldiak, dinamikak eta eztabaidarako zein elkarrizketarako espazioak konbinatuko dira, ideiak eta esperientziak kontrastatzeko aukera emango duten galderak eta iruzkinak egin ahal izateko. Hitzaldietan funtsezko kontzeptuak azalduko dira, hala nola medikuntza narratiboa, kontakizunaren etika eta istorioek osasun publikoaren eta ikerketa kualitatiboaren eremuetan duten eragina. Baita ere literatura istorioen iturri gisa, eta praktika klinikorako ezagutza duen balioa garatuko da.
Ikastaroaren erdigunea idazketa gogoetatsuko tailerrak izango dira, non parte-hartzaileek beraien istorioak arakatu eta ikuspegi humanista batetik berridazten ikasiko duten. Introspekziora eta talde-trukera gonbidatuko duten ariketa errazak, eskuragarriak eta sortzaileak proposatuko dira.
Literaturak ere bere lekua izango du: zaintzaren eta gaixotasunaren esperientzia argitzen duten obren zatiak aztertuko dira, fikzioak errealitatea ulertzen nola lagun dezakeen azalerazteko.
Gainera, parte-hartze horizontala sustatuko da, diskurtso paternalistak saihestuz eta konfiantza-giroa sustatuz. Talde-dinamikek eta irakurketa partekatuek ahots bakoitzak bere espazioa aurkitzea ahalbidetuko dute, ikaskuntza kolektiboa sortuz. Azken batean, metodologiaren helburua nagusia parte-hartzaile bakoitzak, ezagutzak eskuratzeaz gain, esperientzia aberasgarri bat bizitzea da, bai bere praktika profesionalerako, bai pertsonalerako.
Helburuak
Narratibaren garrantzia ulertzea praktika klinikoan, osasun publikoan eta ikerketan.
Kontakizunek erabaki mediko eta sozialetan nola eragiten duten aztertzea.
Idazketa gogoetatsuaren trebetasunak garatzea profesional-paziente komunikazioa hobetzeko.
Literatura tresna gisa aztertzea, zaintza eta gaixotasunaren esperientzia ulertzeko.
Diskurtso emantzipatzaileak eta osasuna sustatzen dutenak bultzatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
Programa
2026-06-23
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
Aurkezpena: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna sortzen duten istorioak?
- Mikel Baza Bueno | Osakidetza - Famili eta komunitateen medikua-Médico de familia y comunidades
“La importancia de las historias y cómo influyen en la práctica clínica: Medicina narrativa y método clínico centrado en la persona “
Hizkuntza: español
- Mikel Baza Bueno | Osakidetza - Famili eta komunitateen medikua- Médico de familia y comunidades
“Narrativas en disputa en salud pública: desde la responsabilidad individual al cuidado colectivo. “
Hizkuntza: español
- Amaia Bacigalupe De la Hera | EHU - Profesora de Sociología
Atsedena
Dinamika partehartzailea: “Dinámica participativa – “Las historias de nuestra salud”. “
Hizkuntza: español
- Mikel Baza Bueno | Osakidetza - Famili eta komunitateen medikua- Médico de familia y comunidades (Dinamizatzailea)
- Iñaki Peña Bandrés | Osakidetza - Zaintza aringarrietako medikua (Dinamizatzailea)
Atsedena
“El silencio como parte de la narración“
Hizkuntza: español
- Mikel Baza Bueno | Osakidetza - Famili eta komunitateen medikua- Médico de familia y comunidades
Dinamika partehartzailea: “Dinámica participativa: Narrativas, identidad y poder en salud. “
Hizkuntza: español
- Amaia Bacigalupe De la Hera | EHU - Profesora de Sociología
- Yolanda González Rábago | EHU - Profesora de comunicación y escritora
Sintesia
2026-06-24
“¿Cómo se construyen los saberes? Biomedicina, evidencias e investigación cualitativa“
Hizkuntza: español
- Yolanda González Rábago | EHU - Profesora de comunicación y escritora
“Bizitza kontatzea amaierara arte: heriotza, dolua eta kontakizun bisualaren indarra“
Hizkuntza: euskara
- Iñaki Peña Bandrés | Osakidetza - Zaintza aringarrietako medikua
Atsedena
“ Kontatu eta existitu: narrazioa funtsezko beharrizan gisa.“
Hizkuntza: euskara
- Katixa Agirre Agirre Miguelez | EHU - Soziologia irakaslea- Profesora de Sociología
Dinamika partehartzailea: “Taller práctico – Escribir y narrar para comprender la realidad que habitat-mos“
Hizkuntza: español
- Katixa Agirre Agirre Miguelez | EHU - Soziologia irakaslea- Profesora de Sociología
- Iñaki Peña Bandrés | Osakidetza - Zaintza aringarrietako medikua
Sintesia
Itxiera
Hizkuntza: español
- Mikel Baza Bueno | Osakidetza - Médico de familia
Zuzendariak
Mikel Baza Bueno
Osakidetza. EHU-ko irakasle elkartua
Bilbon jaioa, bertan hazi eta bizi naiz. Medikuntzan lizentziatu nintzen (EHU) eta Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatu nintzen gero. Gaur egun, Zeberion (Bizkaia) egiten dut lan mediku gisa, eta Arrigorriagako Lehen Mailako Arretako unitateburua naiz (Barrualde-Galdakao ESI-a. Osakidetza). EHUko Medikuntza graduko irakasle elkartua. OPIK ikerketa-taldearen eta Osatzen-ekin elkarlanean. Ez dut farmazia-industriaren edo elikagaien industriaren informaziorik, prestakuntzarik edo ordainsaririk jasotzen. Lehen Mailako Arretaren defendatzailetzat dut nire burua, eta errespetuzko osasun-arretan sinesten dut, pertsonengan zentratuta, eta ez hainbeste gaixotasunetan. Kontatzen dizkiguten istorioekiko interes berezia dut, ezagutza, ikerketa, irakaskuntza eta osasunaren sustapena partekatzeko eta sortzeko modu gisa.
Hizlariak
Katixa Agirre Agirre Miguelez
UPV/EHU
Euskal idazlea eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea. Bi ipuin-liburu argitaratu ditu: Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009), baita haur eta gazteentzako zenbait istorio ere, Amaia Lapitzen abentura-saga nabarmentzen delarik. 2015ean bere lehen nobela argitaratu zuen, Atertu arte Itxaron, hainbat hizkuntzatara itzulia eta irakurleek emandako 111 Akademia saria jaso zuena. 2018an argitaratu zen Amek ez dute, dagoeneko 12 hizkuntzatan argitaratua eta Mar Coll zinemagileak zinemara egokitua. 2022an Berriz zentauro argitaratu zen, etorkizuneko Paris batean kokatutako fikzio espekulatiboa. Ipuin-antologia eta zinemari buruzko saiakeretan parte hartu du, eta Eneagrama elkarrizketa kulturalen bideopodcasta zuzentzen eta aurkezten du. Bere laugarren nobela argitaratu berri du, Barne zerbitzuak, gerra zibilaren osteko espioitza-istorio bat.
Amaia Bacigalupe De la Hera
EHU
Soziologian Lizentziatua (UPV/EHU), Politika Publiko eta Sozialetan Masterra (UPF) eta Osasun Publikoan Doktorea (UAB). Gaur egun, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Irakasle Titularra da. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Ikasketa eta Ikerketa Zerbitzuan eta Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Ikerketa Unitatean (Osakidetza) lan egin du. Bere ikerketa-lerro garrantzitsuenak estratifikazio eta desberdintasun sozialek osasunean eta osasun-arretan duten eragina dira, bereziki osasunean genero-desberdintasunek eta osasun arretan genero-joerek dituzten eragina. OPIK-Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeako Ikertzaile Nagusia da. Egun baita ere Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko zuzendaria da.
Mikel Baza Bueno
Osakidetza. EHU-ko irakasle elkartua
Bilbon jaioa, bertan hazi eta bizi naiz. Medikuntzan lizentziatu nintzen (EHU) eta Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatu nintzen gero. Gaur egun, Zeberion (Bizkaia) egiten dut lan mediku gisa, eta Arrigorriagako Lehen Mailako Arretako unitateburua naiz (Barrualde-Galdakao ESI-a. Osakidetza). EHUko Medikuntza graduko irakasle elkartua. OPIK ikerketa-taldearen eta Osatzen-ekin elkarlanean. Ez dut farmazia-industriaren edo elikagaien industriaren informaziorik, prestakuntzarik edo ordainsaririk jasotzen. Lehen Mailako Arretaren defendatzailetzat dut nire burua, eta errespetuzko osasun-arretan sinesten dut, pertsonengan zentratuta, eta ez hainbeste gaixotasunetan. Kontatzen dizkiguten istorioekiko interes berezia dut, ezagutza, ikerketa, irakaskuntza eta osasunaren sustapena partekatzeko eta sortzeko modu gisa.
Yolanda González Rábago
EHU
Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Soziologia eta Gizarte Lan Sailean. Soziologian doktorea, Migrazioetan masterra eta Osasun Publikoko diploma. Osasunaren Determinatzaile Sozialei eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeko (OPIK) kidea da. Bere ikerketa ildo nagusiak osasunaren soziologiaren epidemiologia soziala eta osasun publikoaren barruan kokatzen dira, bereziki osasun desberdintasun sozialen azterketan. Azken urteotan, haren ikerketa-ildo nagusia arrazakeria-prozesuek osasun-arloko desberdintasunetan eta osasun-sistemarako sarbidean duten eragina aztertzea izan da , bai eta populazio ez-hegemonikoen osasunari eta osasun-determinatzaileei buruzko ikusmoldeak aztertzea ere, metodologia kualitatibo batetik eta ikuspegi intersekzionaletik.
2010ean hasi nintzen Zainketa Aringarrietan lanean Debagoieneko Ospitalean (Arrasate-Mondragón). Etxeko Ospitalizazioan lan egin nuen 2012-2013an Gurutzetan eta 2014-2015ean Goierri-Urola Garaiko Ospitalean (Zumarraga). Arinduz - Euskadiko zainketa aringarrien elkartearen zuzendaritza batzordekidea izan naiz. Komunitate errukitsuen nazioarteko sarearen barruan, “Zarautz, Herri Zaintzailea” ekimenaren taldekidea naiz. Gidoilari eta zuzendari lanak egin ditut “Aulki Hutsak” eta "Mendian hil. Hirian hil” dokumentaletan (Arteman, 2013 eta 2020) eta “S(u/a)minetik bakera” obra eszenikoan (Arteman, 2017). Zainketa Aringarrietako Masterra naiz (UVic-ICO).
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-06-23 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 22,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago