Doako jarduera
Jarduera irekia
Osasun Datuen Europako Esparrua: osasun-arretarako eta mugaz gaindiko ikerketarako aukera

Osasun Datuen Europako Esparrua: osasun-arretarako eta mugaz gaindiko ikerketarako aukera

Eka. 30 - 30. Eka, 2025 Kod. W05-25

Azalpena

Datu Sanitarioen Europako Esparrua (GEEH) eraldaketa sakona da osasun-datuak Europan partekatzeko, babesteko eta erabiltzeko moduan. Euskadi, Nouvelle-Aquitaine eta Nafarroa Mugaz gaindiko eskualdearen testuinguruan, ekimen honek aukera berriak irekitzen ditu pazienteen arreta hobetzeko, ikerketa biomediko bateratua bultzatzeko eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko.

GEEHri esker, mugaren alde batean bizi diren eta tratamendu espezializatua bestaldean jasotzen duten pazienteen historia klinikoak denbora errealean kontsultatu ahal izango dituzte mugaren bi aldeetako profesionalek, osasun harretaren jarraikortasuna bermatuz eta bikoiztasun diagnostikoak saihestuz.

Esparru berri hori gauzatzeko erronkak planteatzen dira, interoperagarritasuna, datuen babesa eta ekitate digitala, besteak beste, erantzun koordinatuak behar dituztenak.

Ponentzia honetan aztertuko dugu muga nola bihurtu osasun-berrikuntzarako partekatuko gune.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2025-06-30

09:00 - 09:15

“Irekiera Insituzionala -- Apertura Institucional -- Ouverture institutionnelle “

  • Arnaud Fontaine | Communauté d'agglomération Pays Basque - Vice-Président Cohésion sociale, précarité, famille et santé - Equipement sportifs communautaires
  • Xabier Arruti Olazabal | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa / Conseil foral de Gipuzkoa - Lurralde Oreka Berdeko diputatua / Diputado de Equilibrio Territorial Verde / Député de l’équilibre territorial vert
  • Ana Ollo Hualde | Presidencia Eurorregión / Euroeskualdeko Lehendakaritza / Presidence Eurorégion
  • Alexandre Péraud | Président de la Université Bordeaux Montaigne / Bordeaux Montaigne Unibertsitateko errektorea / Rector Universidad Bordeaux Montaigne

Moderatzailea / Moderadora / Modératrice:

  • Itziar Azkue Irigoyen | UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren zuzendariordea / Subdirectora de la Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU / Directrice adjointe de la Fondation des cours d’été de l’UPV/EHU
09:15 - 09:45

“Lekzio inaugurala - - Lección inaugural - - Leçon inaugurale“

    Osasun Datuen Europar Eremua: osasun atentzio eta ikerketarako aukera / El Espacio Europeo de Datos Sanitarios: una oportunidad para la atención sanitaria y la investigación transfronteriza / L'espace européen des données de santé : une opportunité pour les soins de santé et la recherche transfrontaliers

    • Itziar Alkorta Idiakez | UPV/EHU

    Hizlariak

    Itziar Alkorta Idiakez

    UPV/EHU

    Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.

    Arnaud Fontaine

    Xabier Arruti Olazabal

    Xabier Arruti Olazabal (Beizama, 1968). Lurralde Oreka Berdea-ko foru diputatua. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Landa Garapen eta Nekazaritza Elikagai enpresa kudeaketan Masterra du.

    Ana Ollo Hualde

    Alexandre Péraud

    Itziar Azkue Irigoyen

    UPV/EHU

    Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea. UPV/EHUko Unibertsitateko Irakasle Titularra, Finantza Ekonomia I sailean Ekonomia eta Enpresa Fakultatean - Gipuzkoako Atala. 30 urteko unibertsitateko esperientzia akademikoa Graduan eta Graduondokoan. Bere espezializazio-arloak kontabilitatea, kontu-auditoretza eta Administrazio Publikoaren eremua dira. ADE Dualeko batzordeko kidea eta enpresako praktiketako tutorea da. Halaber, Kirola Kudeatzeko Masterraren (2018-2022) Batzorde Akademikoko kide izan da, eta, gaur egun, UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendariorde akademikoa da. ORCID iD: https://orcid.org/0000-0001-6688-2323

    Kokalekua

    Cité des Arts. Baiona

    3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

    Akitania

    43.48053049069504,-1.4888416967827416

    Cité des Arts. Baiona

    3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

    Akitania

    Beste ikastaro interesgarriak...