Gizartea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
TopaGune: Ekintza komunitarioa bazterretatik eta absentzietatik

TopaGune: Ekintza komunitarioa bazterretatik eta absentzietatik

Ira. 11 - 12. Ira, 2023 Kod. G21-23

Bigarren eguneko tailerra (irailaren 12a, 16: 00-18: 00) aurrez aurreko formatuan baino ez da egingo eta ez du itzulpen-zerbitzurik izango.

Azalpena

Erik Klinenbergek ezagun egin duen azpiegitura komunitarioaren kontzeptuak ekipamendu publikoek eta elkarte-sareak eguneroko harremanak egituratzeko duten zereginari lotzen dio, komunitateei gure gizarteek dituzten erronkei aurre egiten laguntzeko. Klinenbergen tesiaren funtsezko elementu bat da azpiegitura sozialaren subjektu egituratzaileak ez direla soilik erakundeak, baizik eta herritar antolatuetatik sortzen diren ekimenak ere.

Premisa hori oinarri hartuta, ikastaro honen helburua da gizarte-azpiegitura ehuntzeko erakundeek zein elkarte-sareak bultzatutako ekintza komunitarioaren erronka eta aukeretara hurbiltzea. Hori dela eta, partaidetza eta ekintza komunitarioaren bi logika desberdin aztertu behar dira: alde batetik, zuzenean erakundeen egitekora bideratzen duena; bestetik, behetik gora azaleratzen dena eta herri mugimenduen eskutik espazio publikoan sartzen dena. Uda kastaro honetan, premisa hau hartu dugu abiapuntutzat: ekintza komunitarioa abiarazi nahi dute biek, demokrazia hobetzeko, zatituta dagoen demoa artikulatuz. Baina onartzen dugu artikulazio horrek, batez ere, absentziak mugiarazi behar dituela, eta herritarrek konpromiso zibikoa har dezaten lortu behar dela, “nire beharrez” haratago “gure beharretatik” aritzeko ikuspegia elikatuz. Eta absentziak -batez ere ahulenak- presentzia bihurtu nahi dituen igarobide horrek politikagintzaren, osasunaren, etxebizitzaren, artearen edo hezkuntzaren bazterretatik etor daitekeen politizazioa behar du. Hala ere, espazio horiek ekintza komunitario baten erdigune dira, eta ekintza horren helburua hutsuneak edo absentziak ikusaraztea eta ongizate kolektiboan politikaren lehentasunak berreskuratzea da.

Begiradak

Uda ikastaro honen bidez, ekintza komunitarioa hiru ikuspegitatik (instituzionala, elkarte-arlokoa eta pertsonala) nola adierazten den ikusarazi nahi da, dimentsio politikoa bazterretatik berreskuratu nahi denean, hutsuneak betetzeko.

Alde batetik, ekintza komunitarioan aurrera egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, jorratutako proposamena: 5 printzipio estrategiko eta 7 printzipio metodologiko identifikatzen dituena. Ildo horren baitan, ikastaro honetan esperientzia instituzional interesgarriak aurkeztuko dira hezkuntzan, osasunean, bizikidetzan edo lurraldearen kudeaketan.

Bestalde, herri mugimenduek aitortu beharreko gaitasuna erakutsi dute sare komunitarioak egituratzeko garaian. Alda (Iparralde), Basoa –Defendatzaileen etxea- (Artea) edo Astra (Gernika) gizarte-mugimenduen esperientzian oinarrituta, euren gizarte-oinarria nola zabaltzen duten, sareak nola ehuntzen dituzten edo erakundeekin nola erlazionatzen diren aztertuko dugu.

Azkenik, indibidualtasunetik komunaren aldeko apustura igarotzea ahalbidetzen duten prozesuak esperientzia indibidualen bidez ezagutzea interesatzen zaigu. Eta, bereziki, gure gizarteko sektorerik ahulenen absentziak irudikatzen dituzten begiradetatik aztertu nahi dugu. Horrela, adinekoen, legez kanpoko emigratzaileen, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen eta baztertuen bizi-ibilbidean oinarrituta, ertzetatik sortzen diren lidergoak artikulatzea ahalbidetzen duten gakoak ezagutu nahi ditugu.

Bazter horiek itxuraz politikoa dena baino haratago doaz, baina politizazio-tresnak izan daitezke, komunaren defentsara jotzen duen terminoaren zentzu positiboan. Askoren artean, artea, adierazpen ludiko hutsa izan beharrean, komunitate garapenaren arkitekturarako tresna bikaina izan daitekeela aztertuko dugu. Horregatik, ikastaro honetan, musika, antzerkia edo erakusketa artistikoaren bidez, begirada elikatzen laguntzen duten esperientziak izango ditugu mintzagai.

Finean, bilgune honen bitartez, erakundeetatik, herri mugimenduetatik zein herritarren aldetik, jardun komunitarioa erdigunean jartzen duten kaleidoskopioa irudikatu nahi dugu; komunitate logikaren defentsa ardatz hartuta, eta bazterretan eta hutsuneetan azpimarra eginaz.

Irakurri gehiago

Helburuak

 

Esku-hartze komunitarioko modu arrakastatsuak aztertzea erakundeen eta mugimenduen arloan.

 

 

Ekintza komunitarioaren logiken sakonean dagoen politizazio eta eraldaketa pertsonalaren gakoak aztertzea, bereziki espazio publikoan tradizionalki ez dauden subjektu sozialen kasuan.

 

 

Eguneroko beharrizan bizi eta ludikoetan oinarritutako lanketa periferikoen potentzialtasuna aztertzea, ekintza komunitarioa hedatzeko.

 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Profesionalak
  • Participantes en el tejido asociativo, cuerpo técnico y político local

Metodologia

Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2023-09-11

08:45 - 09:00

Erregistroa / Registro

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Igor Ahedo | Euskal Herriko Unibertsitatea - Parte Hartuz Ikerketa taldeko arduraduna
  • Miren Arbelaitz Garcia | GFA
  • Irune Berasaluze Lazkano | GFA - Gobernantzako diputatua
09:15 - 09:30

Ariketa kolektiboa. Prometea

09:30 - 10:30

“Accion comunitaria y su construcción desde los margenes: empoderamiento, inclusión y mejora de las condiciones de vida “

  • Ernesto Morales Morales
10:30 - 11:45

Mahai ingurua: “Komunitate ekintzaren esperientzia instituzionalak (I): inklusioa eta lurraldea “

    Urretxuko bizikidetza mahaia

    • Nerea Zubillaga Herran | EHU - Parte Hartuzeko ikerlaria
    • Ioritz Berra Juaristi | Zaldibia - Alkatea

    Lurraldea: Zaldibiko esperientzia

    • Xotil Natke Miguez
    11:45 - 12:15

    Pausa café

    12:15 - 14:00

    Mahai ingurua: “Komunitate ekintzarako irakurketak absentzietatik“

      Ekintza komunitarioa inklusiotik

      • Imanol Legarda Díaz-Aguado | SOS Arrazakeria - SOS Arrazakeria
      • Azzaldine El Hamdi

      Zaurgarritasun sozioekonomikoaren ahotsa: Trabajadoras no domesticadas

      • Isabel Quintana Cantero | Trabajadoras no domesticadas - Taldeko bi kide

      Kalexka Elkartea

      • Carolina Vázquez Arjonilla | Kalexka elkarteko erabiltzailea
      • Mari Mar Jimenez Ramirez | Kalexka
      14:00 - 16:00

      Etenaldia

      16:00 - 18:00

      Mahai ingurua: “Solasean. Ikaskuntzak magikotik - Komunitate-ekintzarako irakurketak artetik“

        Harrotu Ileak. Artaziak eta Tabakalera

        • Itziar Imaz Ganzarain | Tabakalerako Hezkuntza arduraduna
        • Irati Seijo Diez | Artaziak
        • Adam Eloirdi
        • Mohammed Zengah

        La Fundició cooperativa

        • María Dolores Fernández Indiano | La Fundició Coop. - Arte comunitario
        • Laia Ramos Segura | La Fundició Coop. - Arte comunitario

        Amara Berriko antzerki herrikoia

        • Ines Huarte Gonzalez | Amara Beriko Antzerki taldea - Antzerki taldeko kidea
        • Amaia Agirre

        2023-09-12

        09:00 - 09:15

        Ariketa Kolektiboa.Prometea

        09:15 - 10:15

        Mahai ingurua: “Solasaldia: Ekintza Komunitarioaren ezinak eta eginak “

        • Mari Luz Esteban Galarza | EHU - EHUko irakaslea eta AFITeko koordinatzailea
        • Eva Salaberria Artano | Donostiako Udala - Donostia Lagunkoia Hiri Planaren Arduraduna
        10:15 - 11:30

        Mahai ingurua: “ Ekintza komunitarioko esperientzia instituzionalak (II) - Osasuna eta hezkuntza“

          Hezkuntzako komunitarioa: Antzuolako herri eskola

          • Maitane Basasoro Ziganda | EHU - Irakaslea eta ikerlaria

          Ekintza komunitarioa eta osasun mentala: Activament taldearen esperientzia

          • Hernan María Sampietro | Activament - Vocal de Drets
          11:30 - 12:00

          Pausa café

          12:00 - 14:00

          Mahai ingurua: “ Aprendizajes desde lo común- Lecturas para la acción comunitaria desde los movimientos sociales“

            Baionako herri auzoen antolaketa

            • Sébastien (Xebax) Christy | Ekimeneko kidea

            Basoa. Defendatzaileen etxea

            • Iosu Murgia Gonzalez de Mendoza | Basoa. Defendatzaileen etxea (Artea) - Ekimeneko kidea

            Astra Gernika

            • Joana Olabarria | Astra. Gernika - Ekimeneko kidea
            16:00 - 18:00

            Tailer parte hartzailea. Prometea

            Zuzendariak

            Igor Ahedo

            EHU Partehartuz

            PhD in Political Science and Professor of the Department of Political Science and Administration of the UPV-EHU. He is principal investigator of the Parte Hartuz group and head of the PhD Program Society, Politics and Culture of the UPV/EHU. Among his research highlights: "Investigación Acción educativa para desvelar y gestionar cooperativamente las desigualdades de género" (Emakunde, 2022); "Nodos y retos de la reforma de la Ley de Universidades: un proceso participativo" (Ministerio de Universidades, 2021) and "Estudio sobre la relación entre ciencia y sociedad para el diseño de una estrategia de generación de conocimiento para el desarrollo sostenible de la RB de Urdaibai" (Eusko Jaurlaritza, 2020). Among his recent publications are: "When the Cinderellas unite" in International Journal of Action Research (2022); "How can critical deliberative theory help to solve the methodological challenges of evaluating from a gender + perspective?" in Evaluation (2020) or "Desvelando opresiones y resistencias de las mujeres en zumarraga: un análisis interseccional para profundizar la democracia participativa" in Feminismos (2019). He has been responsible for the Qualitative Evaluation of the Basque Equality Law (2016).

            Andere Ormazabal Gaston

            EHU Partehartuz, Irakaslea

            Andere Ormazabal (Donostia, 1981). Politika eta Administrazio Zientzietan, Soziologian eta Antropologian lizentziaduna eta Politika Zientzietan doktorea da, eta Partaidetza eta Komunitate Garapena (2017) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak (2010) masterrak egin ditu, denak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakaslea da. Parte Hartuz Ikerketa Talde Kontsolidatuaren baitan, ondorengo ikerketa lerroak jorratzen ditu: partaidetza, herri mugimenduak eta gobernantza. Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea da.

            Hizlariak

            Amaia Agirre

            Zorione Aierbe

            Prometea

            Maitane Basasoro Ziganda

            UPV/EHU

            Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua. 2022an defendatu zuen bere doktoretza tesia, “Ikasleen parte-hartzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri. Irakasleen begirada berritu batetik abiatutako Antzuola Herri Eskolako hezkuntza proiektua” izenburupean. Egun irakasle atxikia da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU) eta bere ikerketa lanek demokrazia eta justizia soziala hezkuntzan, ikasleen partaidetza, eta pedagogia kritikoa dute ardatz.

            Ioritz Berra Juaristi

            Sébastien (Xebax) Christy

            Alda

            Azzaldine El Hamdi

            Adam Eloirdi

            Mari Luz Esteban Galarza

            UPV/EHU, Irakasle titularra

            Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean. 1998tik aurrera EHUn lan egiten du, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako, eta AFIt-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea den. Bere argitalpenen artean hauexek nabarmen daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.

            María Dolores Fernández Indiano

            Ines Huarte Gonzalez

            EHU

            Itziar Imaz Ganzarain

            Mari Mar Jimenez Ramirez

            KALEXKA ELKARTEA, RESPONABLE ENTIDAD/COORDINADORA TECNICA

            MARI MAR JIMENEZ RAMIREZ PSICOLOGA - EDUCADORA SOCIAL - COORDINADORA TECNICA KALEXKA ELKARTEA Actualmente responsable y coordinadora de distintos servicios tanto de competencia municipal como foral en el contexto de la Exclusión Social. - Servicio de Inclusión Social y Atención a Mujeres Victimas de Violencia Machista de la Diputación Foral de Guipuzcoa: Programa de Acompañamiento Especializado (PAE), Viendas con Apoyos, y Servicio Foral de Acompañamiento (SEFAC). Servicios Sociales de Base del Ayuntamiento de Eibar, Elgoibar y Zarautz: Programa de Intervención Socioeducativa con personas en Situación de Riesgo de Exclusión Social.

            Imanol Legarda Díaz-Aguado

            SOS Arrazakeria

            Ikusentzuneko Komunikazioan graduatuta, Hezkuntza Artistikoan eta Nazioarteko Lankidetza eta Garapeneko Master ikasketak. SOS Arrazakeria Gipuzkoan egiten du lan teknikari gisa, Hegoaren bitartez EHUn irakasle gisa kolaboratzen du eta Emaús Fundación Social, Jesuit Refugee Service eta Caribe Afirmativo bezalako elkarteetan aritu da ere. Giza Eskubideen defentsan egiten du lan hirugarren sektoretik eta herri mugimenduetatik, komunikazioan, partaidetzan, inzidentzia politikoan eta hezkuntza eraldatzailean. Nagusiki jorratu dituen gaiak arrazakeria, migrazioa eta nazioarteko babesa dira batetik, eta genero aniztasuna eta aniztasun sexuala bestetik.

            Ernesto Morales Morales

            Ernesto Morales Morales Doctor en Políticas Públicas y Transformación Social por la Universidad Autónoma de Barcelona. Ha desarrollado su trayectoria profesional en los ámbitos de la acción comunitaria, la economía solidaria, los servicios sociales y la participación ciudadana. A finales de los 90 y principios de 2000 trabajó en el impulso de Planes de Desarrollo Comunitario de la mano de las asociaciones de vecinos en barrios de vivienda social de toda Cataluña. Entre los años 2007 y 2009 residió en la ciudad de Porto Alegre-Brasil, donde se vinculó a movimientos sociales urbanos y de educación popular, y realizó una investigación sobre el presupuesto participativo, base de su futura tesis doctoral. En el 2009 se incorporó al IGOP-UAB y sobre el año 2015 asumió la coordinación de "la escuela del IGOP ", un "espacio- proyecto" de transferencia y coproducción de conocimiento orientado al impulso de la investigación-acción, la formación, y la innovación, principalmente , en el ámbito comunitario y las políticas sociales, desde donde se colabora con instituciones y administraciones públicas, asociaciones, colectivos y profesionales.

            Iosu Murgia Gonzalez de Mendoza

            Xotil Natke Miguez

            University of Innsbruck

            (Zaldibia 1985) Donostia eta Innsbruck artean bizi den arkitektoa, arotza, argazkilaria eta ekintzaile politikoa. Innsbruck-eko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean (Institue for Design-Studio2) ikertzaile gisa lan egiten du 2018tik, irakaskuntza-metodologia eta diseinuaren teoria irakatsiz. Lan akademikoa partehartze-diseinu-metodologia berrien bilaketan oinarritzen da, prozesu sozial eta politikoak maila akademikoarekin uztartuz. Era berean, hainbat mugimendu sozial eta Europako arkitektura eta arte kolektibo ezberdinetan aktiboa denez, bere lana diseinuaren ikerketatik hasi eta ekoizpen zein eraikuntzaraino luzatzen da.

            Joana Olabarria

            Isabel Quintana Cantero

            TRABAJADORAS NO DOMESTICADAS

            Licenciada en Derecho y Procuradora de profesión. Participo en Colectivos feministas desde 1982 y desde 1990, en actividades vinculadas directamente con el sector de trabajadoras de hogar y cuidados. En estos momentos, formo parte activa de Trabajadoras No Domesticadas en Bilbao y el Centro Asesor para Mujeres Argitan, en Barakaldo; en ambas Colectivas, desde sus inicios. También colaboro puntualmente con Mujeres con Voz de Getxo.

            Laia Ramos Segura

            Carolina Vázquez Arjonilla

            Eva Salaberria Artano

            Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián, Coordinadora

            Licenciada en Historia General de España y del País Vasco, por la Universidad de Deusto. Desarrolla desde 1.989 su trabajo profesional en el Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián, primero como gestora cultural en el Departamento de Juventud, y después en el departamento de Barrios y Participación Ciudadana, área que dirige entre 1.996 y 2009. En esta fecha, y hasta julio de 2013, asume la Coordinación-Gerencia del proyecto San Sebastián Capital Europea de la Cultura 2016. En la actualidad coordina el Plan de Ciudad Donostia Lagunkoia. Ha participado, representando al Ayuntamiento de San Sebastián, en diferentes organismos y redes, estatales e internacionales y colaborado como ponente en acciones formativas organizadas por entidades de diferente índole en temas relacionados con la promoción de la participación de la ciudadanía en la construcción de lo colectivo y la mejora de la calidad democrática en el ámbito local.

            Hernan María Sampietro

            Hernan Sampietro. Psicólogo social. Usuario de salud mental. Coordinador de proyectos y activista de ActivaMent Catalunya Associació. Co-responsable del programa de Grupos de Ayuda Mutua, Responsable del equipo de formadores, miembro del equipo de investigación y consultoría social. Doctorando de la Universitat de Barcelona.

            Irati Seijo Diez

            Irati Seijo Diez (Lekeitio, 1992) hezitzailea naiz, besteren artean. Ikasketaz pedagogoa eta orain arte hezkuntza ez arautuko eremu ezberdinetan aritua. Artaziak, hezkuntza artistikoan eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatibako (https://artaziak.eus/eu/) langilea azken hiru urteetan. Lan jarduna Tabakalerako hezkuntza sailean burutzen dut beste bost kiderekin batera. Lantaldearekin izandako hartu-emanaren bidez ari naiz arte hezkuntzara hurbilketa egiten, bertan, hezkuntza eraldaketarako pistak daudenaren susmoaz.

            Mohammed Zengah

            Nerea Zubillaga Herran

            Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

            NEREA ZUBILLAGA HERRAN https://orcid.org/0000-0001-6270-6031 Gizarte Langintzan graduatua eta doktorea da, Partaidetza eta Garapen komunitarioako masterra zein Gizarte Zerbitzuen Berrikuntza eta Kudeaketan aditu titulua egin zituen, guztia Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHUn. Egun, Parte Hartuz ikerketa talde kontsolidatuko kidea da eta bere ikerketa lerroak gizarte langintza eta gizarte zerbitzuetan zentratzen dira, betiere komunitarioan arreta berezia jarriz. Bereziki, partaidetza eta komunitarioaren inguruan ikertzen du gizarte-zerbitzuen baitan, nahiz eta gizarte langintzako gainbegiraketarekin edo aniztasunarekin zein migrazioarekin zerikusia duten ikerketetan ere aritu den, azken horiek hainbat udalekin lankidetzan.

            Matrikula prezioak

            Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-09-11 arte
            25,00 EUR59,00 EUR
            - 84,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 59,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            Online zuzenean2023-05-31 arte2023-09-11 arte
            25,00 EUR59,00 EUR
            - 84,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 59,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR

            Kokalekua

            Miramar Jauregia

            Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

            Gipuzkoa

            43.3148927,-1.9985911999999644

            Miramar Jauregia

            Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

            Gipuzkoa

            Sustainable development goals

            2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

            Garapen jasangarrirako helburuak

            17 - Helburuak lortzeko aliantza

            Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

            Informazio gehiago
            17 - Helburuak betetzeko aliantzak