TopaGune Ikastaroa: Emakumeak Politikan: Erronkak eta Aurrerapenak Gipuzkoan
Ikastaro hau ibilbide osagarri baten parte da, ekainaren 22ko "Demokraziak arriskuan: feminismotik ekarpenak" ikastaroarekin batera. Bietara joatea gomendatzen da, gaiari buruzko ikuspegi osoagoa eta aberasgarriagoa izateko.
Azalpena
Gipuzkoan, legegintza-organoetan eta organo exekutiboetan emakumeen presentzia handitu egin da azken hamarkadetan, aldaketa sozialek zein genero-kuoten moduko neurri parekideen inplementazioak bultzatuta. Hala ere, zenbait ikerketen arabera, nahiz eta argazkian gero eta emakume gehiago agertu -errepresentazio deskriptiboa-, espazio horietan duten presentziak ez du esan nahi nahitaez politika publikoetan emakumeen interesak islatzen dituzten ekimenak artikulatu, aurkeztu eta onartzeko beharrezkoak diren gaitasunak edo baliabideetarako irisgarritasun ekitatiboa izaten dituztenik -errepresentazio substantiboa-. Egoera horrek emakumeen parte-hartzea berdintasun-baldintzetan ematea eragozten du eta boterearen erabilera eraginkorra zein benetakoa zailtzen du.
Horregatik, politikan genero-arrakala murriztea oraindik ere Gipuzkoaren erronka handienetako bat da, lurraldearen egoerari buruzko diagnostiko integralago bat egiteko premia handitzen duelarik, botere zein lidergo politikoko guneetan genero-desberdintasunen eraldaketa-prozesuak bultzatu ahal izateko eta emakumeen presentzia zein parte-hartze eraginkorra indartzeko.
Ikastaro hau ibilbide osagarri baten parte da, ekainaren 22ko Demokraziak arriskuan: feminismotik ekarpenak ikastaroarekin batera. Bietara joatea gomendatzen da, gaiari buruzko ikuspegi osoagoa eta aberasgarriagoa izateko.
Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.
Helburuak
Interes-taldeen eta herritarren artean kontzientzia piztea ordezkaritza politikoan dagoen genero-arrakalari buruz, ezagutzaren sorkuntzaren garrantzia azpimarratuz gizarte-praktiken eta instituzioen eraldaketan aurrerapenak sustatzeko.
Ezagutza teorikoaren, ikerketa akademikoaren eta praktikaren arteko sinergiak sortzea, herritarren errealitatearekin eta bereziki emakumeen errealitatearekin bat datozen politika publikoen eraikuntzara bideratutako gomendioak formulatzeko helburuz.
Gipuzkoan eremu politikoak betetzen ari diren emakumeen esperientziak zuzenean ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Irakasleak
- Publiko orokorra
- Funtzionarioak
Metodologia
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:
- Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.
- Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.
Programa
2026-06-23
Registro / Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Nerea Isasi Bedayo | Diputación Foral de Gipuzkoa - Directora para la Igualdad de Mujeres y HombresHizkuntza: euskara
“Pensar la representación de las mujeres en política “
- Jenn Díaz Ruiz | Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès - Escritora y profesoraHizkuntza: español
“Presentación de la investigación: La representación política de las mujeres en Gipuzkoa.“
- Laura Lucía Suárez Monroy | Sinnergiak Social Innovation - InvestigadoraHizkuntza: español
Mahai ingurua: “Mujeres políticas en Gipuzkoa: luces y sombras de su experiencia.“
- Ainhoa Novo Arbona | EHU - Profesora (Moderatzailea)Hizkuntza: español
- Representante de la Diputación Foral de Gipuzkoa Hizkuntza: español
- Representante del Ayuntamiento de Donostia Hizkuntza: español
- Representante del Ayuntamiento de Azpeitia Hizkuntza: español
Kafe atsedena
“Buenas prácticas para el fortalecimiento de la representación política de las mujeres“
- Yanina Welp | Universidad de Girona / Albert Hirschman Centre on Democracy, Graduate Institute, Ginebra. - Profesora e InvestigadoraHizkuntza: español
“Cierre participativo“
- Dirección de Participación Hizkuntza: español
Itxiera
- Ainhoa Novo Arbona | EHU - ProfesoraHizkuntza: español
Zuzendariak
Nerea Isasi Bedayo
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Organoaren Zuzendaria
Laura Lucía Suárez Monroy
Sinnergiak
Investigadora en Sinnergiak Social Innovation (Euskampus) y estudiante predoctoral en Estudios Feministas y de Género (UPV/EHU).
Hizlariak

Representante del Ayuntamiento de Azpeitia

Representante del Ayuntamiento de Donostia
Jenn Díaz Ruiz
Jenn Díaz (Barcelona, 1988) ha publicado Belfondo (2011), que ha sido reeditado, revisado y traducido al catalán por la misma autora (2017); El duelo y la fiesta (2012); Mujer sin hijo (2013), una distopía en la que las mujeres son obligadas a tener hijos para poder repoblar el país; Es un decir (2014); Madre e hija (2015), su primera novela en catalán, traducida al castellano por la misma autora como Madre e hija, por la cual obtuvo el premio Continuará (2016). Ha obtenido el premio Mercè Rodoreda (2016) por la compilación de cuentos Vida familiar (2017). Su última novela, una historia epistolar, fue publicada en 2022, Los posesivos. En no-ficción, el año 2020 publicó Mujer y poder. Como y por qué feminizar la política, y a principios del 2024 Violencia en tres actos. De víctima a superviviente, un testimonio personal sobre su experiencia. Del 2018 al 2023 ha sido diputada en el Parlamento de Cataluña, trabajando en los ámbitos de cultura, igualdad y feminismos, y cooperación y política de acción exterior en América Latina. Actualmente es profesora en la Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès.

Representante de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (UPV/EHU) Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakasle doktorea. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Irakaskuntza Antolakuntzako dekanordea eta Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoko Graduko koordinatzailea izan da. Duela bost urtetik hona, Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Batzordeko kide da eta, gainera, Zientzia Politikoari buruzko Espainiako Aldizkariaren Argitalpen Kontseiluko kide. Politika publikoak, bereziki berdintasunekoak eta sistema federalak izan dira bere ikerketa-ildo nagusiak.

Dirección de Participación
Laura Lucía Suárez Monroy
Sinnergiak
Investigadora en Sinnergiak Social Innovation (Euskampus) y estudiante predoctoral en Estudios Feministas y de Género (UPV/EHU).
Yanina Welp
Yanina Welp es profesora en la Universidad de Girona (España), co-investigadora principal del proyecto “Popular Government in Global Perspective” (ERC-SyG) e investigadora senior en el Albert Hirschman Centre on Democracy (Ginebra). Fue codirectora del Latin American Zurich Center (2016–2019, Universidad de Zurich). Es doctora en Ciencias Políticas y Sociales por la Universidad Pompeu Fabra y licenciada en Ciencia Política y en Ciencias de la Comunicación por la Universidad de Buenos Aires. Cofundadora de la Red de Politólogas, investiga procesos de democratización y autocratización, con especial foco en la participación política. Ha publicado libros y artículos especializados y trabaja también en la transferencia de conocimiento mediante medios y podcasts. Cuenta con experiencia de colaboración con gobiernos y organismos internacionales en participación ciudadana.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-06-23 arte |
|---|---|
| 0 EUR | |
| 0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago