
TopaGune Ikastaroa: III. Edizioa. Esperientziaren ahotsak. Pertsonen parte-hartzea eta hautaketa laguntzetan, zerbitzuetan eta erakundeetan
Bi egunetan zehar, pertsonek beren planetan eta bizi-proiektuetan, erakundeetan eta administrazioetan, eta gizarte egituran parte har dezaten sustatzeko estrategiak, tresnak eta metodologiak identifikatu eta jorratuko dira.
Azalpena
Uda Ikastaro hau gizarte partaidetzarako, hausnarketarako, ikaskuntzarako eta ekintzarako gune gisa planteatzen da, pertsona guztien parte-hartze benetazko eta eraginkorraren inguruan; eta arreta berezia jarriko du laguntza gehiago behar dutenengan. Edonola ere, eta bereziki pertsona horiei zuzendutakoa bada ere, begirada zabala eta zeharkakoa eskaini nahi du.
Bi ardatz nagusiren inguruan egituratzen da ikastaroa. Alde batetik, gizartean parte hartzeko gune irekia izan nahi du, hainbat arlotako profesionalek, zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, familiakoek eta, oro har, herritarrek bat egin dezaten. Bestetik, parte-hartze sinbolikoa gainditzen duen ikuspegia proposatzen du, laguntzen diseinu eta kudeaketan, baliabideetan eta gobernantza egituretan, lankidetzan oinarritutako sormen ikuspegi estrategiko eta praktikoa sustatuz.
Bi egunetan zehar, pertsonek beren planetan eta bizi-proiektuetan, erakundeetan eta administrazioetan, eta gizarte egituran parte har dezaten sustatzeko estrategiak, tresnak eta metodologiak identifikatu eta jorratuko dira; zehazki, gobernantza parte-hartzailean, autoprodukzioan, koprodukzioan eta laguntzen pertsonalizazioan lan egingo da.
Ikastaro honek entzuteko jarrera eta parte-hartzea uztartuko ditu esperientzia inspiratzaileen, elkarrizketarako espazioen eta ariketa praktikoen bidez, langile adituekin, erakundeetako arduradunekin eta ikastaroko parte-hartzaileekin. Horrekin batera, autodeterminazioa, ahalduntzea eta pertsonen eta haien laguntza zirkuluen parte-hartzea sustatzeko funtsezko elementuak aztertuko dira hainbat eremu eta mailatan.
Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. Horrela, ikastaroan parte hartuko duten pertsonek Uda Ikastaro honetan proposatuko diren hausnarketa eta ko-sorkuntza dinamiketan parte hartze aktiboa izango dute.
Helburuak
Parte-hartze oso eta eraginkorrari buruz hausnartzea, eredu sinbolikoetatik harago joanez, arreta berezia jarriz laguntza premia ertaina edo handia duten pertsonei.
Erakundeetan gobernantza parte-hartzailea erraztuko duten ereduak, tresnak eta metodologiak aztertzea, egitura irekiago eta irisgarriagoekin.
Pertsonen bizi prozesuetan autoprodukzioa eta koprodukzioa sustatzeko ereduak, tresnak eta metodologiak aztertzea, autodeterminazioa eta ahalduntzea funtsezko bi ardatz gisa hartuta.
Hainbat esparrutan eta mailatan izandako partaidetza esperientziak balioestea eta aztertzea, haien funtsezko elementuak identifikatuz eta beste testuinguru batzuetara egokitzeko aukerari buruz hausnartuz.
Gizartean parte hartzeko gune bat sustatzea, ingurune irisgarri eta normalizatu batean, non gizarte erakundeetako zerbitzuak, familiakoak edo laguntza sareak erabiltzen dituzten pertsonek, profesionalek eta herritarrek, oro har, elkarri eragiten dioten.
Pertsona guztien artean elkarrizketa eta ezagutzaren eraikuntza bateratua sustatzea, metodologia parte-hartzailea bermatuz, ikastaroa ikaskuntza gune partekatua izan dadin.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Profesionalak
- Personas que usan servicios del ámbito de la dependencia y personas mayores de Gipuzkoa
Metodologia
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez:
- Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren.
- Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko.
- Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak.
- Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak.
- Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko.
Zuzendariak

Francisco Javier Leturia Arrazola
Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Jefe del Servicio de Inclusión Social y Atención a Mujeres Víctimas de Violencia Machista. Departamento de Políticas Sociales
En su trayectoria laboral destaca: psicólogo y director del Centro Gerontológico de Eibar; director técnico de Servicios Sociales en la Fundacion Matia; director-gerente y director de gestión de conocimiento en INGEMA - Matia Fundazioa; y, subdirector técnico del Área de Personas con Discapacidad en el Instituto Foral de Bienestar Social (IFBS) de la Diputación Foral de Álava. Gerontólogo; consultor en gerontología, discapacidad y dependencia y en gestión de conocimiento; dirección de servicios sociales; y, profesor colaborador en diferentes universidades. Amplia experiencia docente en masters y postgrados, así como en congresos, jornadas y seminarios en España y Latinoamérica. Participación en múltiples congresos y actividades científicas, así como en diversos proyectos de investigación y proyectos europeos. Asesor técnico de diferentes proyectos y empresas.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-24 arte |
---|---|
60,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa