Historia
Doako jarduera
Uda ikastaroa
XIX-XX mendeetako euskal emigrazio(ar)en tokian tokiko ikuspegi anitzak

XIX-XX mendeetako euskal emigrazio(ar)en tokian tokiko ikuspegi anitzak

Uzt. 05 - 06. Uzt, 2024 Kod. F05-24

Uda Ikastaro honek euskal migrazio historikoen konplexotasuna eta aniztasuna sakonago ezagutarazi nahi ditu, Ispasterren eta Bizkaiko Lea-Artibai eskualdetik abiatutako tokian tokiko ikuspegi baten bitartez.

Azalpena

Normalean euskal diasporaz hitzegiten dugunean hitz hori singularrean erabiltzen dugu. Eta egia da XIX. eta XX. mendeetako euskal emigrazioa jaso zuten nazioetan euskal identitate komun eta bateratu bat sortu dela. Baina begirada eskala geografiko txikietara ermaten badugu, aldiz, berehala nabarituko dugu tokian tokiko desberdintasunak badaudela. Maila lokalean emigrazioaren erritmoak, helmugak eta modalitateak oso anitzak izan zirela konturatzen gara, lurralde zein bailara zein eskualde zein udalerriak konparatuz gero. Hori guztia dela eta, "emigrazioak" hitza erabiltzea oso komenigarria da Euskal Heriaren kasuaz ari garenean.

Uda Ikastaro honetan kasu desberdinen arteko konparaketa bat erakutsiko da, Iparralde zein Hegoaldeko adibideak erabiliz. Horren bitartez, euskal emigrazioak garatzean eman ziren egoera desberdinak agerian geratuko dira, egungo euskal diasporaren sorreran daudenak.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal diasporari buruzko ikuspegi orokor bat ematea, tokian tokiko ikuspegitik abiatuta, Euskal Herriko eskualde desberdinetan eman zen emigrazio prozesuen berezko xehetasunak eta espezifizidadeak seinalatuz.

Ispasterretik eta bere ingurutik abiatutako euskal diasporaren ezaugarri espezifikoak ezagutzea.

Protagonisten testigantza bizien bitartez euskal diasporaren eguneroko  bizipenak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Lankidetza

  • Ispasterreko udala

Programa

2024-07-05

15:15 - 15:30

Erregistroa / Registro

15:30 - 15:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Oscar Alvarez Gila | UPV/EHU - Irakaslea
  • Esther Korta Gabiola | Euskal Australiar Elkartea - Idazkaria
  • Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda | Ispasterreko udala - Alkatea
15:45 - 16:45

“Los trabajadores del cuero de Hasparen en América Latina. Historia de una tradición migratoria“

  • Bernard Çuburu-Ithorotz | Université de Pau et des Pays de l'Adour - Irakaslea
16:45 - 17:45

“Aezkoatik Ameriketara: Nafar emigrazioa Pirinio ondoko bailara baten ikuspegitik“

  • Amaia Iraizoz Cia | Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Irakaslea
17:45 - 18:00

Atsedena / Pausa

18:00 - 19:30

“Euskal emigrazioa Hollywooden arabera: euskaldunen irudia pantailetan “

  • Oscar Alvarez Gila | UPV/EHU - Irakaslea

2024-07-06

09:45 - 10:45

“Iparraldeko emigrazioa Uruguai, Argentina eta Txilera XIX. eta XX. mende hasieran“

  • Monique Legarto | Euskal Argentina elkartea - Lehendakaria
10:45 - 11:45

“La emigración femenina desde el bajo Lea (Lekeitio, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa, Ispaster & Bedarona). Cultura e identidad en las primeras generaciones de emigrantes“

  • Koldo San Sebastián | Kazetaria eta Ikertzaile emeritua
11:45 - 12:15

Atsedena / Pausa

12:15 - 13:15

“Tokian tokiko emigrazioaren eredua: Ea (Bedarona eta Natxitua). Testigantzak“

  • Esther Korta Gabiola | Euskal Australiar Elkartea - idazkaria
13:15 - 13:30

Sintesia

Zuzendariak

Oscar Alvarez Gila

UPV/EHU, Irakasle Titularra

Amerikaren Historiako irakasle titularra da, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia saileko kidea, Gasteizko Letren Fakultatean. Bere ikerketa lerro nagusia euskal diasporaren historia da. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle inbitatua izan da, besteak beste Oxfordeko unibertsitatean (Basque Visiting Fellow, 2008-2009), Nevada-Renoko Unibertsitatean (William Douglass Distinguished Scholar, 2010-2011), Georgiako Columbus State University-en (Elena Díaz-Verson Amos Eminent Scholar Chair in Latin American Studies, 2013-2014) eta Estokolmoko Unibertsitatean (Magnus Mörner Memorial Professorshio, 2016-2017). Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Diasporaren Graduondokoaren zuzendaria da.

Esther Korta Gabiola

Euskal Australiar Elkartea, EUSTRAL, Idazkaria

Euskara irakaslea eta ikertzailea. “Laia Ikerketa taldea: Nafarroatik Ameriketarako migrazioa ” elkarteko bokala eta “Euskal Australiar Elkarteko” idazkaria. Etniker Bizkaia taldeko kidea. 1990 hona ikerketak, kolaborazioak , hitzaldiak eta publikazioak egin ditu. Besteak beste, “Tokian tokiko emigrazioa” (Ea, 2014, 2016), “Australiara joanak” (Lekeitio 2022, 2023), “Australiako Diaspora” hitzaldia (Gernika, Ondarru, Durango, Markina eta Gasteizen 2023-24) hitzaldiak. Publikazioak: “Antzinako kontuak” (1999), “La agricultura en Bedarona” (2010), “Mapa toponimico de Ea”, “Ameriketara” (2017) eta “Ameriketara eta…” (2020) liburuak idatzi ditu. Bestalde, “Proyecto de entrevistas a retornados de Australia “(2022) eta “Basques in Australia” erakusketaren komisarioa da. 2019 eta 2023 an Diaspora egunaren antolatzaileetako bat (2019 Ispaster), (2023 Gernika-Lumo).

Hizlariak

Bernard Çuburu-Ithorotz

Es profesor de español en el Instituto Universitario Tecnológico de Bayonne (Université de Pau et des Pays de l'Adour) desde 1994. Especialista en el estudio de la emigración vasca, y más concretamente desde Iparralde, hacia América, ha publicado diversas obras y participado en congreso nacionales e internacionales sobre esta temática. Actualmente está preparando su tesis doctoral en cotutela entre la UPV/EHU y la Université Bordeaux Montaigne, con la disertación titulada " Curtidores y zapateros de Hasparren en Hispanoamérica. Estudio micro-histórico de una emigración especializada (siglos XVIII-XX)". Entre sus obras perecen destacarse "Sport et Société dans la Cuba révolutionnaire" (Cahiers du monde hispanique et luso-brésilien, 2007) y "El diario de Jean-Baptiste Lissarrague o las posibilidades exploratorias de un relato de viaje" /Naveg@merica, 2010).

Amaia Iraizoz Cia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle asoziatua, Hezkuntzako eta Giza Zientzietako departamentuan, eta Historia Garaikideko sailean irakasten du. Euskal Ikasketen eta Historian doktorea da, UPV/EHU eta University of Nevada-Renoren kotutelan, honako tesi honekin: "Homeward Bound: The Influence of Emigration and Return on Aezkoa Valley and its Surrounding Rural Communities in Northern Navarre at the turn of the 19th Century" (2017).

Monique Legarto

Erretretatua (edo jubilatua). Ofizioa : Auditor de cuentas. Tokia : DAX (Landes) EUSKAL ARGENTINA elkartearen Presidenta 13 urte hauetan. Elkartearen helburuak : Diasporako eta Iparraldeko euskaldunen arteko loturak lauzkatu. Horretarako : Bi urtetarik Argentina, Uruguai eta Txilera bidaia bat antolatzen dugu eta Argentinako Euskal Astean parte hartzen. Artxiboetako emaitzen bilketak egiten ditugu : APHEZA emigranteen arartekolariaren emaitzak (1856-1914) EUSKAL KULTUR ERAKUNDEko Webgunean ezarriak dira ; Argentina eta Uruguaiko frantses kontsuladoetako emaitza guziak bilduak ditugu (23 000 pertsonen emaitzak) eta Registres Militaires delakoen bilketaren egiten ari gara. Mintzaldiak eskaintzen ditugu. Facebook edo mail-ez Diasporako kideak beren sortetxearen eta familien aurkitzen laguntzen ditugu eta beharrez itzulpenen egiten bisitaz datozelarik.

Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda

Ispasterreko alkatea (2015-...)

Koldo San Sebastián

Lekeitioko Udala

Desde 1969 ha colaborado en diversos medios de comunicación, entre los que destacan Radio Popular de Pamplona, La Voz de Asturias, Muga, Euzkadi, Alderdi o BBC Radio International. Durante casi veinte años formó parte de la redacción de Deia, y en la década de 1990 escribió y dirigió series documentales para la ETB. Desde 1986 ha estado activo en la Federación Internacional de Periodistas y ha participado en numerosos seminarios y congresos. Como autor, Es autor, entre otras, de una amplia producción bibliográfica sobre la diáspora vasca; entre las más recientes podemos destacar : Basques in the United States (Reno, 2016). Nuestro hombre en Bilbao: los nacionalistas vascos que espiaron para los aliados en la Segunda Guerra Mundial y los comienzos de la guerra fría, 1939-1960 (Madrid, 2016). El otro pacto de Santoña (Madrid, 2017). Newyortarrak: Origen de la Comunidad Vasca de Nueva York (Vitoria-Gasteiz, 2018)

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-07-05 arte
0 EUR

Kokalekua

Iñigo Egiluz Erabilera Anitzeko Aretoa

Iñigo Egiluz Plaza - Ispaster 48288

Bizkaia