Iraunkortasuna
DSF
Jarduera irekia
XXI. mendeko erronkei aurre egiteko hezkuntza ekosoziala

XXI. mendeko erronkei aurre egiteko hezkuntza ekosoziala

Eka. 30 - 30. Eka, 2022 Kod. W06-22

Gizarte parte-hartzaileak eta kolaboratzaileak beharko dira XXI. mendeko erronkei aurre egiteko

Azalpena

Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldearen (IPCC) azken txostenaren arabera, konponezinak izango dira klima-aldaketak eragingo dituen inpaktuak. Ziurgabetasunean bizitzen eta erresilientzia gaitasuna indartzen ikasi behar dugu. Hezkuntza ekosozialaren bidez, ikasleek haien inguruneko arazoak uler ditzakete: haien auzoko arazo urbanistikoak, naturalak eta sozialak. Horrez gain, batetik habitataren eta, bestetik, baliabideen eta elkarrekin bizi diren pertsonen arteko interdependentziaren interrelazioa ulertu beharra dago, gizartean eragina duten irtenbideen partaide eginarazten duten proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez konponbideak bilatzearekin batera. Herritarrek guztion ongiaren alde elkarlan sareak osatzeak eragina du ikasleek ongizarte sozial eta emozionalean, eta pertsona bakoitza garatzen den habitataren hobekuntza dakar. Komunitatearekin hariak lotzen dituzten pertsonen hezkuntza integrala pedagogia holistikoaren oinarria da, eta jakintza akademikoak, naturalak eta herrikoiak bateratzen ditu. XXI. mendeko erronkei aurre egingo dien gaitasuna izango da elkarlanean pertsonen parte-hartzea erabiltzen ikastea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • DSF

Programa

2022-06-30

 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

18:00 - 19:00

“Educación ecosocial para los retos del siglo XXI“

  • Miriam Campos Leirós | Maestra de primaria. Educadora ambiental. Coordinadora de Teachers For Future Spain

Hizlariak

Miriam Campos Leirós

Lehen hezkuntzako irakaslea. Ingurumen-hezitzailea. Teachers For Future Spaineko koordinatzailea

Mirian Leirós Lehen Hezkuntzako irakaslea, ingurumen-hezitzailea, Teachers For Future Spain taldeko koordinatzailea eta El Asombrario-Público aldizkariko Ingurumen-Hezkuntza saileko eta El Diario de la Educación egunkari digitaleko kolaboratzailea da. Mirian Leirós, Lehen Hezkuntzako irakaslea. Ingurumen-hezitzailea. 2014az geroztik ingurumen-proiektuen integratzailea ikasgela arautuan. Teachers For Future Spain ekintza-programak eta kontzentziazio ekosozialak garatzen dituen taldeko koordinatzailea. El Asombrario-Público aldizkariko Ingurumen-Hezkuntza saileko eta El Diario de la Educación egunkari digitaleko kolaboratzailea. Ingurumenaren inguruko ipuinak kontatzen dituen “Los secretos de los cuentos clásicos” liburuaren idazlea. Expertos Independientes de la Asamblea Ciudadana taldeko kidea. COP 25eko parte-hartzailea. Hizlaria Hezkuntza Ministerioan, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean eta Simo Educación espazioan, besteak beste.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Beste ikastaro interesgarriak...