
Zaintza aringarriak haurrentzat eta helduentzat: Ezezaguna dugun eskubidea
Zaintza aringarrien inguruko ezagutza gizartean zabaldu eta herritar bezala dugun eskubide hau ezagutaraztea da Uda Ikastaro honen helburua.
Azalpena
Sendatu ezin denean, zaindu dezakegula erakusten digute zaintza aringarriek. Bizitza bera heriotzaren arriskuan dagoenean ere, bizitza indartu eta zaindu dezakegula. Zaintza aringarriek, inork bizi nahi ez dituen momentu gogorretan, babesa, mota ezberdinetako minari eta beharrei erantzuteko gaitasuna, eta profesionaltasun maila handia eskaintzen dizkigute.
Baina legez eskubide dugun zaintza hau ezezaguna da herritarron artean. Ezezaguna da, sarritan ere, profesionalen formazioan eta osasun egituretan. Eta haurren zaintzari erreparatuz gero, zaintza aringarri pediatrikoak oraindik garatu gabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Zaintza aringarriak garatzeak gizarte bezala indartu eta humanizatu egingo gaitu, ekidin daitekeen sufrimendua ekidinez.
Zaintza aringarrien inguruko ezagutza gizartean zabaldu eta herritar bezala dugun eskubide hau ezagutaraztea da Uda Ikastaro honen helburua. Bai haurren, bai helduen zaintza aringarriak jaso dituzten herritarren esperientziak eta gaiaren inguruko adituen ezagutza elkartuko ditugu. Eta ikuspuntu hauen guztien bidez, zaintza aringarriak garatzeak ekarriko dituen onurak azaleratuko dira.
Helburuak
Herritarrei zaintza aringarrien alorrean duten eskubidearen berri ematea.
Haurren zaintza aringarrien inguruko beharraren eta egun dagoen hutsunearen berri ematea.
Zaintza aringarrien antolaketa egiturari buruz gogoetatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
Lankidetza
Programa
2025-06-30
Harrera
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Nere Erkiaga Laka | Hil Argi Elkartea - Zuzendaria
Mahai ingurua: “Herritarren esperientziatik: Haurrek zaintza aringarriak jasotzeko duten eskubidea“
- Nere Erkiaga Laka | Hil Argi Elkartea - Moderatzailea (Moderatzailea)
- Amaia Madariaga Zabala | Herritarra
- Bittor Asteinza Blanco
Atsedena
“¿Cómo funciona la Unidad de Atención Domiciliaria Pediátrica y Cuidados Paliativos Pediátricos de Cruces?“
- Jesús Sánchez Etxaniz | Hospital Universitario de Cruces. Osakidetza - Responsable de la Unidad de Hospitalización a Domicilio y Cuidados Paliativos Pediátricos
“¿Qué organización mínima sería necesaria para un servicio de cuidados paliativos pediátricos de calidad en la CAV?"“
- Iñigo de Noriega Echevarria | Hospital Infantil Universitario Niño Jesús. Madrid - Miembro del Equipo médico de la Unidad de Cuidados Paliativos Pediátricos
Mahai ingurua: “La necesidad de un servicio autonómico de cuidados paliativos pediátricos“
- Jesús Sánchez Etxaniz | Hospital Universitario de Cruces. Osakidetza - Responsable de la Unidad de Hospitalización a Domicilio y Cuidados Paliativos Pediátricos
- Iñigo de Noriega Echevarria | Hospital Infantil Universitario Niño Jesús. Madrid - Miembro del Equipo médico de la Unidad de Cuidados Paliativos Pediátricos
- Nere Erkiaga Laka | Hil Argi Elkartea - Zuzendaria
2025-07-01
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Nere Erkiaga Laka | Hil Argi Elkartea - Zuzendaria
Mahai ingurua: “Herritarren esperientziatik: Herritarrek zaintza aringarriak jasotzeko duten eskubidea“
- Nere Erkiaga Laka | Hil Argi Elkartea - Moderatzailea (Moderatzailea)
- Nerea Ortiz Larrinaga | Zaintza aringarrien zerbitzua ezagutu duen herritarra
- Leire Markuerkiaga Olabe | Zaintza aringarrien zerbitzua ezagutu duen herritarra
Atsedena
“Debagoienako OSIa: Nola lan egiten du hiriburuetatik kanpoko zaintza aringarrietako zerbitzu batek?“
- Iñaki Peña Bandrés | Arrasateko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako Unitatea - Arduraduna
“¿Qué organización mínima sería necesaria para un servicio de cuidados paliativos de calidad en la CAV?“
- Alberto Meléndez Gracia | Unidad de Cuidados Paliativos del Hospital Txagorritxu - Responsable
Mahai ingurua: “La situación de los cuidados paliativos en la Comunidad Autónoma Vasca“
- Nere Erkiaga Laka | Hil Argi Elkartea - Zuzendaria (Moderatzailea)
- Iñaki Peña Bandrés | Arrasateko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako Unitatea - Arduraduna
- Alberto Meléndez Gracia | Unidad de Cuidados Paliativos del Hospital Txagorritxu - Responsable
Zuzendariak

Nere Erkiaga Laka
Hil Argi Elkartea
La Laguna Unibertsitatean Tanatologia Masterra (2017), Euskal Herriko Unibertsitatean Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra (2007) eta Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturaren Transmisioan Graduondoa (2011) ikasketak eginda ditu. Taldeen bideratzean eta heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzen eskarmentua du eta Hil Arte Bizi sortu du, heriotzaren aurrean herritarrak eta komunitateak ahalduntzeko egitasmoa. 2018an Hil Argi Elkartearen sorrera bultzatu du. Elkarte honek, besteak beste, “Gehiago Gara” ekimena eta zaintza aringarriak behar dituzten haurrentzat “Bertso ipuin bat zuretzat” egitasmoak abiatu ditu. 2020-2021 ikasturtean zehar, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan heriotzaren inguruko ezagutza hedatzeko 41 ataletako tartea bideratu zuen: https://hilargi.eus/irratian/
Hizlariak

Bittor Asteinza Blanco
Zaintza aringarrien zerbitzua ezagutu du aita bezala. Izandako esperientzia partekatuko du, besteentzat lagungarri izan dadin eta gizarte mailan eskubide hau ezagutarazteko helburuarekin.

Iñigo de Noriega Echevarria
Madrilgo Niño Jesús Unibertsitate Ospitalean zainketa aringarri pediatrikoetan espezializatutako pediatra, minbizia duen paziente pediatrikoarengan interes eta esperientzia berezia duena. Medikuntzako lizentziatura egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Zainketa Aringarri Pediatrikoetako masterra Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean, eta Osasun Zientzietako Estatistikako diplomatura Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Zainketa Aringarri Pediatrikoetako Unibertsitate Masterreko koordinatzaile akademikoa ere bada. Pediatriako zainketa aringarriekin lotutako artikulu eta argitalpen zientifiko ugari egiten parte hartu du, eta zainketa aringarri pediatrikoetako arreta integralari eta ebidentzian oinarritutako praktikari buruzko unibertsitate-prestakuntza eman du.

Nere Erkiaga Laka
Hil Argi Elkartea
La Laguna Unibertsitatean Tanatologia Masterra (2017), Euskal Herriko Unibertsitatean Komunitate Garapena eta Parte Hartze Masterra (2007) eta Mondragon Unibertsitatean Euskal Kulturaren Transmisioan Graduondoa (2011) ikasketak eginda ditu. Taldeen bideratzean eta heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzen eskarmentua du eta Hil Arte Bizi sortu du, heriotzaren aurrean herritarrak eta komunitateak ahalduntzeko egitasmoa. 2018an Hil Argi Elkartearen sorrera bultzatu du. Elkarte honek, besteak beste, “Gehiago Gara” ekimena eta zaintza aringarriak behar dituzten haurrentzat “Bertso ipuin bat zuretzat” egitasmoak abiatu ditu. 2020-2021 ikasturtean zehar, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan heriotzaren inguruko ezagutza hedatzeko 41 ataletako tartea bideratu zuen: https://hilargi.eus/irratian/

Amaia Madariaga Zabala
Zaintza aringarrien zerbitzua ezagutu du ama bezala. Izandako esperientzia partekatuko du, besteentzat lagungarri izan dadin eta gizarte mailan eskubide hau ezagutarazteko helburuarekin.

Leire Markuerkiaga Olabe
Zaintza aringarrien zerbitzua ezagutu du bikote bezala. Izandako esperientzia partekatuko du, besteentzat lagungarri izan dadin eta gizarte mailan eskubide hau ezagutarazteko helburuarekin.

Alberto Meléndez Gracia
Familia eta komunitate-medikuntzan espezializatutako medikua. Medikuntza aringarrian masterra. Euskal Herriko Unibertsitateak Santurtziko San Juan de Dios Ospitalarekin batera eskaintzen duen Zaintza Aringarrietako Masterrean irakaslea da. Irakasle laguntzailea da Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Zainketa Aringarriak ikasgaian. Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Taldean medikua da; gaur egun, ESIko Lehen Mailako Arretako lankideei laguntza ematen die, zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta familiak etxean artatzeko. Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkarteko presidentea izan da 2010-2023 urteen artean, eta SECPAL Zainketa Aringarrien Espainiako Elkarteko presidenteordea 2016tik 2021era. 2020an, beste lankide eta lagun batzuekin batera, "Babespean" elkartea sortu zuen, pertsona ahulenen zaintza sustatu eta balioan jarri nahian, familian eta komunitatean.

Nerea Ortiz Larrinaga
Zaintza aringarrien zerbitzua ezagutu du alaba bezala. Izandako esperientzia partekatuko du, besteentzat lagungarri izan dadin eta gizarte mailan eskubide hau ezagutarazteko helburuarekin.
Medikuntzan lizentziatua Madrilgo Universidad Complutensen 1995ean eta Barne-Medikuntzan espezializatua Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo) 2001ean. 2010ean hasi nintzen Zainketa Aringarrietan lanean Debagoieneko Ospitalean (Arrasate-Mondragón). Etxeko Ospitalizazioan lan egin nuen 2012-2013an Gurutzetan eta 2014-2015ean Goierri-Urola Garaiko Ospitalean (Zumarraga). Arinduz - Euskadiko zainketa aringarrien elkartearen zuzendaritza batzordekidea izan naiz 2016tik 2023ra. Gasteizko SECPAL 2018 biltzarrean batzorde antolatzailean egon nintzen. Komunitate errukitsuen nazioarteko sarearen barruan, “Zarautz, Herri Zaintzailea” ekimenaren taldekidea naiz 2018tik. Ikus-entzunezkoen arloan, gidoilari eta zuzendari lanak egin ditu “Aulki Hutsak” eta "Mendian hil. Hirian hil” dokumentaletan (Arteman, 2013 eta 2020) eta “S(u/a)minetik bakera” obra eszenikoan (Arteman, 2017). Zainketa Aringarrietako Masterra naiz (UVic-ICO, 2023-24). “Osatzetik arintzera” blogean idazten dut 2011tik.

Jesús Sánchez Etxaniz
Zainketa aringarri pediatrikoetan espezializatutako pediatra eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko eta Zainketa Aringarri Pediatrikoetako Unitateko arduraduna da. Hezkuntza arloan ere dihardu. Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko (UNIR) Zainketa Aringarri Pediatrikoetako Unibertsitate Masterreko irakaslea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zainketa Aringarrietako Arreta Integraleko Unibertsitate Masterreko eta Arreta Goiztiarreko, Etxeko Arretako eta Zaintza Aringarrietako Masterreko irakalsea ere bada. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako EAEko 2023-2027 Zainketa Aringarrien Plana egin duen taldeko eta Aholku Batzordeko kidea da.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-07-01 arte |
---|---|
87,00 EUR | |
74,00 EUR | |
61,00 EUR | |
25,00 EUR | |
74,00 EUR | |
74,00 EUR | |
22,00 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

3 - Osasuna eta ongizatea
Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.
Informazio gehiago