ONLINE ESKOLA ZUZENEAN - Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X: aniztasuna euskal kulturan

08.Uzt - 09.Uzt

Kod. X08-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentzialki egingo da, baina hemen matrikulatuz gero, online bidez zuzenean jarraitu nahi duzulako da Uda Ikastaroen Zoom bideokonferentzia plataforma erabiliz.

Aldiz, Uda Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 34 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 9 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan X” izenburua.

Aurtengoan aniztasuna izango dugu hizpide eta bizi dugun garai honetan aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta irakaskuntza horri egin diezaiokeen ekarpena aztertuko dugu. Horretarako hizkuntzaren, zinemaren, literaturaren eta oro har kulturaren esparruan aniztasunak duen tartea izango dugu mintzagai.

Helburuak

Aniztasunaren kontzeptura hurbiltzea.

Euskara eta euskal kulturaren aniztasuna ezagutzea.

Aniztasunak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina eta egin diezaiokeen ekarpena aztertzea.

Aniztasunaren berri ematea nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei.

Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza
  • Online ikastaroa zuzenean
    • Artea eta Kultura
  • 08.Uzt - 09.Uzt
  • Online zuzenean
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu