ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN - Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika

09.Uzt - 10.Uzt

Kod. X09-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko.

Ahozkotasuna Euskara ikasgaian landu ohi da berariaz, baina ahozko komunikazioa edozein ikasgaitan ageri da ikasgelan, edo, garrantzizkoago izan daitekeena, ikasgelatik kanpoko harremanetan. Ahozkotasuna eskolan irakats daiteke? Noiz, nola? Ahozkoa lantzeko proposamen didaktikorik bada? Nola eragiten du testuinguru soziolinguistikoak ikasle gazteengan? Gazteek pentsatzen edo sentitzen dutena euskaraz adierazteko aski baliabide ba al dute eskura?

Hezkuntza Arautuan ahozkotasunaren didaktikan aritzeko hainbat modu daude; ikastaroan hainbat ikuspegi desberdin aurkeztu eta kontrastatuko ditugu. Gainera, ahozkotasunak gazteen hezkuntzan dituen hainbat aje eta erronka aztertuko dituen gogoeta batek ilustratuko gaitu.

Ahozkotasuna eguneroko solasean bizi da, egunerokoaren isla diren ahozko kultur sorkuntzetan esate baterako. Ahozko kultur sorkuntza lantzea, egitea eta gozaraztea bada ikasleak ahozko komunikazioan trebatzeko eta zaletzeko manera; ahozko komunikaziorako baliabidez jabetzeko modua. Baina antzerki, bertso, ipuin edo kantagintzaren didaktika emoziozko eta gozamenezko hezkuntza bidea da, ez arauzkoa. Gurean baditugu ahozko kultur sorkuntzen heziketan arrakasta duten esperientzia didaktikoak; batzuk biziki garatuak, bestetzuk potentzialitate handikoak. Horiek ezagutaraziko ditugu ikastaroan, ahozkotasunaren didaktikaren osagarri; edo zurkaitz, hautatzen den talaiaren arabera.

Helburuak

Ahozkotasuna ikastetxean lantzeko ereduak ezagutaraztea eta kontrastatzea.

Hainbat ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren berri ematea.

Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren lekua eta balioak aldarrikatzea Hezkuntzan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

  • Online ikastaroa zuzenean
    • Artea eta Kultura
    • Hezkuntza
  • 09.Uzt - 10.Uzt
  • Online zuzenean
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web