Osasuna eta Hizkuntza: Bidegurutzean

22.Urr - 23.Urr

Kod. O18-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Hizkuntza eta osasun-arretaren gaia jorratzeko, lehenik eta behin osasun-jarduera bere testuinguruan kokatu behar da, horretarako gaur egun ardatz dituen paradigmak ondo aztertuz. Osasun-arreta euskaraz bermatzeak aldaketa sakona eskatzen du nahitaez; taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorra. Arretaren normalizazioa eta xede horrekin osasun-sisteman euskararen erabilera normalizatzea, ez da nolanahiko erronka.

Erronka horri aurre egiteko oso garrantzitsua da hizkuntza gutxiagotuak dituzten nazioarteko komunitateen ereduak ezagutzea eta elkarlanerako sareak sortzea. Ikastaro honetan Kanadako eremu elebidunetan gutxiengo egoeran dauden profesionalek antzematen dituzten oztopoak eta aukerak aurkeztuko dira eta, era berean, osasun arretan eta gizarte zerbitzuetan hizkuntza gutxiagotuen kudeaketaren kanadako eremu elebidunetako eredua ere azalduko.

Bestalde, 2020ko urtarriletik ekainera bitartean lehen aldiz eskainiko den UPV/EHUko berezko aditu tituluko (Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan, UEUrekin kolaborazioan) ikasleei, aukera emango zaie titulu amaierako lanak aurkezteko eta antolatuko diren mahai inguruetan parte hartzeko.

Azkenik, euskal osasun sistemako etorkizuneko plangintzetarako proposamen berriak bideratuko dira.

Helburuak

Arreta soziosanitarioko langileak, ikerketan eta ebidentzian oinarrituriko ezagutzaz baliatuz, euren ibilbide profesionalean hizkuntza-aniztasunarekiko jarduera egokiak sustatzea.

Hizkuntza eta osasunaren gaian nazioarteko esperientziak eta proposamenak ezagutzea, batez ere prestakuntzaren eta ikerketaren inguruan.

Diziplina anitzeko profesionalen eta erakundeen arteko topagunea izan, eztabaida eta batez ere elkarlana bultzatuz.

Osasungintza eta euskararen arloan, datozen urtetarako ekintza-planak zein lerro estrategikoak zehazteko aukerak identifikatu.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Ikastaroa
    • Komunikazioa
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 22.Urr - 23.Urr
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu