Suizidioa: dolua eta prebentzioa

04.Uzt - 05.Uzt

Kod. O12-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Munduko Osasun Erakundeak 1999 urtean Suizidioaren Prebentziorako Programa landu zuen. Mundu mailan heriotza mota honek zuen eragina kontuan hartuz, ikerketa batzuetan oinarritako ondorio eta ebidentzia enpirikoak jasotzen zituzten hainbat dokumentu landu zituzten adituek. Era berean, hainbat arlotan (hezkuntza, osasuna, hedabideak …) suizidio prebenitzeko gomendio eraginkorrak eman zituzten. Horietako batean, suizidio bidez maite duten norbait galdu duten pertsonei espresuki bideratua (superbibiente edota bizirik dirauenak), ondorengoa jasotzen da:

“Ikerketek frogatu dute hiltzeko erak era ezberdinean eragiten dutela dolu eta penarengan, eta superbibienteek era ezberdinean sufritzen dutenaren planteamendua babesten du (…). Superbibiente hauek heriotzaren, errefusaren edota abandonatzearen erantzukizun sentimendu handiagoa dute, arrazoi naturalengatik norbait galdu dutenak baino. Lotsa eta estigmatizazio sentimenduek alde batera jartzen dituze suizidio bidez hil ez direnen aurrean” (OMS, “Prevención del suicidio. ¿Cómo establecer un grupo de supervivientes?”, WHO/MNH/MBD/00.6; 2000: 7)

Suizidioaren dolua, nahiz eta hainbat pertsonen gain eragina izan, gutxi hitz egiten den dolu konplexua da; kasu askotan isilpean. Arrazoi honengatik estatu osoan urtero 3.500 pertsona hiltzen badira, gutxienik, 21.000 pertsona dira superbibiente edota bizirik dirautenek kolektibora batzen direnak: hildako bakoitzagatik, gutxienik, sei pertsona.

Ikastaro honetan arazo hau ikusarazi eta suizidioa prebenitzeko zenbait erreminta emango dira eta, honekin, dolu mota honengatik kaltetuak suertatzen diren pertsonak murriztu. Lantzen ari den eta 2019ko hasieran amaitua egotea espero den Euskadiko Suizidioaren Prebentziorako Plana aurkeztuko da; testuinguru honetan 2017 urtean antolatutako ikastaroan Plan honen aldarrikapena egiten zen.

Aurreko bi edizioetako arrakasten ondoren (2017 urtean, jarrera suizidaren prebentzioa, interbentzioa eta posbentzioa: zeregin komunitarioa, 115 pertsona baino gehiago matrikulatu ziren, eta 2018 urtean, suizidioa: diziplina anitz eta sistemikoa duen ikuspegi baten beharra, 125 pertsona baino gehiago matrikulatuak) Euskal Autonomia Erkidegoan suizidioaren alde lan egiten duten bi erakundeek (Biziraun eta Aidatu, biak ere Euskadiko Suizidioaren Prebentziorako Plana lantzen ari den lantaldeko partaideak dira) kolektibo ezberdinentzat interesgarriak izan daitezkeen edukiak barneratzen dituen proposamen bat aurkezten dute: 2017ko Euskadiko Ikerkuntza Sariak, Enrique Echeburúa, suizidioaren doluaz hitz egingo digu; Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzu Buruak, Imanol Querejeta, depresioa, etsipena eta suizidioa izango ditu hizpide; Ernesto Gutierrez-Crespo pedagogo eta psikologoak nerabezaroko emozioen kudeaketa eta bere eragina suizidio ahaleginetan aztertuko du; Gabriel Gonzalez kazetariak suizidioen inguruko albisteak nola eman eta ez eman azalduko digu; Fundación Salud Mental Españako presidenteak, Andoni Ansean, suizidioaren prebentziorako estregia globalak, planak eta protokoloak landuko ditu; Euskadiko Suizidioaren Prebentziorako Planaren koordinatzaile eta psikiatrak, Andrea Gabilondo, plan horren eduki zehatza aurkeztuko du, eta superbibienteeen mahai bat izango dugu, beste elkarteetako pertsona gazteen presentziarekin maite duten norbait suizidio bidez galdu ondoren euren bizitzaren testigantza emateaz gain hain egoera konplikatu baten aurrean positibismoaren alde hitz egingo dute.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. 

Helburuak

Ezezaguna den fenomeno bezala maite dugun norbaiten suizidioak eragindako dolua ikusarazi.

Dolu mota hau karakterizatu: bere izaera bereziaren oinarriak, sintomak, aurre egiteko aukerak.

Bizirik dirautenei ahotsa eman, errealitate honen testigantzak publikoari eskainiz, bere beharrak azalduz eta arlo honetan gizarte zibiletik aurrera eramandako ekimenen berri emanez.

Suizidioaren prebentziorako esparru espezifiko batzuetan (buruko osasuna, hezkuntza eta komunikabideak) sakonduz eta enfasi berezia jarriz bizirik dirautenen arretan prebentzio tresna (dolu konplikatua eta depresioa) ere badelako.

Onartu berri den Euskadiko Suizdioaren Prebentziorako Plana aurkeztu, suizidiioaren prebentziorako plan integral gisa, 2014ko txosteneko Osasunaren Munduko Erakundearen gomendioak onartuz: Suizidioiaren Prebentzio, agindu globala.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Biziraun
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Ikastaroak guztientzat
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
  • 04.Uzt - 05.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web