
AHAL: Parte hartu, nahia eta ezina
Parte hartzeko aukerak eta baldintzak ematea ezinbestekoa da, eta erabat loturik dago parte hartzeko eskaintzen diren denbora, modu eta bitartekoekin. Baldintza eta ezaugarri horietako partaidetzan, nork parte hartu dezake eta nork ez?
Description
Parte hartzeko aukera eta baldintzak eman behar dira. Prestutasuna bakarrik ez baita nahikoa, eta prestutasuna bera aukera eta baldintzen araberakoa ere izan daiteke. Parte hartu nahi duen orok ezin baitu parte hartu, ezberdinkeriak lekua duen gizarteetan, bederen ez. Maila ekonomiko eta kulturalak, genero eraikuntzek, esleitutako arrazak, egoera administratiboak, adinak, gaitasun funtzionalek, sexualitateak, bizitokiak, digitalizazio mailak, mugikortasunak, hizkuntza ahalmenak eta abar luzeak eragina dute parte hartzeko baldintzetan. Ahaztu gabe, Partaidetza aukeretan elkarte zein administrazio publikoek eta sistema politikoak proposatzen duten bitarteko, denbora eta moduek ere partaidetza ahalmena handitu edo gutxitu dezaketela. Partaidetza bultzatu eta sustatzeko asmoz, balioan ipini eta aitortzeari begira, hobariak egon behar ote dira? Zeintzuk dira horren arrisku eta indarguneak? Mundu zabalean zein esperientzia daude? Gipuzkoan zein gogoeta egin dira?
Ikastaro hau “Partaidetza aztergai: nahi, ahal, jakin” solasaldi zikloaren bigarren saioa da. Zikloa “Nahi: parte hartu, ala ez parte hartu, hori da gakoa” eta “Jakin: partaidetza-on” saioekin osatzen da.
Objectives
-Parte hartzea bultzatzeko nola sortu aukerak eta baldintzak: zailtasunak dituzten giza kolektiboei ahotsa eman hauen premiak eta proposamenak entzuteko.
-Zein dira arrakala nagusiak eta nola aurre egin.
-Parte hartu ahal izateko hobari eta modu ezberdinen inguruan hausnartu, aukera eta arriskuak.
-Kanpoko zein bertako esperientzietatik ikasi.
Activity directed to
- All public
- University student
- Students not from university
- Teachers
- Professionals
- Partaidetza inguruan ari diren aktore desberdinei: norbanako zein kolektibo
Contributors
Program
25-02-2023
Erregistroa
Hizlari eta aditu-arituak. Bi mahai inguru: (1) Nola aitortu partaidetza? Eta (2) Partaidetza arrakala ezberdinak aztergai: Gazteak, landa eremukoak, nagusiak, migratzaileak, arrazializatuak, analfabeto digitalak, emakumeak… Ariketa desberdinak, taldean zein pleanarioan landu eta entzundako gakoen inguruan hausnartzen eta praktika berrietarako proposamenak diseinatzen
Directors

Olatz Dañobeitia Ceballos
Gipuzkoako Foru Aldundia
Registration fees
Face-to-face | Until 25-02-2023 |
---|---|
0 EUR |
Venue
Miramar Palace
Gipuzkoa
Miramar Palace
Gipuzkoa