Developing creativity: digital magazine and short story

Developing creativity: digital magazine and short story

25.May - 28. Jun, 2020 Cod. @33-20

Description

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170007 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Hizkuntza ofiziala: euskara eta ingelesa (ingeleseko maila oinarrizkoarekin nahikoa da. Komunikazioa elkarren artean euskaraz izango da. Ingelesa, bibliografia ulertzeko, soilik)

Proposamen hau gure eguneroko saioetarako baliagarriak izan daitezkeen materialen aurkezpenean datza. Arloenarteko material eleanitzak baliatuz, eguneroko jarduna hobetu nahi dugu eta aldi berean ikasleak motibatu. Horretarako, eguneroko praktikarako eredu izan daitekeen aldizkari digitala aurkeztuko dugu eta proiektu honen oinarrian dauden hausnarketa metodologikoen berri emango dugu. Aldizkariaren atazen artean, ipuinaren ekoizpenean murgilduko gara, ipuinaren egitura eta hainbat ezaugarri tekniko landuz. Baliabide horiek guztiak erabiliz ikasleek beraiek sormena eta autonomia (Dam 1995) lantzea eta garatzea izango da gure helburua eta horretarako estrategiak aurkeztuko dira. Aldizkari digital bat diseinatzeak eskatzen duen koordinazioa aintzat hartuz, irakasleen arteko elkarreragina foroaren bitartez gauzatuko dugu. Irakasleek elkarreraginean oinarritutako proposamenak partekatuko dituzte, hala nola, ikastaroan aurkeztutako estrategiak aplikatuz egingo duten ipuin laburra. Horrez gain, zenbait Europar proiekturen berri emango da, etorkizunean ere modu koordinatuan lan egiteko. Azkenik, materialak eredu moduan hartuz, ikasleek egindako praktika on batzuk aurkeztuko dira.

Read more

Objectives

Ikasleak motibatu modu dinamiko eta sortzaile batean lan eginez.

Ikaslea modu autonomoan lan egiteko baliabideak aurkeztu; aldizkaria eta ipuina

Ikasleak sormena garatzeko baliagarriak diren ereduak aurkeztu; aldizkaria eta ipuina

Hainbat baliabide eskaintzea diziplinarteko materialak eta material eleaniztunak sortzeko

Ikasleen eta irakasleen arteko elkarreragina bultzatu taldeetan lan eginez.

Ideiak garatzeko eredu izan daitezkeen praktika onak aurkeztu.

Irakaslearen beldurra gainditzeko baliabideak eskaintzea sormen prozesu baten hasieran (urratsak paper zuriaren eta akordeoiaren aurrean).

Read more

Activity directed to

  • University student
  • Teachers
  • sormena garatu nahi duen edonor

Contributors

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Program

25-05-2020 / 28-06-2020

Sormena lantzen: aldizkari digitala eta ipuina

1. GAIA / PART I 25/05/2020 – 31/05/2020 Atal honi dagokion bibliografia irakurriko da lehenik, ikastaroaren oinarrian dauden bi planteamendu metodologikoei buruzkoa: adimen anitzak batetik eta ikaslearen ikasketa autonomoaren ondorio den sormena bestetik. Horiekin erlazio estuan DBHko ikasleek egindako posterrak aurkeztuko dira. Ekoizpen horiek aztertu eta hausnarketa egingo da. Saio honetan egindako gogoetak, aurrerantzean egin beharrekoaren oinarri izango dira. We start reading the bibliography that corresponds to this section. We will reflect on two main methodologies, multiple intelligences, and the development of creativity based on learner´s autonomy. These approaches will be crucial for our practice and also basic as a point of departure. We will present some posters done by our students and analyze them.

2. GAIA / PART II 01/06/2020- 07/06/2020 Sormena lantzen laguntzeko eredu moduan aldizkari digitala aurkeztuko da. Eta hala, sormena eta autonomia garatzeko diseinatuta dauden materialetan surfeatuko dugu saio honetan. "Run like a girl" bideoa ikusi eta aztertuko da. Bideo hori edota aldizkarian aurki daitezkeen beste ereduak aintzat hartuz, arloak uztartzen dituzten praktika bat egitea eskatuko da. The digital magazine will be presented as a model to develop creativity. We will surf into the materials designed and watch the video “Run like a girl” to reflect on the way different subjects are connected. Based on the video and on other samples, the participants will have to make a similar proposal for an interdisciplinary activity.

3. GAIA / PART III 08/06/2020– 14/06/2020 Atal honetan ipuin laburra izango dugu aztergai. Helburu nagusia ikasleei baliagarriak izan dakizkioen pautak eta tresnak eskaintzea izango da, horiek baliatuz ipuin labur bat idatz dezaten. This section will be devoted to the previous phase of the creation of a short story. Tools and tips will be given to help the students create a short story, both structural tips and also technical (see tips to write a short story).

4. GAIA / PART IV 15/06/2020-21/06/2020 Hizkuntzaren unibertsalak izango ditugu hausnarketagai eta horiekin erlazioan dauden hizkuntzen arteko antzekotasunak: kognatuak, funtzio gramatikalak, ezaugarri morfosintaktiko paraleloak, eta abar. Horrez gain, ipuin labur baten egitura unibertsala izango dugu hausnarketa gai. We will reflect on language universals and similarities between languages: cognates, grammatical functions, morphological and syntactic parallelisms, structural universals and so on. We will have a look at the subsection of interactive plays in order to reflect on the links between languages. We will also reflect on the structure that short stories have in common, regardless of the language in which they are written. Aurreko asteetan egindako ariketetan oinarrituz, ipuin labur bat idaztea izango da azken ataza, eta hala, arloenarteko lana bermatuko dugu. The task of this section will be to write a short multilingual and interdisciplinary story showing the parallelisms and universals mentioned above. The layout of the short story will be designed based on the tips given. Ikastaroan ikasitakoa jarraituz, ebaluazioa baino areago, autoebaluazio jarraia izango da nagusi. Applying what we have learnt in this course, evaluation will be continuous and mainly autonomous.

Directors

Arantzazu Martinez Etxarri

Lizardi BHI, Hezkuntza

1988 Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatea. 1990 Masterra Hizkuntzalaritzan. University of Southern California, Los Angeles. 2015 Doktoradutza Hizkuntzalaritzan. Deustuko Unibertsitatea. Europar Proiektu eta nazioarteko ekintzetan parte hartu du, bai partaide moduan, baita koordinatzaile eta kudeatzaile moduan ere. Bestalde, Erasmus + proiektuen ebaluatzailea da 2008-. Proiektu hauetan guztietan garatutako materialak eta berrikuntza metodologikoak ikastaro honen ardatz izango dira.

Speakers

Arantzazu Martinez Etxarri

Lizardi BHI, Hezkuntza

1988 Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatea. 1990 Masterra Hizkuntzalaritzan. University of Southern California, Los Angeles. 2015 Doktoradutza Hizkuntzalaritzan. Deustuko Unibertsitatea. Europar Proiektu eta nazioarteko ekintzetan parte hartu du, bai partaide moduan, baita koordinatzaile eta kudeatzaile moduan ere. Bestalde, Erasmus + proiektuen ebaluatzailea da 2008-. Proiektu hauetan guztietan garatutako materialak eta berrikuntza metodologikoak ikastaro honen ardatz izango dira.

Registration fees

RegistrationUntil 27-05-2020
80,00 EUR