Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika

09.Uzt - 10.Uzt

Kod. K04-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Modalitate presentzialean matrikulatzeko plazak agortu egin dira baina online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko

.Ahozkotasuna Euskara ikasgaian landu ohi da berariaz, baina ahozko komunikazioa edozein ikasgaitan ageri da ikasgelan, edo, garrantzizkoago izan daitekeena, ikasgelatik kanpoko harremanetan. Ahozkotasuna eskolan irakats daiteke? Noiz, nola? Ahozkoa lantzeko proposamen didaktikorik bada? Nola eragiten du testuinguru soziolinguistikoak ikasle gazteengan? Gazteek pentsatzen edo sentitzen dutena euskaraz adierazteko aski baliabide ba al dute eskura?

Hezkuntza Arautuan ahozkotasunaren didaktikan aritzeko hainbat modu daude; ikastaroan hainbat ikuspegi desberdin aurkeztu eta kontrastatuko ditugu. Gainera, ahozkotasunak gazteen hezkuntzan dituen hainbat aje eta erronka aztertuko dituen gogoeta batek ilustratuko gaitu.

Ahozkotasuna eguneroko solasean bizi da, egunerokoaren isla diren ahozko kultur sorkuntzetan esate baterako. Ahozko kultur sorkuntza lantzea, egitea eta gozaraztea bada ikasleak ahozko komunikazioan trebatzeko eta zaletzeko manera; ahozko komunikaziorako baliabidez jabetzeko modua. Baina antzerki, bertso, ipuin edo kantagintzaren didaktika emoziozko eta gozamenezko hezkuntza bidea da, ez arauzkoa. Gurean baditugu ahozko kultur sorkuntzen heziketan arrakasta duten esperientzia didaktikoak; batzuk biziki garatuak, bestetzuk potentzialitate handikoak. Horiek ezagutaraziko ditugu ikastaroan, ahozkotasunaren didaktikaren osagarri; edo zurkaitz, hautatzen den talaiaren arabera.

Helburuak

Ahozkotasuna ikastetxean lantzeko ereduak ezagutaraztea eta kontrastatzea.

Hainbat ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren berri ematea.

Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren lekua eta balioak aldarrikatzea Hezkuntzan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
  • 09.Uzt - 10.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web