Excellence in Basque Studies VIII

Excellence in Basque Studies VIII

Uzt. 09 - 10. Uzt, 2018 Kod. K01-18

Azalpena

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 36 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 30 irakasle ditu. Horiez gain, 8 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Excellence in Basque Studies VIII” izenburua.

Aurtengoan berrikuntza izango dugu hizpide eta azkeneko urteetan kulturarekin zerikusia duten hainbat arlotan gertatu denari eta sortu denari erreparatuko diogu.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal kulturan azkeneko urteetan hainbat arlotan (literatura, antzerkia, musika, zinema...) izandako berrikuntzetan sakontzea.

Euskal kultura eta berrikuntza uztartzea.

Nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei bitartekoak ematea.

Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.

Kolaboratzaileak

  • Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren Arloko Errektordeordetza

Programa

2018-07-09

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Zer berri azken urteetan euskal literaturan?“

  • Estibalitz Ezkerra Vegas University of Illinois at Urbana-Champaign - Irakaslea
10:45 - 12:00

“Azken urteetako joerak euskal musikan“

  • Jon Eskisabel Urtuzaga Euskal Editorea - Badok atariko arduraduna
12:15 - 13:30

“Azken hamarkada euskal arte plastiko eta ikusizkoetan“

  • Miren Jaio Atela - - Arte kritikaria
16:00 - 16:45

“Violeta Parra eta Amets Arzallus hari-mutur: baliabide berriak ustiatzen“

  • Mireia Orbegozo Zigaran Txileko Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
17:00 - 17:45

“Alemanian euskaraz: euskara eremu erromanikotik kanpo irakasten“

  • Unai Lauzirika Amias Leipzigeko Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea

2018-07-10

09:15 - 10:30

“Euskal Zinemaren ibilbide berriak?“

  • Iratxe Fresneda Delgado Euskal Herriko Unibertsitatea - Ikerlari eta irakaslea
10:45 - 12:00

“Gaur egungo euskal antzerkiaren berritasunak eta erronkak“

  • Aizpea Goenaga Mendiola - - Antzerkigilea
12:15 - 13:30

“The K is the key (kultura da gakoa)“

  • Juan José Ibarretxe Markuartu Agirre Lehendakaria Center - Zuzendaria
16:00 - 17:00

Mahai ingurua: “Berrikuntza eta etorkizuna“

  • Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutua  - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria  (Moderatzailea)
  • Juan José Ibarretxe Markuartu Agirre Lehendakaria Center - Zuzendaria
  • Irene Larraza Aizpurua Etxepare Euskal Institutua  - Zuzendaria 
  • Unai Lauzirika Amias Leipzigeko Unibertsitatea , Etxepare Euskal Institutua  - Irakaslea    

Zuzendariak

Garbiñe Iztueta Goizueta

Etxepare Euskal Institutoa

Garbiñe Iztueta Aleman Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Filologia Modernoan doktorea, literatura konparatuan. 2017az geroztik Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan. Aurretik Euskal Herriko Unibertsitatean egin du ibilbide luzea, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza saileko irakasle gisa (1998-2017), baita Aleman Filologiako koordinatzaile (2014-2017) eta Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde (2007-2011) moduan ere. Honako gaiak izan ditu hizpide eta aztergai bere proiektu eta argitalpenetan: Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasuna, Euskal Herriaren irudia alemanezko bidaia-deskribapenetan, espazioa, emozioa eta aberria alemaniar literaturan, botere espazioak Herta Müller idazlearen prosan eta identitatea Alemaniar Batasunaren ondorengo literaturan.

Hizlariak

Jon Eskisabel Urtuzaga

Jon Eskisabel Urtuzaga kazetaria da, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan lan egin du, eta gaur egun euskal kantagintzari buruzko Badok.eus atariko arduraduna da. Euskal musikarekin loturiko zenbait liburu idatzi ditu: Itoiz, hari xingle bat biografia (Paper Hotsak, 2005), Zutaz kantatzeko Bide Ertzean taldearen disko-liburua (Gaztelupeko Hotsak, 2016), Aho bete doinu egile askoren artean ondutako elkarrizketa liburua (Kutixiak, 2001) eta Euskal kantagintza: pop, folk, rock liburuxka (Etxepare Institutua, 2011). Hainbat hedabidetan kolaboratu du, beti ere euskal musikaren inguruan: Entzun!, Jakin, Info7...

Estibalitz Ezkerra Vegas

Estibalitz Ezkerra Vegas literatura konparatuan doktore da eta 2019tik euskal ikasketetan irakurle da Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran. Ingeles literaturan masterra lortu zuen Nevadako Unibertsitatean, Renon, eta kazetaritzan zein artearen historian lizentziaduna da. Memoria, indarkeria eta kultur ekoizpena ditu ardatz bere lanak. Gai horien zein immigrazioaren gainean irakasten du.

Iratxe Fresneda Delgado

Iratxe Fresneda Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta irakasle gisa dihardu 2004az geroztik EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Departamentuan. Bertan Gidoia II: Ez-fikziozko Programak irakasgaia irakasten du, baita Zine eta Generoaren inguruko moduluan ere, Ikasketa Feministen Master Ofizialean. Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Politika Zientifikoko Saiaren beka lortu zuen “Emakumezkoen estereotipoak Lars von Trier-en obra zinematografikoan” izeneko tesiarekin. Ikertzaile bisitari izana da Nevadako Unibertsitatean, Lund Univertsitatean eta Université de Toulouse II - Le Mirail unibertsitatean. Gaur egun MAPCOM taldeko eta IKERFESTS proiektuko kide da. Idazle eta kritikari zinematografikoa ere bada eta hainbat komunikabide eta erakunderekin lankidetzan aritzen da (Academia Europea de Cine, Loraldia, Azkuna Zentroa). Irrintziaren Oihartzunak (2016) lana zuzendu du eta nazioarteko jaialdi ugaritan hartu du parte, tarteam Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.

Aizpea Goenaga Mendiola

Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari.

Juan José Ibarretxe Markuartu

Agirre Lehendakaria Center

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria izan zen 1999 – 2009 artean. Ekonomian Zientzietan lizentziatu zen eta doktore tesia ere egina du: Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapenaren jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak. 2013ko martxoaz geroztik Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studieseko zuzendaria da. 9 ikasturtez katedradun bisitaria izan da Puerto Rico-ko Interamericana unibertsitatean. “The Basque Case: a Comprehensive Model for Sustainable Human Development”. Ikerketa proiektuaren zuzendaria ere izan da, New York-eko Columbia Unibertsitatearekin, Washington-eko George Mason Unibertsitateaarekin eta Londreseko EUCLID unibertsitatearekin lankidetzan. Honoris Causa doktore izendatu zuten Rosarioko Unibertsitatean, La Platako Unibertsitate Nazionalean, “Ivane Javakhishvili Tbilisi” Unibertsitate Publikoan, Kordobako Unibertsitatean, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Puerto Ricoko Unibertsitate Interamerikarrean.

Miren Jaio Atela

Miren Jaio (Bermeo, 1968) arte-kritikaria eta Bulegoa z/b-eko kidea da. Hainbat hedabidetan eta artisten argitalpenetan idatzi du. Komisariotza-proiektuetan aritu da elkarlanean. Edizio eta itzulpen lanak ere egin izan ditu. Artearen Historiari buruzko eskolak eman ditu. Tesi bat idatzi du. Tailerretan eta mintegietan hartu du parte, eta hitzaldiak ere eman ditu.

Irene Larraza Aizpurua

Etxepare Euskal Institutua

Licenciada en Ciencias de la Comunicación y formada en gestión, Irene Larraza Aizpurua (Tolosa, 1970) ha ocupado puestos de responsabilidad tanto en comunicación como en gestión cultural. Comenzó su carrera como redactora y locutora en Herri Irratia. De 1996 a 1999 fue responsable de Promoción y Difusión de Koldo Mitxelena Kulturunea, y durante ocho años responsable de Comunicación y Editorial de la empresa Syntorama. Entre 2008 y 2012 fue Coordinadora y Directora de Cultura en el Ayuntamiento de Tolosa. Desde 2012 forma parte del equipo del Instituto Vasco Etxepare, donde fue primero Responsable de Comunicación y dirigió después el área de Promoción y Difusión de la Cultura Vasca. Desde enero de 2018 es la directora general del Instituto Vasco Etxepare. En los últimos años ha liderado los proyectos estratégicos de la institución en materia de diplomacia cultural y ha representado a la cultura vasca en numerosos foros internacionales, como el European Culture Forum (Milan, 2017)

Unai Lauzirika Amias

Unai Lauzirika Amias (Lekeitio, 1980) Euskal Filologian Lizentziatua EHU-UPV). Hizkuntza Politika (HIZNET), Kulturartekotasuna eta Hezkuntza (Deustuko Unibertsitatea) eta Euskal Ikasketak - Jakinet (Eusko Ikaskuntza - EHU - UNED) graduondokoak egin ditu besteak beste. Berlingo Euskal Etxeko kide 2010. urtetik. Elkarteko proiektuen ardura darama azken 5 urteetan. Agirre in Berlin 1941-2016, www.AgirreInBerlin.eus, proiektua zuzendu du berriki. 2013tik Leipzigeko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurlea da.

Mireia Orbegozo Zigaran

Matrikula prezioak

MATRIKULA2018-03-01 arte2018-05-31 arte2018-07-09 arte
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa