
Excellence in Basque Studies VIII
Azalpena
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 36 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 30 irakasle ditu. Horiez gain, 8 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Excellence in Basque Studies VIII” izenburua.
Aurtengoan berrikuntza izango dugu hizpide eta azkeneko urteetan kulturarekin zerikusia duten hainbat arlotan gertatu denari eta sortu denari erreparatuko diogu.
Helburuak
Euskal kulturan azkeneko urteetan hainbat arlotan (literatura, antzerkia, musika, zinema...) izandako berrikuntzetan sakontzea.
Euskal kultura eta berrikuntza uztartzea.
Nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei bitartekoak ematea.
Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.
Kolaboratzaileak
Programa
2018-07-09
Dokumentazio banaketa
“Zer berri azken urteetan euskal literaturan?“
- Estibalitz Ezkerra Vegas | University of Illinois at Urbana-Champaign - Irakaslea
“Azken urteetako joerak euskal musikan“
- Jon Eskisabel Urtuzaga | Euskal Editorea - Badok atariko arduraduna
“Azken hamarkada euskal arte plastiko eta ikusizkoetan“
- Miren Jaio Atela | - - Arte kritikaria
“Violeta Parra eta Amets Arzallus hari-mutur: baliabide berriak ustiatzen“
- Mireia Orbegozo Zigaran | Txileko Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
“Alemanian euskaraz: euskara eremu erromanikotik kanpo irakasten“
- Unai Lauzirika Amias | Leipzigeko Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
2018-07-10
“Euskal Zinemaren ibilbide berriak?“
- Iratxe Fresneda Fresneda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Ikerlari eta irakaslea
“Gaur egungo euskal antzerkiaren berritasunak eta erronkak“
- Aizpea Goenaga Mendiola | - - Antzerkigilea
“The K is the key (kultura da gakoa)“
- Juan José Ibarretxe Markuartu | Agirre Lehendakaria Center - Zuzendaria
Mahai ingurua: “Berrikuntza eta etorkizuna“
- Garbiñe Iztueta Goizueta | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria (Moderatzailea)
- Juan José Ibarretxe Markuartu | Agirre Lehendakaria Center - Zuzendaria
- Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
- Unai Lauzirika Amias | Leipzigeko Unibertsitatea , Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
Zuzendariak

Garbiñe Iztueta Goizueta
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
Garbiñe Iztueta Aleman Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Filologia Modernoan doktorea, literatura konparatuan. 2017tik 2023 urtera Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan. Aurretik Euskal Herriko Unibertsitatean egin du ibilbide luzea, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza saileko irakasle gisa (1998-2017 eta gaur egun), baita Aleman Filologiako koordinatzaile (2014-2017) eta Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde (2007-2011) moduan ere. Honako gaiak izan ditu hizpide eta aztergai bere proiektu eta argitalpenetan: Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasuna, Euskal Herriaren irudia alemanezko bidaia-deskribapenetan, espazioa, emozioa, aberria eta oroimen-lekuak Ekialdeko alemaniar literaturan, botere espazioak Herta Müller idazlearen prosan eta identitatea Alemaniar Batasunaren ondorengo literaturan.
Hizlariak

Jon Eskisabel Urtuzaga
Jon Eskisabel Urtuzaga kazetaria da, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan lan egin du, eta gaur egun euskal kantagintzari buruzko Badok.eus atariko arduraduna da. Euskal musikarekin loturiko zenbait liburu idatzi ditu: Itoiz, hari xingle bat biografia (Paper Hotsak, 2005), Zutaz kantatzeko Bide Ertzean taldearen disko-liburua (Gaztelupeko Hotsak, 2016), Aho bete doinu egile askoren artean ondutako elkarrizketa liburua (Kutixiak, 2001) eta Euskal kantagintza: pop, folk, rock liburuxka (Etxepare Institutua, 2011). Hainbat hedabidetan kolaboratu du, beti ere euskal musikaren inguruan: Entzun!, Jakin, Info7...

Estibalitz Ezkerra Vegas
Estibalitz Ezkerra Vegas literatura konparatuan doktore da eta 2019tik euskal ikasketetan irakurle da Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran. Ingeles literaturan masterra lortu zuen Nevadako Unibertsitatean, Renon, eta kazetaritzan zein artearen historian lizentziaduna da. Memoria, indarkeria eta kultur ekoizpena ditu ardatz bere lanak. Gai horien zein immigrazioaren gainean irakasten du.
Iratxe Fresneda Fresneda
Iratxe Fresneda Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta irakasle gisa dihardu 2004az geroztik EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Departamentuan. Bertan Gidoia II: Ez-fikziozko Programak irakasgaia irakasten du, baita Zine eta Generoaren inguruko moduluan ere, Ikasketa Feministen Master Ofizialean. Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa eta Politika Zientifikoko Saiaren beka lortu zuen “Emakumezkoen estereotipoak Lars von Trier-en obra zinematografikoan” izeneko tesiarekin. Ikertzaile bisitari izana da Nevadako Unibertsitatean, Lund Univertsitatean eta Université de Toulouse II - Le Mirail unibertsitatean. Gaur egun MAPCOM taldeko eta IKERFESTS proiektuko kide da. Idazle eta kritikari zinematografikoa ere bada eta hainbat komunikabide eta erakunderekin lankidetzan aritzen da (Academia Europea de Cine, Loraldia, Azkuna Zentroa). Irrintziaren Oihartzunak (2016) lana zuzendu du eta nazioarteko jaialdi ugaritan hartu du parte, tarteam Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.

Aizpea Goenaga Mendiola
Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea
Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017tik hainbat antzezlanetan hartu du parte, hala nola, Florido Pensil neskak, Sisiforen paperak, Masustondoen patioa... Eta hianbat serietan ere. Hainbat antzezlan itzuli eta idazteaz gain, "Oiassoko emakumeak" izeneko lau bakarhizketa idatzi ditu, eta beste hainbat antzezlan. Baita ikusentzuneko gidoiak ere. Eidabe taldeak estrenatu berri du "Amama, irribarreen ondarea" bere antzezlana.

Juan José Ibarretxe Markuartu
Agirre Lehendakaria Center
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan zen (1999-2009). Aurretik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea, Arabako ahaldun nagusia eta Laudioko alkatea izan zen. Ekonomian doktorea da EHUn, eta honoris causa doktorea nazioarteko sei unibertsitatetan. Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies zuzentzen du, Columbiako Unibertsitatearen (AC4 - The Earth Institute) eta EHUren arteko lankidetza-proiektua, "euskal kasu" gisa ezagutzen den lurralde-eraldaketaren esperientzia partekatzeko eta etorkizunera begira proiektatzeko. Eusko Jaurlaritzako buru izan zen garaian, Juan Jose Ibarretxek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadiko lehen Plana eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua jarri zituen abian, eta beste hainbat proiektu estrategiko arlo horretan: Ikerbasque, Innobasque, DIPC, etab. Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: The Basque Case: A Comprehensive Model for Sustainable Human Development (Georges Mason University, 2012), The Basque Experience: Constructing Sustainable Human Development (CBS Press, Nevadako Unibertsitatea, Reno, 2011) eta The Future is Ours (CBS Press, Nevadako Unibertsitatea).

Garbiñe Iztueta Goizueta
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea
Garbiñe Iztueta Aleman Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Filologia Modernoan doktorea, literatura konparatuan. 2017tik 2023 urtera Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan. Aurretik Euskal Herriko Unibertsitatean egin du ibilbide luzea, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza saileko irakasle gisa (1998-2017 eta gaur egun), baita Aleman Filologiako koordinatzaile (2014-2017) eta Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde (2007-2011) moduan ere. Honako gaiak izan ditu hizpide eta aztergai bere proiektu eta argitalpenetan: Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasuna, Euskal Herriaren irudia alemanezko bidaia-deskribapenetan, espazioa, emozioa, aberria eta oroimen-lekuak Ekialdeko alemaniar literaturan, botere espazioak Herta Müller idazlearen prosan eta identitatea Alemaniar Batasunaren ondorengo literaturan.

Miren Jaio Atela
Miren Jaio (Bermeo, 1968) arte-kritikaria eta Bulegoa z/b-eko kidea da. Hainbat hedabidetan eta artisten argitalpenetan idatzi du. Komisariotza-proiektuetan aritu da elkarlanean. Edizio eta itzulpen lanak ere egin izan ditu. Artearen Historiari buruzko eskolak eman ditu. Tesi bat idatzi du. Tailerretan eta mintegietan hartu du parte, eta hitzaldiak ere eman ditu.

Irene Larraza Aizpurua
Etxepare Euskal Institutua
Komunikazio Zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta kulturaren eremuan ibilbide luzea egina, Irene Larraza Aizpuruak (Tolosa, 1970) erantzukizuneko lanpostuak bete izan ditu komunikazioaren eta kultur kudeaketaren eremuetan. Hasiera batean, Herri Irratian esatari eta erredaktore lanetan aritu zen hiru urtez. Ondoren, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Sustapenaren eta Hedapenaren arduradun izan zen hiru urtez, eta zortzi urtez izan zen Syntorama musikarien ordezkaritza-agentziako Sustapenaren, Komunikazioaren eta Editorialaren arduradun. 2008 eta 2012 urte bitartean Tolosako Udalean garatu zuen bere ibilbide profesionala Kulturako Koordinatzaile eta Zuzendari gisa. 2012az geroztik, Etxepare Euskal Institutuaren taldeko kide da Larraza. Bertan, Komunikazio Arduraduna izan zen aurrena, eta 2016ko azaroaz geroztik Kulturaren Sustapen eta Hedapen Zuzendaria hurrena. 2018tik da Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

Unai Lauzirika Amias
Unai Lauzirika Amias (Lekeitio, 1980) Euskal Filologian Lizentziatua EHU-UPV). Hizkuntza Politika (HIZNET), Kulturartekotasuna eta Hezkuntza (Deustuko Unibertsitatea) eta Euskal Ikasketak - Jakinet (Eusko Ikaskuntza - EHU - UNED) graduondokoak egin ditu besteak beste. Berlingo Euskal Etxeko kide 2010. urtetik. Elkarteko proiektuen ardura darama azken 5 urteetan. Agirre in Berlin 1941-2016, www.AgirreInBerlin.eus, proiektua zuzendu du berriki. 2013tik Leipzigeko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurlea da.

Mireia Orbegozo Zigaran
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2018-03-01 arte | 2018-05-31 arte | 2018-07-09 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 60,00 EUR | 70,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa