Uda ikastaroa
Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

Uzt. 16 - 17. Uzt, 2018 Kod. K05-18

Azalpena

Ikastaro honen xedea zera da: herri hezitzaile kontzeptuaz hausnarketa egin eta gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

Bide batez, udal erakundeen eta herri mugimenduen ekarpena kontutan hartuz, hezkuntza eta kultura oinarri izanik, Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari diren egitasmo berri eta sortzaileak azaltzea.

Helburuak

1.- Gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

2.- Kulturgintzaren transmisioa ondoko esparruetan bermatzen dugun ondorioztatzea: hezkuntza arautuan zein ez-arautuan, formalean zein ez-formalean eta etxe-giroan edo familian. Nori, zer, zein eremutan bermatzea dagokiokeen proposatzea.

3.- Herritarren arteko elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzeko baliabideak eta proposamenak bultzatzea, giza taldeek partekatutako proiektuak bilatu nahian; betiere, ikuspegi kritiko eta arduratsu batetik abiatuta.

4.- Herritar guztien, eta bereziki haur eta gazteen, garapen pertsonalaren, sozialaren, moralaren eta kulturalaren garapenerako udal gobernuek eta herri mugimenduek egiten ari diren ekarpenari buruzko hausnarketa eta proposamenak egitea.

5.- Herritarrek, eta bereziki haur eta gazteek, inolako bitartekorik gabe jasotzen dituzten kultur, olgeta, informazio eta publizitatearen arloko zein bestelako proposamen eta errealitateen eragina aztertzea.

6.- Kulturgintza ekosistema oso legez hartzen duten esperientziak ezagutaraztea. Esperientzia horiek orokortu daitezkeen hausnartzea.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Azpeitiko Udala

Programa

2018-07-16

09:00 - 09:15

Aurkezpena, dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Ciudad y cambio de época. Educación y cultura como alianza clave.“

  • Joan Subirats Humet Bartzekonako Unibertsitate Autonomoa - Bartzelonako udal gobernuko kultur ordezkaria
10:30 - 10:45

Atsedena

10:45 - 12:00

“Herria, hizkuntza, kultura, generoa“

  • Lorea Agirre Dorronsoro HUHEZI (Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatea) - Irakaslea eta "Jakin" aldizkariko zuzendaria
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Denon artean egindako herria, denontzat“

  • Joxe Mari Auzmendi Matxain HIK HASI - "Hik hasi" pedagogia aldizkariko sortzailea eta koordinatzailea
13:30 - 14:00

Sintesia

16:00 - 18:00

Mahai ingurua: “Herri Hezitzaileak: zertan ari gara eta nora goaz“

  • Joxe Garmendia Larrañaga EHU - EHUko irakaslea
  • Belen Maiza Urrestarazu Ordiziako Udala - Ordiziako zinegotzia
  • Leire Goenaga Uzkudun Azpeitiko Udala - Azpeitiako zinegotzia
  • Ibon Iza Totorika Dimako Udala - Dimako zinegotzia
  • Nora Salbotx Alegria Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Irakaslea

2018-07-17

09:00 - 09:15

Sarrera

09:15 - 10:30

“Kulturgintza eta herrigintza: sorkuntza, plaza, komunikazioa eta transmisioa“

  • Gotzon Barandiaran Arteaga Idazlea
10:30 - 10:45

Atsedena

10:45 - 12:00

“Kultur sorkuntzen transmisioaz“

  • Iratxe Retolaza Gutierrez EHU - Irakaslea
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

Mahai ingurua: “Zein da erakunde publikoen eta herri-mugimenduetatik sortutako erakundeen egitekoa kulturgintzan?“

  • Gotzon Barandiaran Arteaga (Moderatzailea)
  • Josu Lakaba Azpeitiko Udala
  • Nerea Zubiaur Oñatiko Udala - Kultura zinegotzia
  • Andoni Garcia Imaz ASTRA Gernika - Kidea
  • Filipe Bidart Etxauziako kidea
13:30 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

Joxe Garmendia Larrañaga

UPV/EHU, Hezkuntza, filosofia eta antropologia

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Graduondoa irakasle aholkulari eta magisteritzan diplomatua. 2003tik Filosofia eta Hezkuntza Zientziatan Doktore. Ikertzaile bezala, Hiri Hezitzaile eta ikaskuntza Sareetan proiektuekin zerikusi duten hainbat egitasmoetan parte hartu du. Nazioarteko zenbait proiektuetan partaide izan da, horrela europar proiektua den GRUNTVIG-2 eta baita Euskadi-Akitania egitasmoan, emigrazioa eta enplegua ikergaiak landuz. GARAIAN Ikerketa Taldeko partaide da eta talde honetan Euskal Herriko hezkuntzaren historiari ikertu du bereziki.

Hizlariak

Lorea Agirre Dorronsoro

Joxe Mari Auzmendi Matxain

Gotzon Barandiaran Arteaga

Filipe Bidart

Andoni Garcia Imaz

Leire Goenaga Uzkudun

Ibon Iza Totorika

Josu Lakaba

Belen Maiza Urrestarazu

Iratxe Retolaza Gutierrez

UPV/EHU

Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziatua. Literatura kritikaria eta ikertzailea. EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakaslea. Liburu hauek argitaratu ditu: "90eko hamarkadako narratiba: literatur kritika" (Labayru, 2000), "Malkoen mintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza "(Utriusque Vasconiae, 2002); Jon Kortazarrek zuzenduriko "Egungo euskal eleberriaren historia" (EHU, 2007) koordinatu du, eta baita "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU, 2017) ere; "Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak" (EDO!, 2013) bilduma kolektiboa koordinatu du Isa Castillorekin batera, eta "Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat" (Emagin/EHBF, 2015) liburua osatu du, Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera. Kolaboratzaile aritu da hainbat hedabidetan (Berria, Argia, Info7, Euskadi Irratia…). Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da.

Nora Salbotx Alegria

Nora Salbotx Alegria (Iruñea, 1973). Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua, Landa Eremuko Hezkuntzan aditu graduondokoa eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra. Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskola txikiko zuzendaritzan eta maistra lanetan ari da. Hik Hasiko aholkulari, Herri Hezitzaileen sareko kide, Sortzen, Plaza Hutsa eta bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan. Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika, landa eremuko hezkuntza eta metodologi aktiboen ildoak jorratuz. Ama eta eskola txikiko guraso.

Nerea Zubiaur

Joan Subirats Humet

Ekonomia Zientzietako doktorea. Zientzia Politikoko katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuaren sortzaile eta ikertzailea. Politika publikoen analisiari eta kudeaketari buruzko gaietan espezializatua. Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du. Gaur egun, Bartzelonako Udaleko alkateordea da, eta Kultura, Hezkuntza, Zientzia eta Komunitate arloko burua.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2018-03-01 arte2018-05-31 arte2018-07-16 arte
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa