Uda ikastaroa
Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

Uzt. 16 - 17. Uzt, 2018 Kod. K05-18

Azalpena

Ikastaro honen xedea zera da: herri hezitzaile kontzeptuaz hausnarketa egin eta gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

Bide batez, udal erakundeen eta herri mugimenduen ekarpena kontutan hartuz, hezkuntza eta kultura oinarri izanik, Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari diren egitasmo berri eta sortzaileak azaltzea.

Helburuak

1.- Gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

2.- Kulturgintzaren transmisioa ondoko esparruetan bermatzen dugun ondorioztatzea: hezkuntza arautuan zein ez-arautuan, formalean zein ez-formalean eta etxe-giroan edo familian. Nori, zer, zein eremutan bermatzea dagokiokeen proposatzea.

3.- Herritarren arteko elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzeko baliabideak eta proposamenak bultzatzea, giza taldeek partekatutako proiektuak bilatu nahian; betiere, ikuspegi kritiko eta arduratsu batetik abiatuta.

4.- Herritar guztien, eta bereziki haur eta gazteen, garapen pertsonalaren, sozialaren, moralaren eta kulturalaren garapenerako udal gobernuek eta herri mugimenduek egiten ari diren ekarpenari buruzko hausnarketa eta proposamenak egitea.

5.- Herritarrek, eta bereziki haur eta gazteek, inolako bitartekorik gabe jasotzen dituzten kultur, olgeta, informazio eta publizitatearen arloko zein bestelako proposamen eta errealitateen eragina aztertzea.

6.- Kulturgintza ekosistema oso legez hartzen duten esperientziak ezagutaraztea. Esperientzia horiek orokortu daitezkeen hausnartzea.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Azpeitiko Udala

Programa

2018-07-16

09:00 - 09:15

Aurkezpena, dokumentazio banaketa

09:15 - 10:30

“Ciudad y cambio de época. Educación y cultura como alianza clave.“

  • Joan Subirats Humet | Bartzekonako Unibertsitate Autonomoa - Bartzelonako udal gobernuko kultur ordezkaria
10:30 - 10:45

Atsedena

10:45 - 12:00

“Herria, hizkuntza, kultura, generoa“

  • Lorea Agirre | HUHEZI (Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatea) - Irakaslea eta "Jakin" aldizkariko zuzendaria
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

“Denon artean egindako herria, denontzat“

  • Joxe Mari Auzmendi Matxain | HIK HASI - "Hik hasi" pedagogia aldizkariko sortzailea eta koordinatzailea
13:30 - 14:00

Sintesia

16:00 - 18:00

Mahai ingurua: “Herri Hezitzaileak: zertan ari gara eta nora goaz“

  • joxe garmendia larranaga garmendia larranaga | EHU - EHUko irakaslea
  • Belen Maiza Urrestarazu | Ordiziako Udala - Ordiziako zinegotzia
  • Leire Goenaga Uzkudun | Azpeitiko Udala - Azpeitiako zinegotzia
  • Ibon Iza Totorika | Dimako Udala - Dimako zinegotzia
  • Nora Salbotx Alegria | Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Irakaslea

2018-07-17

09:00 - 09:15

Sarrera

09:15 - 10:30

“Kulturgintza eta herrigintza: sorkuntza, plaza, komunikazioa eta transmisioa“

  • Gotzon Barandiaran Arteaga | Idazlea
10:30 - 10:45

Atsedena

10:45 - 12:00

“Kultur sorkuntzen transmisioaz“

  • Iratxe Retolaza Gutierrez | EHU - Irakaslea
12:00 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:30

Mahai ingurua: “Zein da erakunde publikoen eta herri-mugimenduetatik sortutako erakundeen egitekoa kulturgintzan?“

  • Gotzon Barandiaran Arteaga (Moderatzailea)
  • Josu Lakaba | Azpeitiko Udala
  • Nerea Zubiaur | Oñatiko Udala - Kultura zinegotzia
  • Andoni Garcia Imaz | ASTRA Gernika - Kidea
  • Filipe Bidart | Etxauziako kidea
13:30 - 14:00

Sintesia

Zuzendariak

joxe garmendia larranaga garmendia larranaga

UPV/EHU, Hezkuntza, filosofia eta antropologia

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Graduondoa irakasle aholkulari eta magisteritzan diplomatua. 2003tik Filosofia eta Hezkuntza Zientziatan Doktore. Ikertzaile bezala, Hiri Hezitzaile eta ikaskuntza Sareetan proiektuekin zerikusi duten hainbat egitasmoetan parte hartu du. Nazioarteko zenbait proiektuetan partaide izan da, horrela europar proiektua den GRUNTVIG-2 eta baita Euskadi-Akitania egitasmoan, emigrazioa eta enplegua ikergaiak landuz. GARAIAN Ikerketa Taldeko partaide da eta talde honetan Euskal Herriko hezkuntzaren historiari ikertu du bereziki.

Hizlariak

Lorea Agirre

Joxe Mari Auzmendi Matxain

Gotzon Barandiaran Arteaga

Filipe Bidart

Andoni Garcia Imaz

joxe garmendia larranaga garmendia larranaga

UPV/EHU, Hezkuntza, filosofia eta antropologia

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Graduondoa irakasle aholkulari eta magisteritzan diplomatua. 2003tik Filosofia eta Hezkuntza Zientziatan Doktore. Ikertzaile bezala, Hiri Hezitzaile eta ikaskuntza Sareetan proiektuekin zerikusi duten hainbat egitasmoetan parte hartu du. Nazioarteko zenbait proiektuetan partaide izan da, horrela europar proiektua den GRUNTVIG-2 eta baita Euskadi-Akitania egitasmoan, emigrazioa eta enplegua ikergaiak landuz. GARAIAN Ikerketa Taldeko partaide da eta talde honetan Euskal Herriko hezkuntzaren historiari ikertu du bereziki.

Leire Goenaga Uzkudun

Ibon Iza Totorika

Berritzegunea

Josu Lakaba

Belen Maiza Urrestarazu

Iratxe Retolaza Gutierrez

UPV/EHU

Euskal Filologian lizentziatua. Euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen UPV/EHUn (2006-2021). Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere. 2022 ikasturtetik irakasle kolaboratzaile gisa aritu da GOI institutuak (UEU) kudeatzen duen Irakaskuntza Masterrean, eta 2023ko urtarrilean sartu da UEUren lantaldean, ordezkapen-lanak egiteko. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da, eta 2009. urtetik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan eta Emakumeen Etxeetan aritzen da formazio-lanetan, euskal literaturaren, euskal kulturaren eta pentsamendu feministaren inguruko irakurle-taldeetan.

Nora Salbotx Alegria

Nora Salbotx Alegria (Iruñea, 1973). Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua, Landa Eremuko Hezkuntzan aditu graduondokoa eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra. Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa, gaur egun Amaiurko eskola txikiko zuzendaritzan eta maistra lanetan ari da. Hik Hasiko aholkulari, Herri Hezitzaileen sareko kide, Sortzen, Plaza Hutsa eta bertze hainbat elkarte eta eragilerekin kolaboratzen du hezkuntza aferetan. Irakasleen formakuntzan aritzen da hizkuntza idatziaren didaktika, landa eremuko hezkuntza eta metodologi aktiboen ildoak jorratuz. Ama eta eskola txikiko guraso.

Joan Subirats Humet

2017 eta 2021 artean Bartzelonako Udaleko zinegotzi gisa ardurak izan zituen kultura, hezkuntza, zientzia eta komunitate arloetan, eta Bartzelonako Diputazioko diputatu ere izan zela 2019 eta 2021 bitartean. Udalaz gaindiko lankidetza sustatu zuen hezkuntza eta kultura gaietan, hala nola En residencia programa, Danza Metropolitana programa edo Manifesta 15 jaialdia, Bartzelonako metropoli-eskualdeko 10 hiri tartean sartu zituena. Tokiko gobernu eta politikei eta horien metropoli-dimentsioari buruzko ekarpen ugari argitaratu ditu liburu eta artikuluetan.

Nerea Zubiaur

Matrikula prezioak

MATRIKULA2018-03-01 arte2018-05-31 arte2018-07-16 arte
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 52,50 EUR -
- 52,50 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Beste ikastaro interesgarriak...