Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra

16.Ira - 17.Ira

Kod. G09-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara. Aldi bereko itzulpena egongo da hizkuntza hauetan: gaztelania, ingelesa eta zeinu hizkuntza.

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko

Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzan ari gara euskararen biziberritzea eta giartearen garapena aldi berean landuta.  Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean.

Erronka horri buruz jarduteko, nazioarteko hainbat adituren gogoetak ekarriko ditugu, horrela, gaiari buruzko lanak biltzen dituen liburu baten aurkezpenaz gain, Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak aurkeztuko dira ikastaroan.

Helburuak

Garapen iraunkorrerako lankidetzaren eta hizkuntza kooperazioaren arteko lotura azaltzea eta haien arteko harremanaren gaineko ezagutza zabaltzea.

Hizkuntzen biziberritze prozesuetan hain ezagunak ez diren ezaugarrietan sakontzea.

Hizkuntza gutxiagotuen garapen-balioa ezagutaraztea.

Euskal Herriko eta munduko hizkuntza gutxiagotuen (eta herrien) arteko elkartasun sareak ezagutaraztea eta berriak sortzea.

Hizkuntza gutxiagotuan oinarritutako hezkuntza eleaniztunen garapen-balioen ezagutzan sakontzea.

Hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxiagotuen aldeko ezagutzan sakontzea eta haiekiko sentiberatasuna indartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Hezitzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak, kazetariak, politikariak...

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
  • Eusko Jaurlaritza
  • Garabide
  • Elorrioko Udala
  • Pertsona Gorren Euskal Herriko Federazioa
  • Ikastaroa
    • Gizartea
    • Hizkuntzalaritza eta literatura
    • Iraunkortasun Soziala
    • Iraunkortasuna
  • 16.Ira - 17.Ira
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Ikastaro honetan Zeinu Hizkuntza interpretazio zerbitzua egongo da. Adierazi mesedez matrikulatzean ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago.Zeinu Hizkuntza
  • Balio akademikoa: 20 ordu