
Ahozko euskara 2025ean
Euskara estandarrak ia 60 urteko ibilbidea eginda, une interesgarria izan daiteke hizkuntzaren aldetik ahozko jardunek nolako bilakaera izan duten ikusteko eta euskara mintzatuaz zer berri daukagun azaltzeko.
Azalpena
Azken urteotan, euskararen ahozko jarduna aztergai duten hainbat lan egin dira euskal dialektologiaren eta soziolinguistikaren esparruetan; eta alde horretatik izan da aurrerapenik hizkuntza mintzatuaren ikerketan. Kontuan izanik euskara estandarrak ia 60 urteko ibilbidea duela, une interesgarria izan daiteke hizkuntzaren aldetik ahozko jardunek nolako bilakaera izan duten ikusteko eta euskara mintzatuaz zer berri daukagun azaltzeko.
Uda Ikastaro honetan, bi egoera bizitu dituzten hizkerak hartu nahi ditugu kontuan, bai Hego Euskal Herrian, bai Ipar Euskal Herrian ere: bizitasuna gorde duten hizkerena eta galera jasan duten hizkera zenbaitena (erronkariera, adibidez).
Helburuak
Ahozko hizkuntzari dagozkion ezaugarri nagusiak deskribatzea.
Euskalkien eta euskara estandarraren arteko harremanaz eztabaidatzea.
Euskara bizitasunez gorde den inguru batzuetako hizkeren lekukotasunak erakustea.
Euskalkiaren galera edota hizkuntzarena izan duten eremuetako testigantzak ekartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2025-06-25
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Aurkezpena
- Irantzu Epelde Cendoya | IKER UMR5478 - Ikertzailea
“Sare sozialetako mezuei ahoskeratik begiratuz“
- Oroitz Jauregi Nazabal | UPV/EHU - Irakaslea
“Euskararen ahoskera, hzkera-mailak eta aldakortasuna“
- irati Urreta | IKER UMR5478 - Ikertzailea
Kafea
“Hika Azpeitian: hiru belaunaldi, zenbait berrikuntza“
- Alex Artzelus | Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Irakaslea
“Zergatik galdu da noka? Noka berreskuratzeko ikerketa-ekintza partehartzailea Goizuetan“
- Oihana Lujanbio Begiristain | UPV/EHU - Irakaslea
“Erronkarieraren ikerketa: joandako hizkera bati ahotsa emanez“
- Leyre Rojo Horrillo | UPV/EHU - Doktoregaia
Zuzendariak

Irantzu Epelde Cendoya
IKER CNRS (UMR 5478)
Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.
Hizlariak

Alex Artzelus
Irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Irantzu Epelde Cendoya
IKER CNRS (UMR 5478)
Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.

Oroitz Jauregi Nazabal
UPV/EHU
Oroitz Jauregi Nazabal (Legorreta, 1974). Euskal Filologian eta Aleman Filologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatetik) eta Euskal Filologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatetik). 2004tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. 2007an euskararen silabaren inguruko tesia egin zuen M.L. Oñederra irakaslearekin. Euskararen fonologia izan da, oro har, bere azter eremu nagusia.

Oihana Lujanbio Begiristain
UPV/EHU
Oihana Lujanbio Begiristain (Goizueta, 1982). Euskal Filologian lizentziaduna (2004) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktorea (2016) Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate berean irakasle atxikia da 2021az geroztik, eta Arabako Campusean ari da irakasle-lanetan. Ikerketa-ibilbidea soziolinguistika eta dialektologiara bideratu du, batez ere. Soziolinguistikan aritu da Soziolinguistika Klusterrean (2006-2010) eta Euskaltzaindian Euskararen Historia Soziala egitasmoan (2016-2020). Klusterrean Soziolinguistika Eskuliburuaren koordinatzailea izan da eta baita Eralan eta Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuena ere, besteak beste. Proiektu horiekin lotutako lanak argitaratzeaz gain, azentuaren eta hizkuntza-aldakortasunaren gainean idatzi du.

Leyre Rojo Horrillo
Leyre Rojo Horrillo (Gasteiz, 2000). Euskal Ikasketetan graduatua eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Masterrean lizentziatua. Gaur egun, doktorego-tesia egiten ari da Joseba A. Lakarra eta Eneko Zuloagaren zuzendaritzapean, Eusko Jaurlaritzaren Doktoretzako Prestakuntza Programako beka baten bidez (2024tik aurrera). Euskararen azterketan ikuspegi diakronikoa izan du ikergai nagusi, bereziki Erronkaribarreko euskalkian. Ikerketa-lerro hori hasi zuen hizkeraren n eta l ondoko herskarien eta corpus historikoaren azterketarekin, eta horren emaitzak aldizkari akademikoetan argitaratu dira (Rojo 2023a, 2023b). Ikasiker bekari esker (2022–2023), Mariano Mendigatxaren gutunen edizio kritikoa egin zuen. 2023an, Sancho el Sabio Fundazioak antolatutako Unibertsitateko Ikerketa Sariketan lan onenaren saria jaso zuen.

irati Urreta
Ikertzailea, CNRS-IKER UMR5478.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-25 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa