Aldizkari digital eleanitza: sormena eta autonomia lantzen

Aldizkari digital eleanitza: sormena eta autonomia lantzen

Aza. 13 - 22. Abe, 2017 Kod. @22-17

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1768170028 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Irakaskuntzaren metodologia: Ikastaro honen metodologia bi teoria nagusitan oinarrtizen da. Ikaslearen autonomian eta Howard Gardnerren adimen anitzetan. Autonomian oinarrituz, ikasleari askatasuna emango diogu nahi duena lantzeko eta ekoizteko eta lanketa hori nahi duen moduan egiteko. Hala, garatu nahi duen aldizkariaren atala ikasleak berak aukeratuko du. Adimen anitzak aintzat hartuz, gure eginbeharra izango da ikasleei dituzten gaitasunak garatzen laguntzea.

-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)

   -Hasiera: 2017-11-13 Bukaera: 2017-12-22

   -Tarifa bakarra: 80 euro

   - Hizkuntza ofiziala: euskara

Irakurri gehiago

Programa

2017-11-13 / 2017-11-19

1. GAIA

Ikasleen ekoizpenak material digitalen oinarri. DBHko ikasleek egindako ekoizpenak aurkeztuko dira, lehenik. Ondoren, aztertu eta horiei buruzko hausnarketa egingo da. Antzeko poster bat egitea eskatuko da ariketa praktiko moduan.

2017-11-20 / 2017-11-26

2. GAIA

Aldizkari digital eleanitza: sormena lantzen materialen aurkezpena. "Hizkuntzak eta gizarte arloa" uztartzen atala irakurri eta aztertu. "Run like a girl" bideoa ikusi eta aztertu. Horietan oinarrituz, hizkuntzak uztartzen dituen antzeko proposamena egin; ahal izanez gero, hizkuntzak ez ezik, arlo bat ere uztartzen duen proposamena.

2017-11-27 / 2017-12-03

3. GAIA

Eskuz bizkor idaztearen abantailak. Bideoa ikusi eta aztertu. Jardun praktikoak egin eta ondorioak atera.

2017-12-04 / 2017-12-15

4. GAIA

Joko interaktiboen atala ikusi eta aztertu. Ariketa bat proposatu, hizkuntzen arteko antzeko ezaugarrietan oinarrituz. Hizkuntzaren unibertsalak atzeman eta horiei buruz hausnartu.

Zuzendariak

Arantzazu Martinez Etxarri

Lizardi BHI, Hezkuntza

1988 Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatea. 1990 Masterra Hizkuntzalaritzan. University of Southern California, Los Angeles. 2015 Doktoradutza Hizkuntzalaritzan. Deustuko Unibertsitatea. Europar Proiektu eta nazioarteko ekintzetan parte hartu du, bai partaide moduan, baita koordinatzaile eta kudeatzaile moduan ere. Bestalde, Erasmus + proiektuen ebaluatzailea da 2008-. Proiektu hauetan guztietan garatutako materialak eta berrikuntza metodologikoak ikastaro honen ardatz izango dira.

Hizlariak

Irune Ibarra Lizundia

Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea

EHUko irakaslea Psikologian Lizantziatua 1992 Hezkuntzan Doktoratua 2017

Matrikula prezioak

Matrikula2017-06-01 arte2017-11-17 arte
0 EUR -
- 80,00 EUR