Aula DV - ¿Cualquier tiempo pasado fue mejor?
Conversando con la Psico Woman para estrechar barreras generacionales.
Azalpena
Mundu erabat digitalizatu batean jaio izanak, gizarte- eta kultura-aldaketekin batera, guztiz aldatu du belaunaldi berriek —Z belaunaldiak eta Alpha belaunaldiak— bizitzeko, harremanak izateko eta mundua ulertzeko duten modua. Pertsona askorentzat benetako erronka da haien unibertsoa, komunikatzeko kodeak edota erabiltzen duten hizkuntza ulertzea.
Egia da belaunaldien artean beti egon dela nolabaiteko distantzia. Hala gertatu da Baby Boomers belaunaldiarekin, X belaunaldiarekin edo Millennialekin ere. Hala ere, gazteenen belaunaldiei buruz hitz egiten dugunean, badirudi distantzia hori benetako arrakala bihurtu dela.
Posible al da arrakala hori murriztea eta haiekin konektatzeko aukera emango diguten zubiak eraikitzea? Belaunaldi ahulago edo galduen aurrean al gaude? Benetan izan al zen iragana hobea?
Elkarrizketa honetan, Isa Duque (@lapsicowoman) psikologoak eta Z belaunaldian adituak, belaunaldi berrien orainari eta etorkizunari buruz maiz zabaltzen den alarmismoa albo batera uztea proposatuko digu. Ikuspegi hurbil eta praktiko batetik, belaunaldi berriak ulertzeko dugun modua eguneratzera gonbidatuko gaitu, eta belaunaldien arteko elkarrizketa sustatzera, elkar ulertzea eta gizarte-eraldaketa bultzatzeko funtsezko tresna gisa. Hori guztia bere hitzaldietan bereizgarri dituen umorea, freskotasuna eta dinamismoa uztartzen dituen solasaldi baten bidez.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2026-07-14
“¿Cualquier tiempo pasado fue mejor? “
Hizkuntza: gaztelania
Conversando con la Psico Woman para estrechar barreras generacionales
- Isabel Duque | Psicóloga, Sexóloga y Terapeuta sistémica familiar
Mitxel Ezkiaga Diario Vascoko kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / El periodista del Diario vasco Mitxel Ezkiaga mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Isabel Duque
Isa Duque, sare sozialetan @lapsicowoman izenez ezaguna, psikologoa, sexologoa eta familia-terapia sistemikoan aditua da. 2006. urtetik gazteak, familiak eta helduak laguntzen ditu kontsultan, ikasgeletan eta prestakuntza-esparruetan. Generoaren, traumaren, gorputz-terapien eta hezkuntza-tresnen arloan prestakuntza zabala du, eta besteak beste, honako gai hauek lantzen ditu: hezkidetza, harreman afektiboak, ongizate emozionala, sexu-hezkuntza integrala, zaintza digitalak eta indarkeria matxistaren prebentzioa. Betiere ikuspegi kritiko eta inklusibo batetik. 100.000 gazte baino gehiago inspiratu ditu #AmorDelBueno eraikitzera, hunkitu eta arrastoa uzten duten ikuskizun didaktikoen bidez. 2015ean, bere taldearekin batera, Psico Woman YouTube kanala sortu zuen, hainbat sari jaso dituen ziberaktibismo-proiektua. Acercarse a la generación Z, Acompañando a las nuevas generaciones en la era de las pantallas eta Sexualidades liburuen egilea da, eta laster argitaratuko duen AMOR(ES) liburuaren egilea ere bada.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa