Hezkuntza
Uda ikastaroa
Autoerregulazioa ikaskuntza prozesuan: I(ra)kasten ikasiz

Autoerregulazioa ikaskuntza prozesuan: I(ra)kasten ikasiz

Eka. 27 - 28. Eka, 2024 Kod. H03-24

Azalpena

Ikasle bakoitzak bere ikaskuntza-prozesua autoerregulatzea ezinbestekotzat jo izan da testuinguru akademikoan daukan eraginkortasunagatik ez ezik, bizitza osoan baliagarriak diren trebetasun eta ezaugarri pertsonalak lantzeagatik ere.

Aldagai hau are beharrezkoago bilakatzen da, une soziohistoriko aldakor eta iragarrezin honetan. Hori horrela, Uda Ikastaroaren helburu nagusia “ikasketa autoerregulatuaren” kontzeptuan sakontzea da. Horretarako, izaera dinamiko eta parte-hartzailea duen Ikastaro honetan, batetik, ikasketa autoerregulatuaren ekarpen teorikoetan sakonduko dugu. Bestetik, motibazioa, aldagai emozionalak eta ikasteko estrategiak ere jorratuko ditugu. Honen bitartez, ikasketan autoerregulazioa lantzearen garrantzia ikusaraziko da, horren inguruko lanketarako ideiak ere eskainiaz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikasketa autoerregulatuaren kontzeptura hurbiltzea.

Ikasketa autoerregulatuaren ezinbesteko atal diren motibazioa eta ikasteko estrategiak aztertzea.

EAEko curriculum esparruan ikaskuntza-prozesuan autoerregulatzeak duen presentzia aztertzea.

Ikaskuntza autoerregulatzeko prozesuan dauden faseak eta osagaiak lantzea.

Autoerregulazioan aldagai emozionalek, kognitiboek, konduktualek eta testuingurukoek duten eragina aztertzea.

Ikaskuntzaren autoerregulazioak gure ikasgelan daukan eraginaren inguruan hausnartzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza departamentua
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programa

2024-06-27

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV/EHU - EHUko irakaslea
09:25 - 10:15

“Taldeak martxan jarriz: has gaitezen lanean! “

  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV-EHU - EHUko irakaslea
10:15 - 11:45

“Zer da ikasketa autoerregulatua? Hurbilketa teoriko-praktikoa“

  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV-EHU - EHUko irakaslea
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:15

“Ikasten ikastea esparru curricularrean: nora goaz?“

  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV-EHU - EHUko irakaslea
13:15 - 14:15

Mini-erronkara so! Hausnarketa partekaturako tartea

14:15 - 14:45

Sintesia

2024-06-28

09:00 - 09:30

Bigarren egunaren aurkezpena

09:30 - 10:30

“Motibazioa, autoerregulaziorako giltza“

  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV-EHU - EHUko irakaslea
  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea
10:30 - 11:30

“Autoerregulazioan funtsezkoak diren prozesu eta aldagaiak“

  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV-EHU - EHUko irakaslea
  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

Elkarlanerako tartea: landutakoa erronkan txertatuz.

13:00 - 14:00

Partaideen hitza: erronken aurkezpen laburrak

14:00 - 14:30

Itxiera

  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV-EHU - EHUko irakaslea

Zuzendariak

Nerea Larruzea Urkixo

Euskal Herriko Unibertsitatea

Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoetan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Egun, unibertsitate bereko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako Departamentuko irakaslea da, eta baita Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean (ISEI-IVEI) teknikaria ere. Bere ikerketa-ildoak autoelkarrizketan, erregulazio emozionalean eta ikaskuntza autoerregulatuan oinarritzen dira, baita generoak aldagai horietan duen eraginean ere. Arlo horretako formakuntzak diseinatu eta aurrera eraman ditu, hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleei zuzenduak izan direlarik.

Amaia de la Fuente Gaztañaga

Euskal Herriko Unibertsitatea

Psikodidaktika: Hezkuntzaren psikologia eta Didaktika Espezifikoetan doktorea, eta Gizarte Hezkuntzan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, irakasle da unibertsitate bereko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako Departamentuan, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako Graduan eskolak ematen dituelarik. Batez ere trebetasun sozioemozionalekin eta horiek ikasleen osasunean duten eraginarekin lotutako artikulu zientifikoak argitaratu ditu, generoak horietan duen eraginean ere zentratu izan da. Nazioarteko eta nazioko kongresuetan ere parte hartu du. Lanean ari diren irakasleentzako hainbat prestakuntza-ikastaro diseinatu ditu, eskola-testuinguruan trebetasun sozioemozionalak lantzeko.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-06-27 arte
25,00 EUR50,00 EUR
- 71,00 EUR
- 61,00 EUR
- 50,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza