Ekonomia eta Enpresa
Zientzia eta Teknologia
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Biharko mugikortasuna

Biharko mugikortasuna

Ira. 12 - 12. Ira, 2024 Kod. Z24-24

Azalpena

Ziur esaldi hau entzun duzula: iraunkortasunaz hitz egiten denean, ekintza bakoitzak axola du, mugimendu bakoitzak axola du. Ahaleginak ahalegin, mugikortasunak hazkunde azkarreneko kutsadura-iturria izaten jarraitzen du mundu mailan, izan ere, munduko isurpen guztien % 23 izan zen 2022an, Nazioarteko Energia Agentziaren arabera. Are gehiago, proiekzio desberdinen arabera datozen urteetan isurpenak handitu egingo direla dirudi, berehalako doikuntzak ezartzen ez badira behintzat. Eta, hala ere, oraindik bada itxaropenik: zero emisioko mugikortasuna sustatzen duten eredu berriak, ibilgailu konektatu, kooperatibo eta autonomoa; azken milako hiri-logistika; garraio publiko hobetuak; eta hirian mugitzeko garraio modu aktiboago eta eraginkorragoa bultzatzen dituzten sare multimodalak. Aukera horiek, gizarteratze-politikekin eta "zero" ekonomia garbietara igarotzeko ahalegin konbinatuarekin batera, hiri-mugikortasunaren benetako iraultza bultzatzen ari dira.

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomoaren arloan dauden abangoardiako teknologien berri ematea.

Energia transizioaren testuinguruan, krisi-klimatikoari aurre egiteko mugikortasunak eskaini ditzazkeen etorkizuneko teknologiak plazaratzea.

Erkidegoan eta hemendik haratago, erreferente diren enpresa, ikerketa zentru, unibertsitate eta bestelako erakundeen topaleku izatea elkarren arteko sinergiak indartzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Beasaingo Udala

Programa

2024-09-12

08:30 - 09:00

Erregistroa / Registro

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea saileko presidentea
  • Leire Artola Ugalde | Beasaingo Udala - Alkatea
  • Itziar Alkorta Idiakez | UIK - Zuzendaria
09:15 - 09:45

“Una visión realista sobre la transición energética“

  • Jacinto Lobo | Barbo Renovables & Círculo de Energía Fineco-Kutxabank - Energy Advisor
09:45 - 10:15

“Liveable Mobility y el papel de las tecnologías CCAM en la nueva movilidad“

  • Ignasi Gómez-Belinchón | Railgrup - CEO
10:15 - 10:45

“Gemelos digitales y metaverso“

  • Diego Galar | Luleå tekniska universitet - Chief Technology Officer
10:45 - 11:15

Mahai ingurua: “Movilidad vs Crisis Climática“

  • Jacinto Lobo | ENCE - Energy Advisor
  • Ignasi Gómez-Belinchón | Railgrup - CEO
  • Diego Galar | Luleå tekniska universitet - Chief Technology Officer
  • Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea saileko presidentea
11:15 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:30

“Conducción autónoma en entornos urbanos“

  • David Espejo | ZF Autonomous Vehicles - Iberia Business Manager
12:30 - 13:00

“Hirigunean ibilgailu autonomo eta konektatuen baliozkotzea “

  • Nere Garmendia Arcelus | Naitec - Head of Mobility Business Unit
13:00 - 13:30

“Azken milako logistikaren optimizazioa“

  • Joxemari Gallastegi | Normo - CEO & Founder
13:30 - 14:00

Mahai ingurua: “De la teoría a la práctica: claves para desarrollar casos de éxito“

  • David Espejo | ZF Autonomous Vehicles - Iberia Business Manager
  • Nere Garmendia Arcelus | Naitec - Head of Mobility Business Unit
  • Joxemari Gallastegi | Normo - CEO & Founder
  • Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea saileko presidentea
14:00 - 14:05

Sintesia

14:05 - 14:15

Itxiera

  • Representante Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Zuzendariak

Adur Ugartemendia Leunda

Beasaingo Udala

Adur Ugartemendia Leunda, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan formatutako Arkitektoa da (2011) eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketing-ean du Unibertsitate Masterra - UDIMA (2016). Halaber, Hirigintza Ekologikoan eta Hiri eta Toki Jasangarritasunaren Estrategian prestakuntza du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2012). Baita Mugikortasun Digitalean ere, Berlingo Unibertsitate Teknikoaren eskutik (2024). Hainbat urtez eraikuntza industrializatuen startup-etan nazioarte mailan aritu ondoren, azken jardun profesionala LANIK ingeniaritzan izan zuen Ekialde Hurbilerako arduradun komertzial gisa. 2020tik, Beasaingo Udaleko alkateorde eta Lurraldea Batzordeko buru da. Mugikortasunarekin lotutako hainbat jardunaldiren zuzendari izan da 2022tik, UPV/EHU-ko Uda Ikastaroen barruan.

Hizlariak

David Espejo

Automobilgintza datuen sektorean 15 urte baino gehiago daramatzan profesional eskarmentuduna, pertsonak arrakastarantz ahalduntzeko grinaz, elkarlaneko lan-inguruneetan, kalitatearekiko, prozesuen hobekuntzarekiko eta etengabeko bikaintasunarekiko konpromiso argia duena. Industriako ibilbide sendo horri esker ikuspegi zabala du, produktuaren garapenetik hasi eta kalitate-kontrol, prozesuen hobekuntzeta eta bezeroekiko harremanetara iritsiz. betiere nazioarteko ikuspegi ireki eta kooperatibo batek bultzatuta.

Representante Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Diego Galar

Condition Monitoring-ean katedraduna Lule teknologia Unibertsitatean (Suedia) eta European Federation of National Maintenance Societies (EFNMS) erakundeko Zuzendaritza Mahaiko kidea, Tecnaliako Mantentze eta Fidagarritasun arloko ikertzaile burua izan da, eta hainbat liburu eta lan teknologiko argitaratu ditu. Gaur egun, Sisteplant Research-eko Ikerketa Teknologikoko zuzendaria da, industria adimendunerako soluzioak eta zerbitzuak garatzen dituen enpresa.

Joxemari Gallastegi

Joxemari Gallastegi Normoren sortzaile eta zuzendari nagusia da. Informatika Ingeniaritzan eta Enpresa Administrazioan gradu bikoitza lortu zuen Deustuko Unibertsitatean, baita Stanfordeko Unibertsitatean Diseinu eta Ingeniaritzan Master bat ere. Hamar urte baino gehiago daramatza logistika, mugikortasun eta energia arloetan produktu iraunkorrak garatzen, bai startupe bai korporazioetan (Procter & Gamble). Teknologiaren zale sutsua, AISaturdays Euskadi sortu zuen, tokiko ikasleentzat inteligentzia artifizialaren hezkuntza eskuragarri egiteko irabazi-asmorik gabeko ekimena. Bere helburua hiriak eraldatzea da, azken miliako iraunkorrago bilakatuz.

Nere Garmendia Arcelus

FUNDACION I+D AUTOMOCION Y MECATRONICA

Industria-ingeniaria TECNUN-Nafarroako Unibertsitatean, Materialen Ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Berrikuntzaren eta Teknologiaren Kudeaketan Masterra Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Nafarroako NAITEC Automozio eta Mekatronikako I+G Zentroko Mugikortasuneko Negozio Unitateko arduraduna da.

Ignasi Gómez-Belinchón

Esperientzia zientifikoa CSICeko Ingurumen Ikerketa eta Garapen Teknologikoko sailean . 20 urtetik gorako ibilbidea Zuzendaritza Nagusi, Proiektu Teknologikoen Diseinu eta Hedapenean. Railgrup Klusterreko zuzendaria. Proiektuen kudeaketa eta balio-katea mugikortasun jasangarri eta logistiko multimodalean. European Railway Cluster Initiative (E.R.C.I.) erakundeko kidea. IQS-Ramon Llull Unibertsitatea doktoregoa. Bartzelona. PAD eragiketak. ESADE.Mating-programa. ASHRIDGE. Berkhamsted. Ingalaterra.

Jacinto Lobo

Jacinto Lobo Morán Industria Ingeniaria da, Energia Tekniketako espezialitateduna, Bilboko Eskolan. EEEko, Bizkaia Energiako eta Ence Energía y Celulosako Energiako zuzendari nagusi ohia. Gaur egun, Barbo Renovableseko eta Kutxabank Finantza Energiaren Zirkuluko kontseilaria da.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-09-12 arte
12,00 EUR15,00 EUR
- 25,00 EUR
- 20,00 EUR
- 15,00 EUR
- 20,00 EUR
- 20,00 EUR
- 20,00 EUR
- 20,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-09-12 arte2024-09-20 arte
12,00 EUR15,00 EUR -
- 25,00 EUR -
- 20,00 EUR -
- 15,00 EUR -
- 20,00 EUR -
- 20,00 EUR -
- - 20,00 EUR
- - 20,00 EUR

Kokalekua

Igartzako Jauregia

Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain

Gipuzkoa

43.04738362444642,-2.2092355626202256

Igartzako Jauregia

Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

Informazio gehiago
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza