Kultura eta Artea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI. Euskara oholtzetan: musika, hizkuntza, nazioartea

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI. Euskara oholtzetan: musika, hizkuntza, nazioartea

Uzt. 08 - 08. Uzt, 2026 Kod. K07-26

Azalpena

Etxepare Euskal Institutuaren misio nagusietako bat da euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzea eta ezagutaraztea. Gaur egun, 33 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta bertan 27 irakurle ari dira lanean euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzan. Horiez gain, 12 katedra sortu dira mundu osoko unibertsitateetan, euskal ikasketen garapena eta etorkizuna indartzeko.

Testuinguru horretan, “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XVI” ikastaroaren helburua da egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotzea, aurreko edizioetan bezala arlo ezberdinetako adituen ekarpenak jasoz. Aurten, musikaren eta hizkuntzaren arteko harremanari begiratuko diogu: musikan euskarak duen presentzia, gaur egun euskaraz sortzen den musika-aniztasuna, sortzaileek egiten dituzten hizkuntza-hautuak eta horiek nazioartekotze prozesuetan duten eragina izango ditugu hizpide.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gaur egungo euskarazko musikaren eta musikagintzaren egoerari buruzko ezagutza eguneratzea, joera nagusiak eta sortzaile berriak ezagutuz, batez ere kontuan izanda irakurleak nazioartean daudela ikasturte osoan.

Euskal musikariek nazioarteko testuinguruetan izan ditzaketen erronkak, beharrak eta erabaki estrategikoak identifikatzea, hizkuntza-hautuen eraginari erreparatuta.

Euskara eta musika sortzaileen arteko harremana sakontzea, hizkuntzak sorkuntzan, estiloetan eta publikoengan duen eragina aztertuz.

Nazioartekotzearen ikuspegitik hizkuntza-politikek eta kultur estrategiek duten garrantzia aztertzea, bai sortzaileentzat bai, eragile kulturalentzat.

Euskal musikaren gaia unibertsitateetan modu erakargarrian eta gaurkotasunez lantzeko irakurleei eta etorkizuneko irakurleei tresnak eskaintzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Etxepare Euskal Institutua

Lankidetza

  • Musika Bulegoa

Programa

2026-07-08

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariaHizkuntza: euskara
  • Maddi Arana | Musika Bulegoa - LehendakariaHizkuntza: euskara
  • Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - ZuzendariaHizkuntza: euskara
09:30 - 10:10

“Euskal musikaren sektorea gaur egun “

  • Arkaitz Villar Baños-Antigua | Musika Bulegoa - Proiektu eta Zerbitzuen teknikariaHizkuntza: euskara
10:15 - 10:30

“Hizkuntza hautuak I“

  • Maren Berzosa Alonso | MusikariaHizkuntza: euskara
10:30 - 10:45

“Hizkuntza hautuak II“

  • Jurgi Ekiza | MusikariaHizkuntza: euskara
10:50 - 11:15

“Hizkuntza hautuen eragina“

  • Amaia Ispizua Gisasola | Get in - Musika sustatzaileaHizkuntza: euskara
11:20 - 11:45

“Letraren garrantzia jendartera iristeko “

  • Jon Maia Soria | Bertsolaria eta letragileaHizkuntza: euskara
11:45 - 12:15

Atsedena

12:15 - 13:45

Mahai ingurua: “Musika euskaraz, nazioarteratzerakoan zer? “

  • Arkaitz Villar Baños-Antigua | Musika Bulegoa - Proiektu eta Zerbitzuen teknikariaHizkuntza: euskara
  • Maren Berzosa Alonso | MusikariaHizkuntza: euskara
  • Jurgi Ekiza | MusikariaHizkuntza: euskara
  • Amaia Ispizua Gisasola | Get in - Musika sustatzaileaHizkuntza: euskara
  • Jon Maia Soria | Bertsolaria eta letragileaHizkuntza: euskara
13:45 - 14:00

Itxiera

  • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariaHizkuntza: euskara
  • Maddi Arana | Musika Bulegoa - LehendakariaHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Monika Madinabeitia Medrano

Etxepare Euskal Institutoa

Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

Hizlariak

Maddi Arana

Maren Berzosa Alonso

Jurgi Ekiza

Jurgi Ekiza Euskal Herriko iparraldean bizi den musikari eta sortzailea da. Bere ibilbidea rock eta musika alternatiboaren inguruan garatu du. Batez ere Willis Drummond taldearekin ezaguna egin bada ere, bere bakarkako proiektuan (Ekiza) ahots propio eta intimoago bat landu du. Haurtzaroan euskara izan zuen lehen hizkuntza, baina denborarekin galdu egin zuen. Euskal musikak euskaldun sentitzera eraman zuen, eta 17 urterekin euskara berriz ikasteko hautua egin zuen, bere identitatearekin eta sormenarekin estuki lotuz. Jurgi Ekizaren proiektu eta lan guztiek (Ekiza, Willis Drummond, Erabatera, Zura, Bbax, etab.) badute ezaugarri komun bat: euskara hautu kontziente eta sortzaile gisa erabiltzea. Ipar Euskal Herrian bizi arren, non euskararen presentzia ahulagoa den, bere proiektu musikal guztiak euskaraz sortzen ditu, hizkuntzari leku zentral eta bizia emanez. Haren kantuek barne mundua, kontraesanak eta gizartearekiko begirada kritikoa uztartzen dituzte, hizkuntza bera tresna artistiko eta politiko bihurtuz. Willis Drummond taldeak 2024an etenaldi mugagabea iragarri zuenetik, artistak bere bakarkako proiektuari lehentasuna eman dio, eta garai honetan ARGITZALA (2025) bere azken diskoa aurkezten ari da.

Amaia Ispizua Gisasola

Amaia Ispizuak 20 urte baino gehiago daramatza zuzeneko musikaren sektorean lanean. Syntorama edo Jazzaldia bezalako enpresetan lan egin du, eta, gaur egun, 10 urte baino gehiago daramatza Get In-en ekitaldiak sustatzen. Musika-ekitaldiak bere ibilbide osoan antolatzen ditu: ticketinga, promozioa eta marketina, Business Plana, logistika, etab. Get In lanarekin batera, Musika Bulegoko eta Musika Industriaren Elkarteko (MIE) zuzendaritza-batzordeko kidea da, baita MIMeko (Mujeres en la Industria de la Música) bazkidea ere.

Irene Larraza Aizpurua

Etxepare Euskal Institutua

Komunikazio Zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta kulturaren eremuan ibilbide luzea egina, Irene Larraza Aizpuruak (Tolosa, 1970) erantzukizuneko lanpostuak bete izan ditu komunikazioaren eta kultur kudeaketaren eremuetan. Hasiera batean, Herri Irratian esatari eta erredaktore lanetan aritu zen hiru urtez. Ondoren, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Sustapenaren eta Hedapenaren arduradun izan zen hiru urtez, eta zortzi urtez izan zen Syntorama musikarien ordezkaritza-agentziako Sustapenaren, Komunikazioaren eta Editorialaren arduradun. 2008 eta 2012 urte bitartean Tolosako Udalean garatu zuen bere ibilbide profesionala Kulturako Koordinatzaile eta Zuzendari gisa. 2012az geroztik, Etxepare Euskal Institutuaren taldeko kide da Larraza. Bertan, Komunikazio Arduraduna izan zen aurrena, eta 2016ko azaroaz geroztik Kulturaren Sustapen eta Hedapen Zuzendaria hurrena. 2018tik da Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

Monika Madinabeitia Medrano

Etxepare Euskal Institutoa

Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

Jon Maia Soria

Jon Maia Soria (Urretxu, 1972). Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Euskal Filologian graduatua da. Bertsolari gisa 1997, 2001, 2005 eta 2009ko Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. Baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan. Bertsolari izateaz gain, kolaboratzaile moduan aritu da hainbat hedabideetan. Karidadeko Benta musika taldeko sortzaile eta abeslaria izan da. Berriki Hezur beltzak taldea sortu eta bertan aritzen da kantari gisa. Idazle lanetan ere aritzen da: kantuak, gidoiak eta liburuak esaterako; Riomundo (Txalaparta, 2005) eta Berriak jaio ginen (Lanku, 2017). Azken horretan oinarrituta emango du UIK-eko hitzaldia.

Arkaitz Villar Baños-Antigua

Arkaitz Villar esatari lanetan aritu da Gaztea irratian eta EITB.eus-en postu ezberdinetan (Euskal Irrati Telebista Publikoa). Musikan espezializatutako hainbat komunikabidetan kolaboratzailea izan da: Entzun, Zarata – MondoSonoro, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Berria eta 2016tik Kultura Live (Euskal Herriko kontzertu aretoen elkartea) elkartearen koordinatzailea da. 2019an etapa berri bati ekin zion Musika Bulegoko proiektuen arduradun eta Euskal Herriko musika nazioartekotzeko Basque. Music plataformaren koordinatzaile gisa. Panelista gisa parte hartu du BIME Bilbao, Fira Trovam, BIME Bogota eta antzeko nazioarteko azoketan. Gaur egun musikaren nazioartekotzean espezializatuta dago eta aktiboki parte hartzen du EMEE edo Live DMA bezalako nazioarteko sareetan.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-07-08 arte
48,00 EUR
41,00 EUR
34,00 EUR
25,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
Online zuzenean2026-07-08 arte
48,00 EUR
41,00 EUR
34,00 EUR
25,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa