Kultura eta Artea
Gizartea
Hezkuntza
Doako jarduera
Jarduera irekia
Donostiako Orfeoia-EHU 25. Saria ospatzeko ekitaldia

Donostiako Orfeoia-EHU 25. Saria ospatzeko ekitaldia

Uzt. 10 - 10. Uzt, 2026 Kod. W14-26

Ikerketa bultzatzea musika koralaren hezkuntzan, sorkuntzan eta sustapenean

Azalpena

Uztailaren 10ean, ostirala, 17:00etan, Miramar Jauregian, Donostiako Orfeoia-EHU 25. Saria ospatzeko ekitaldia egingo da. Nerea Erbiti Larralde ikertzaileak jaso du sari hau ‘La afinación neutra en el canto monódico vasco. Un análisis de las grabaciones a presos vascos en Alemania durante la Primera Guerra Mundial (1916-1917)’ lanagatik. Era berean, Arturo Reverter musika kritikariak eta Benito Lertxundi kantautoreak ere saria jaso dute, musika munduan egindako ibilbideagatik.

Sari-banaketaren aurretik, mahai-inguru bat egingo da, eta bertan parte hartuko dute Jose Luis de la Cuestak, sariaren bultzatzaile eta epaimahaikideak, eta aurreko edizioetan saritutako Eli Arabaolazak, Gotzon Ibarretxek eta Mª Victoria Urruzolak. Jon Bagüés, Eresbileko zuzendari ohia, Zuzendaritza Batzordeko kide eta saritua, izango da mahaia moderatuko duena. Ekitaldiaren amaieran, Donostiako Orfeoiak emanaldi labur bat eskainiko du bere errepertorio tradizionaleko lanekin.

Ekitaldia jende guztiarentzat zabalik egongo da, edukiera mugatuarekin. Ekitaldiaren buru Antxon Elosegi Donostiako Orfeoiko lehendakaria eta Juana Goizueta Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea izango dira.

Ekitaldiaren egitaraua laster argitaratuko da.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Antolakuntza

  • Errektoreordetza EHU
  • Donostiako Orfeoia

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa