Zientzia eta Teknologia
Uda ikastaroa
EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik

EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik

Ira. 30 - 30. Ira, 2025 Kod. Z29-25

Azalpena

Azken 45 urteotan Zientzia eta Teknologia politikek Euskadin izan duen bilakaera aztertuko da. Pedro Miguel Etxenike izango da bidelagun, Eusko Jaurlaritzaren etapa desberdinetan zehar eta, hasiera-hasieratik, figura konstantea eta eragin handia izan duena. Zientzia, teknologia, berrikuntza eta unibertsitatea nola garatu diren aztertuko da, hiru printzipio nagusi gidariren arabera: adostasun politiko zabalak, epe ertain eta luzerako begirada eta konpromisoa, eta lurraldean eragin handiko emaitzak lortzea. Euskadik lortu du, epe labur samarrean, erreferentzia zientifikoko lurralde gisa kokatzea, eta horrek agerian uzten du egonkortasun politikoak eta ikuspegi partekatuak eraldaketa esanguratsuak eragiteko gai direla.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskadin Zientzia eta Teknologiaren bilakaera aztertzea azken 45 urteetan zehar, kronologikoki, Eusko Jaurlaritzaren etapa ezberdinak aztertuz eta arreta berezia jarriaz erabakiak hartzerakoan alderdi humanoei. 

Aztertzea nola hiru printzipio nagusiek (adostasun politiko zabalak, epe ertain/luzeko ikuspegia eta lurralde-inpaktu handiko emaitzak) Euskadin zientzia, teknologia, berrikuntza eta unibertsitatearen garapena moldatu duten.

Erakustea nola Euskadik erreferentziazko zientzia-lurralde gisa kokatzea lortu duen denbora tarte erlatiboki laburrean, eta agerian uztea zientzia eta teknologia politiketan egonkortasunak eta ikuspegi partekatuak eraldaketa esanguratsuak eragin dituztela.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Metodologia

Hitzaldi gonbidatuak, eta ondorengo elkarrizketa gidatuak. 

Antolakuntza

  • EHU

Programa

2025-09-30

15:15 - 15:30

Erregistroa / Registro

15:30 - 15:45

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

    15:45 - 15:55

    “Ongietorria“

    • Adolfo Morais | Eusko Jaurlaritza - Viceconsejero de Ciencia e Innovación
    15:55 - 16:10

    “Primera etapa“

    • Pedro Miguel Echenique Landiribar | Consejero de Educación y Cultura del Gobierno Vasco (1980-1984)
    16:10 - 16:25

    “Primera etapa“

    • Gregorio Javier Monreal Cia | Rector de EHU (1981-1985)
    16:25 - 16:35

    “Lehen etapa / Primera etapa“

    • Iñaxio Oliveri | Consejero de Educación, Universidades e Investigación (1995-2001)
    16:35 - 16:50

    “Lehen etapa / Primera etapa“

    • Juan José Ibarretxe Markuartu | Lehendakaria (1999-2009)
    16:50 - 17:20

    “Solasaldia / Mesa Redonda“

    • Pedro Miguel Echenique Landiribar | Consejero de Educación y Cultura del Gobierno Vasco (1980-1984)
    • Gregorio Javier Monreal Cia | Rector de EHU (1981-1985)
    • Iñaxio Oliveri | Consejero de Educación, Universidades e Investigación (1995-2001)
    • Juan José Ibarretxe Markuartu | Lehendakaria (1999-2009)
    17:20 - 17:40

    Pausa café

    17:40 - 17:55

    “Bigarren etapa / Segunda etapa“

    • Juan Ignacio Pérez Iglesias | Eusko Jaurlaritza - Consejero de Ciencia, Universidades e Innovación
    17:55 - 18:10

    “Bigarren etapa / Segunda etapa“

    • Cristina Uriarte Toledo | Eusko Jaurlaritza - Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura (2012-2016) y Consejera de Educación (2016-2020)
    18:10 - 18:25

    “Bigarren etapa / Segunda etapa“

    • Nekane Balluerka Lasa | EHU - Erretorea (2017-2021)
    18:25 - 19:00

    “Solasaldia Etxenikerekin / Mesa redonda con Etxenike“

    • Pedro Miguel Echenique Landiribar | Consejero de Educación y Cultura del Gobierno Vasco (1980-1984)
    • Juan Ignacio Pérez Iglesias | Eusko Jaurlaritza - Consejero de Ciencia, Universidades e Innovación
    • Nekane Balluerka Lasa | EHU - Erretorea (2017-2021)
    • Cristina Uriarte Toledo | Eusko Jaurlaritza - Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura (2012-2016) y Consejera de Educación (2016-2020)
    19:00 - 19:15

    ITXIERA

    Zuzendariak

    Ekai Txapartegi Zumeta

    EHU

    Filosofian doktorea (EHU) eta Zientziaren Filosofia irakaslea (EHU). Joxe Azurmendi Katedrako kidea.

    Cristina Uriarte Toledo

    EHU

    Kimika Zientzietan doktorea (1988), Unibertsitateko irakasle titularra da (1997) Kimika Fakultatean (EHU) eta Unibertsitateko katedraduna ANECAk aitortua (2010). Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria (2001-04) eta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea (2004-2012) izan da. Vicomtecheko Patronatuko kide (2006-2012), Biodonostia Ikerketa Institutuko Kontseilu Errektoreko kide (2009-12), Innobasque Elkarteko kide (2008-2012), Gipuzkoa Berritzen-eko Batzorde Betearazleko kide eta Donostiako Plan Estrategikoaren Ordezko Batzordeko presidente (2008-2012) izan da. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua (2012-2016) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua (2016-2020) izan da. Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko eta Ikerbasque Fundazioko presidentea izan da, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Saileko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluko kidea. Azkenik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan da (2020-2024), eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren, zein Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren funtzionamendua bultzatzearen eta koordinatzearen arduraduna.

    Hizlariak

    Nekane Balluerka Lasa

    Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea eta ikertzailea

    Psikologian lizentziatua (1989) eta doktorea (1993) EHUn, bietan Sari Bereziarekin, non 1989az geroztik irakasle aritzen den. Psikologia Fakultateko dekanordea (2004-2006), Irakaskuntzaren Kalitate eta Berrikuntzako errektoreordea (2006-2009) eta Graduondoko eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordea (2012-2016), eta EHUko Ikerketa eta Irakaskuntza Praktikarako Etika Batzordeko kidea (2009-2012) eta presidentea (2012-2013). EHUko errektorea (2017-2021). Euskadi Ikerketa Saria (2021). Qualiker ikerketa-talde kontsolidatua zuzentzen du. Ikertzaile bisitaria atzerriko hiru unibertsitatetan. 51 ikerketa-proiektutan parte hartu du (14tan IP gisa). 135 artikulu zientifiko, 28 liburu eta 10 liburu-kapituluren egilekidea da, eta 70 hitzaldi gonbidatu inguru eta 220 ekarpen egin ditu kongresu nazional eta nazioartekoetan. Bere ikerketa-ildoak ebaluazio psikologikoko tresnak sortzeko eta kulturartera egokitzeko metodologian oinarritzen dira eta, baita ere, ongizate psikologikoa sustatzeko programen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan.

    Pedro Miguel Echenique Landiribar

    Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria (1998), Materia Kondentsatuko Fisikako katedraduna (UPV/EHU) eta aldizkari eta liburu espezializatuetan 400 argitalpen baino gehiago dituena. Jakiundeko Ohorezko lehendakaria, (CIC)Nanoguneko eta Materials Physics Centerreko (MPC) presidente fundatzailea, Euskampuseko lehendakariordea, DIPCko lehendakaria, eta Grapheneako kontseilaria. Hezkuntza eta Kultura sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea izan zen (1980-84). Osoko kidea Zientzien Errege Akademian, Lombardo Institutuan, Milango Zientzia eta Letren Akademian eta Belgikako Académie Royalean. European Physical Society elkarteko ohorezko kidea. Hainbat sari jaso du, hala nola, Munibe, Euskadi, Dupont, Kulturaren Vianako Printzea, Max Planck, Iberdrola, Blas Cabrera, Sabino Arana eta Liberpress Camins, Alfontso X Jakintsuaren gurutze handia, Nafarroako urrezko domina, Gipuzkoakoa, Fisikako Erret-Elkartekoa, EHUkoa eta Donostia Hirikoa. Doctor honoris causa hainbat unibertsitatetan eta “doctor in Science” Cambridge-go unibertsitatean (1998). Urteko Euskaldun Unibertsal eta Izabako Hiribilduko Seme Kuttun izendatu zuten (1998).

    Juan José Ibarretxe Markuartu

    Agirre Lehendakaria Center

    Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan zen (1999-2009). Aurretik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea, Arabako ahaldun nagusia eta Laudioko alkatea izan zen. Ekonomian doktorea da EHUn, eta honoris causa doktorea nazioarteko sei unibertsitatetan. Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies zuzentzen du, Columbiako Unibertsitatearen (AC4 - The Earth Institute) eta EHUren arteko lankidetza-proiektua, "euskal kasu" gisa ezagutzen den lurralde-eraldaketaren esperientzia partekatzeko eta etorkizunera begira proiektatzeko. Eusko Jaurlaritzako buru izan zen garaian, Juan Jose Ibarretxek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadiko lehen Plana eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua jarri zituen abian, eta beste hainbat proiektu estrategiko arlo horretan: Ikerbasque, Innobasque, DIPC, etab. Bere argitalpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: The Basque Case: A Comprehensive Model for Sustainable Human Development (Georges Mason University, 2012), The Basque Experience: Constructing Sustainable Human Development (CBS Press, Nevadako Unibertsitatea, Reno, 2011) eta The Future is Ours (CBS Press, Nevadako Unibertsitatea).

    Gregorio Javier Monreal Cia

    particular

    Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomian diplomatua Deustuko Unibertsitatean (1966), Zuzenbidean doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1973), Zuzenbidearen Historiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978-1995) eta, 1995etik, Zuzenbidearen Historiako katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Buruzagi politikoa izan zen demokraziarako trantsizioan, eta ESEI, EAJ-PNV koalizioko Gipuzkoako senataria izan zen (1977). Ondoren, EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea (1979-80), EHUko errektorea (1981-1985), Eusko Ikaskuntzako lehendakaria (1991-1996), Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) aldizkariko zuzendaria (1997-) eta Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa (2003-2010). Jakiundeko kidea eta Osoko kidea Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, Société d 'Histoire du Droiten eta Association Française des Historiens des Idées Politiquesen. Renoko Unibertsitateko (Nevada) William Douglass katedrarako lehen izendatua izan zen 2005-2006an. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria (2007) eta Euskadi Ikerketa Saria (2013).

    Adolfo Morais

    Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea da. Doktorea informatikan (UPV/EHU), graduondokoa Hezkuntzan (Canterbury Christ Church University), masterra Mikroinformatikan (Microsoft) eta lizentziaduna Matematika Ataleko Zientzietan (UPV/EHU).

    Iñaxio Oliveri

    1979tik 1980ra Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko buru izan zen, eta 1980tik 1984ra Pedro Miguel Etxenike eta Juan Urrutia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilarien kabineteko buru izan zen. 1984an, EAJk Gipuzkoako diputatu hautatu zuen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan; 1986an, Gipuzkoako diputatu hautatu zuten Espainiako Parlamenturako, eta hirugarren legealdian izan zuen eserleku hori, 1989ko urriko hauteskundeetan (IV. Legegintzaldia) Eusko Alkartasunak (EA) berriro hautatu ondoren. 1991n Madrilgo eserlekuari uko egin zion eta Eusko Legebiltzarreko bigarren diputatu hautatu zuten, 1994ko eta 1998ko hauteskundeetan eserlekua berrituz. Hiru aldiz izan da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu: 1991ko otsaila eta urria bitartean, 1995etik 1999ra Jose Antonio Ardanza lehendakariarekin, eta 1999tik 2001era Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin. Ondoren, Mondragon Unibertsitateko errektore izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 2006ra arte.

    Juan Ignacio Pérez Iglesias

    UPV/EHU

    Fisiologiako katedraduna da EHUn, eta Donostia International Physics Center-eko kidea. EHUko errektoreorde (1997-2000) eta errektore (2004-2009) izan zen; EITBko Administrazio Kontseiluko kide (1999-2014); EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari (2010-2024); Jakiundeko kide (2013-) eta presidente (2020-2024); The Conversation aldizkariaren gaztelaniazko edizioaren Aholku Batzordeko kide (2018-2024) eta presidente (2019-2024); Mètode aldizkariko batzorde zientifikoko kide (2023-). Zientziaz eta bere inplikazio sozialez idatzi du (The Conversation eta Revista de Occidente) eta animalien biologiaz (Cuaderno de Cultura Científica, Zientzia Kaiera, Naukas eta Mètode). Hainbat irratsaiotan kolaboratu du. M. B. Urrutiarekin batera idatzi zuen Animalien aferak (EHUpress, 2011), Animales ejemplares (Next Door, 2020), J. Sevillarekin batera Los males de la ciencia (Next Door, 2022) eta Primates al este del Edén (Crítica, 2023). 2019an Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen. 2024ko ekainaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua da.

    Cristina Uriarte Toledo

    EHU

    Kimika Zientzietan doktorea (1988), Unibertsitateko irakasle titularra da (1997) Kimika Fakultatean (EHU) eta Unibertsitateko katedraduna ANECAk aitortua (2010). Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria (2001-04) eta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea (2004-2012) izan da. Vicomtecheko Patronatuko kide (2006-2012), Biodonostia Ikerketa Institutuko Kontseilu Errektoreko kide (2009-12), Innobasque Elkarteko kide (2008-2012), Gipuzkoa Berritzen-eko Batzorde Betearazleko kide eta Donostiako Plan Estrategikoaren Ordezko Batzordeko presidente (2008-2012) izan da. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua (2012-2016) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua (2016-2020) izan da. Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko eta Ikerbasque Fundazioko presidentea izan da, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Saileko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikako Kontseiluko kidea. Azkenik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izan da (2020-2024), eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren, zein Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren funtzionamendua bultzatzearen eta koordinatzearen arduraduna.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2024-09-30 arte2025-09-30 arte
    25,00 EUR -
    - 0 EUR
    Online zuzenean2024-09-30 arte2025-09-30 arte
    25,00 EUR -
    - 0 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    Beste ikastaro interesgarriak...