Hezkuntza
Zientzia eta Teknologia
Uda ikastaroa
Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa (EKHA): ikaslearen ebaluazio globala burutzeko tresna

Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa (EKHA): ikaslearen ebaluazio globala burutzeko tresna

Eka. 22 - 23. Eka, 2026 Kod. H19-26

Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko giltza estrategiko gisa ulertuta, formakuntza honek EKHA aplikazioaren bidez ebaluazioa ikasleen hezkuntza-hobekuntzaren zerbitzura jartzea du xede.

Azalpena

Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa (EKHA) Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman garatutako tresna estrategikoa da. Ebaluazio konpetentziala modu bateratuan, sistematikoan eta arau-esparruarekin koherentzian aplikatzeko helburua du. Uda Ikastaro hau EKHA aplikazioa oinarri hartuta egituratzen da, ebaluazioaren ikuspegi hezitzaile, hezigarri eta etengabea ikastetxeko jardun pedagogikoaren erdigunean kokatzeko.

Formazioak honakoa eskaintzen du: ikaskuntza-prozesuen erregulazioa, jarraipena, ikasleen aurrerapenen eta zailtasunen identifikazioa, ebidentzien askotariko bilketa eta atzeraelikadura hezigarria uztartzen dituen esparru pedagogikoa. Ildo horretan, ikastaroak EKHAren marko kontzeptuala, funtzionamendua eta oinarri teknikoak sakontasunez aztertzen ditu, ebaluazio-irizpideetan oinarritutako ebaluazio konpetentzialaren logika ulertu eta aplikatzeko.

Era berean, aplikazioaren erabilera indarrean dagoen arau-esparruarekin eta ebaluazio konpetentzialaren interpretazio juridikoarekin lotzen da, teoriatik praktikara doan ikuspegi integratuan. Parte-hartzaileek aukera izango dute konpetentzia espezifikoetatik funtsezko konpetentzien mailak nola ondorioztatzen diren, ikasleen irteera-profila nola osatzen den eta informazio hori hezkuntza-erabaki pedagogikoak hartzeko nola erabil daitekeen ulertzeko.

Ikastaroak, halaber, ebaluazio inklusibo eta irisgarriaren diseinua lantzen du EKHAren testuinguruan, ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du ikasleen ikaskuntza-ekitatea bermatzeko. Aplikazioak eskaintzen dituen analisi-aukerek ikasle, talde eta ikastetxe mailako informazioa aztertzea ahalbidetzen dute, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen erregulazioa eta etengabeko hobekuntza planifikatzea erraztuz.

Azken batean, ikastaro honek EKHA aplikazioa ardatz gisa hartzen du ebaluazioa ikaskuntzaren zerbitzura jartzeko, irakasleei marko teoriko sendoa eta aplikazio-esparru egituratua eskainiz, ebaluazioa kontrol- edo sailkapen-tresnatik harago ulertuta, ikasleen ikaskuntza-hobekuntzaren eta ikastetxearen eraldaketa pedagogikoaren palanka estrategiko gisa.

Irakurri gehiago

Helburuak

EKHA aplikazioaren markoa, ezaugarriak eta oinarriak ezagutzea, baita ikastetxeko ebaluazio-prozesuetan duen inpaktu positiboa identifikatzea ere, praktika onen azterketa eta esperimentazioaren bidez.

Ebaluazio konpetentzialaren alderdi pedagogikoa bermatzea, egungo arau-esparrua ulertuz eta ikuspegi hori hezkuntza-praktikara eramanez.

EKHA aplikatiboaren inguruko oinarrizko ezagutza teknikoak barneratzea, marko juridikoarekin duten lotura ulertzeko eta erabilpen egokia ahalbidetzeko.

Ebaluazio konpetentzialak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan benetako inpaktu positiboa izan dezan, ikastetxeek hartu beharreko erabaki pedagogikoak, antolaketa-ereduak eta planifikazio-estrategiak ezagutzea eta aztertzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak

Lankidetza

Programa

2026-06-22

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 10:45

“Curriculumaren paradigma aldaketa eta ebaluazioaren marko pedagogikoa“

Hizkuntza: euskara

  • Amaia Jaio Bustindui | Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Ikuskaritza
  • Asier Ibeas Sacristan | Hezilab
10:45 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:45

“Programazio, ikasegoera eta ataza konpetentzialen diseinua“

Hizkuntza: euskara

  • Ane Lizeaga Zabalegi | Hezilab
12:45 - 13:15

“EKHA aplikazioaren aurkezpena“

Hizkuntza: euskara

  • Amaia Jaio Bustindui | Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Ikuskaritza
13:15 - 13:30

Sintesia

2026-06-23

09:00 - 10:30

“Ebaluazio konpetentzialaren antolaketa Zuzendaritza eta BeA ikuspegitik“

Hizkuntza: euskara

  • Jaso Larruscain Sarasola | Hirubide BHI
  • Leire Gandarias Ispizua | Hirubide BHI
10:30 - 11:30

“EKHA aplikazioaren praktika arrakastatsua“

Hizkuntza: euskara

  • Gorka Camara Hierro | Markina BHI
  • Egoitz Atxikallende Ortuzar | Markina BHI
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“8. EKHA aplikazioaren algoritmoa“

Hizkuntza: euskara

  • Gorka Camara Hierro | Markina BHI
  • Egoitz Atxikallende Ortuzar | Markina BHI
13:00 - 14:00

“9. EKHA, aniztasunaren erantzule: Aniztasun curricularra, JPP, NCE, EUSLE, gainditu gabeak eta abar.“

Hizkuntza: euskara

  • Amaia Jaio Bustindui | Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Ikuskaritza
  • Asier Ibeas Sacristan | Hezilab
14:00 - 14:10

Sintesia

Zuzendariak

Asier Ibeas Sacristan

Berritzegune Nagusia

Berritzegune Nagusia – EAEko Hezkuntza Saila Lehen Mailako Heziketarako Irakaslea ikasketetan Diplomatua (EHU-UPV, 2012) eta Lehen Mailako Heziketarako Ingeleseko Irakaslea ikasketetan Gradutua (UPSA, 2013) da. EAEko askotariko HLHItan irakasle, koordinatzaile eta Berrikuntza Arduraduna (BeA) izan ondoren, 2024 geroztik, Berritzegune Nagusiko digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoaren aholkularitzan dihardu; zehazki, Future Clasroom Lab proiektua oinarri duen IkasLab ekimena EAEko HLHI eta BHI ikastetxe ezberdinak pilotatzen. Espazioa hirugarren hezitzaile gisa erabiliz eta teknologiak baliatuz, irakaskuntza ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta inklusiboago egiteko helburuarekin. Bestalde, eragile ezberdinei, eraldaketa estrategietan eta trantsizio prozesuetan aholkuaritza eskaini izan du arlor ezberdinetan, hala nola, ebaluazio global konpetentzialetan, materialgintzan, formakuntzan zein metodologia aktiboetan.

Hizlariak

Egoitz Atxikallende Ortuzar

Egoitz Atxikallende Ortuzar Markina BHIko Teknologia eta Digitalizazioko irakaslea da gaur egun. Bere ibilbide profesionala arlo pribatuan hasi bazuen ere 20 urte egingo ditu bigarren hezkuntzako irakasle lanetan. Euskal Herriko unibertsitatean Industria Ingeniaritza teknikoko ikasketak burutu zituen eta, ostean, Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza gradua osatu zuen. Bizitza osoa formatzen eman du. EHU-UPNko Kultura Zientifikoko Masterra ere burutu zuen besteak beste. Irakaskuntzan 2007 murgildu zen ordezko moduan lehenengo eta 2018tik funtzionario moduan. Markina-Xemeingo bigarren hezkuntzako ikastetxean daramatza azken 6 ikasturteak eta Berrikuntza arduraduna da laugarren urtez. Urte honetan EKHA (Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa) aplikazioaren talde eragilean ari da lanean, ikastetxeen erabiltzaile-ikuspegia txertatuz eta aplikazioaren hobekuntza eta garapen pedagogikorako proposamenak eginez.

Gorka Camara Hierro

Gorka Cámara Hierro gaur egun Markina BHIko Matematikako irakaslea da, eta ikasturte honetan bertan egin du laugarren ikasturtea zentro horretan. Bere ibilbide profesionala, ordea, luzea eta anitza izan da hezkuntzaren eta arlo zientifiko-teknikoaren arteko loturan. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisikako gradua ikasten hasi zen, eta ikasketa-planaren aldaketaren ondorioz 2001ean Ingeniaritza Elektroniko eta Automatikoko titulua eskuratu zuen. 2001-2002 ikasturtean Ikerlaneko Potentzia Elektronikoko sailean bekadun gisa jardun zuen. Irakaskuntzan 2002-2003 ikasturtean hasi zen Txantxiku Ikastolan, eta bertan hiru ikasturte eman zituen arlo zientifikoko ikasgaiak ematen eta tutoretza-lanak egiten. 2005-2006 ikasturtetik aurrera hezkuntza publikoko irakasle gisa dihardu, DBHn, DBHOn, Lanbide Heziketan eta HHI etapetan, hainbat materia irakatsiz. Bere irakasle-lanaz gain, urte hauetan hezkuntza-sisteman ardura eta rol askotarikoak bete ditu, besteak beste: irakasle eta tutore lanak, mintegi-buru, BODI, ikasketa-buru, praktiketako irakasleen tutore, COVID arduradun, OPE-ko tribunaleko kide gisa, eta abar. Azken hilabeteetan, gainera, EKHA (Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa) aplikazioaren talde eragileko kidea da, ikaste

Leire Gandarias Ispizua

Hirubide BHI

Leire Gandarias Ispizua (1989). Euskal Filologia ikasketak egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean. Fonetika eta Fonologia Masterra egin zuen Madrilgo Centro Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) institutuan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra Valentziako Unibertsitatean. EHUko EUDIA ikertaldean euskararen prosodia aztertzen aritu ostean, azken urteotan Euskara irakasle dihardu bigarren hezkuntzan. Hirubide BHI ikastetxeko Berrikuntza Arduraduna da hirugarren urtez. Hirubide BHI ikastetxeak DREAM ikertaldearen HIGAEU proiektuan parte hartu du, Gaztelania, Ingelesa, Geografia eta Historia eta Biologia-Geologia jakintzagaietan ikasleen hizkuntza-gaitasun akademikoa eta edukiaren ulermena hobetzeko asmoz.

Asier Ibeas Sacristan

Berritzegune Nagusia

Berritzegune Nagusia – EAEko Hezkuntza Saila Lehen Mailako Heziketarako Irakaslea ikasketetan Diplomatua (EHU-UPV, 2012) eta Lehen Mailako Heziketarako Ingeleseko Irakaslea ikasketetan Gradutua (UPSA, 2013) da. EAEko askotariko HLHItan irakasle, koordinatzaile eta Berrikuntza Arduraduna (BeA) izan ondoren, 2024 geroztik, Berritzegune Nagusiko digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoaren aholkularitzan dihardu; zehazki, Future Clasroom Lab proiektua oinarri duen IkasLab ekimena EAEko HLHI eta BHI ikastetxe ezberdinak pilotatzen. Espazioa hirugarren hezitzaile gisa erabiliz eta teknologiak baliatuz, irakaskuntza ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta inklusiboago egiteko helburuarekin. Bestalde, eragile ezberdinei, eraldaketa estrategietan eta trantsizio prozesuetan aholkuaritza eskaini izan du arlor ezberdinetan, hala nola, ebaluazio global konpetentzialetan, materialgintzan, formakuntzan zein metodologia aktiboetan.

Amaia Jaio Bustindui

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua (EHU,1992) Euskal Filologian irakasle Diplomatura (EHU,1995) Hezkuntza Saileko ikuskaria 2019tik, EAE Hezkuntza Curriculumaren eraberritzerako lan taldeen koordinatzailea, eta EKHA aplikazioaren talde eragileko arduraduna. Donostiako Berritzeguneko Zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako prestakuntza eta berrikuntza Zentroa 2015etik 2019ra. Donostiako Arantzazuko Ama BHI-ko Zuzendaria 2006tik 2013ra Hezkuntza Saileko irakaslea Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 1985etik 2015era

Jaso Larruscain Sarasola

Telekomunikazio Goi Mailako Ingeniaria, EHU (2001) Enpresa Administrazioko Masterra, Executive-MBA, Deustu (2009) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra, UNIR (2014) Ingeniaritzan Doktorea, Proiektuen Zuzendaritzan, EHU (2017) Unibertsitateko irakaslearen akreditazioa (UNIBASQ, ANECA 2019) Analisi Politikoko Unibertsitate Masterra, UOC (2022) Sektore pribatuan, telekomunikazioen sektoreko nazioarteko proiektuen kudeatzaile gisa hasi zuen bere karrera profesionala IKUSI Ángel Iglesias enpresan, eta sektore emergente eta ekonomia iraunkorreko teknikari gisa jarraitu zuen Donostiako Sustapenean (Donostiako Udala). Bere ikerketa-ibilbidean, AEBn, Erresuma Batuan eta Frantzian nazioarteko egonaldiak egin zituen, eta unibertsitateko irakasle gisa lan egin zuen EHUn, Finantza Zuzendaritza, Antolakuntza, Ekonomia eta Kudeaketa arloetan. Hizlari gisa parte hartu du proiektuei eta hezkuntzari buruzko nazioarteko kongresuetan, eta lankidetza-sareei, metodologia aktiboei eta ezagutzaren transferentziari buruzko ikerketa-lanak argitaratu ditu, TFM Research Group ikertaldean. 2019az geroztik, karrerako funtzionarioa da eta Teknologiako irakasle izan da, lanbide-heziketako zein bigarren hezkuntzako ikastetxeetan la

Ane Lizeaga Zabalegi

Berritzegune Nagusia - EAEko Hezkuntza Saila Elektronikan ingeniari teknikoa (EHU-UPV, 2008). Bigarren Hezkuntzako masterra (UNIR, 2014). Proiektu elektrikoen diseinuan eta obren jarraipenean arduradun gisa hasi zen lanean. Hezkuntza-munduan 2010. urtean hasi zen, bigarren hezkuntzan eremu zientifiko-teknologikoan eta lanbide heziketan eskolak ematen. Horrez gain, kalitateko arduradun izan da hainbat ikasturtetan. 2018. urtean teknologia arloko irakasle gisa hasi zen eskola publikoan. IKT arduradun izan da bi ikasturtez eta ziberbizikidetza sustatzeko lanetan aritu da. Ildo horretatik, bai eta bizikidetzaren ikuspegitik hainbat jardunalditan parte hartu du. 2023. urtea geroztik, Berritzegune Nagusiko aholkularia da, digitalizazioa eta berrikuntza tekno-pedagogikoko esparruan. Ikasturte honetan, ADI eskolako koordinatzaile aritu da, bereziki. Proiektu horren helburua ikastetxeetan pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika sustatzea izan da. Gainera, matematikarako errefortzu-programetan aritu da (Indartuz 4 programa eta PISA probaren prestaketa).

Kokalekua

Elbira Zipitria zentroa

Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia

Gipuzkoa

43.3134024,-2.008820700000001

Elbira Zipitria zentroa

Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia

Gipuzkoa