Gizartea
Ekonomia eta Enpresa
Iraunkortasuna
Uda ikastaroa
Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: politika publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: politika publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz

Eka. 28 - 28. Eka, 2024 Kod. E07-24

Azalpena

Azkenengo urteotan, Ekonomia Sozial eta Eraldaitzaileren (ESE) aldeko politika publikoak indartzen joan dira, “mono-eraikuntza estatala” ikuspegi batetik ko-eraikuntza eredu batera aldatuz. Horri esker, ESEko enpresa eta eragileen partaidetza handitzen joan da, politiken planifikazioan baita ebaluazioan ere (Vaillancourt, 2011). Gure testuinguruan, azkenengo hamarkadan ekonomia sozialaren aldeko politika publikoen bultzada eta egonkortzea eman da.

Hori dela eta, instituzio publikoak eta ESEko eragileen arteko elkarlana egiteko esperientzia berriak azaleratu dira, sostengu tradizionalatik haratago joanez. Agente politiko eta sozio-ekonomiko ezberdinen arteko aliantza estrategiko bat aldarrikatu da, Ekonomia Sozial eta Eraldaitzailea erdigunean jartzeko. Uda Ikastaro honetan, esperientzia berri hauetan oinarrituz irakaspenak atera nahi ditugu, beren erronkei buruz hausnartuz eta beste lurralde batzuetan erreplikatzeko potentzialitateen inguruan eztabaidatuz. Garapen Iraunkorreko Helburuetako bat aintzat hartzen dugu ikastaro honetan: ekoizpen eta kontsumo arduratsua.

Irakurri gehiago

Helburuak

ESE eta erakunde publikoen arteko aliantza estrategikoa aldarrikatzen duten proposamen teorikoen inguruan eztabaidatzea.

Beste herrialdeetan dauden aliantza estrategikoaren esperientziak ezagutaraztea.

Euskadi mailan dauden hainbat esperientziei buruz hausnartzea, lortutako aurrerapenak eta aurretik dituzten erronkak mahaigaineratuz.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua

Lankidetza

  • Parte Hartuz Ikerketa Taldea

Programa

2024-06-28

09:00 - 09:25

“Registro / Erregistroa“

  • Luis Miguel Uharte Pozas | UPV/EHU - Irakaslea/Profesor
  • Representante Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco | Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
09:30 - 11:00

“Bases de una nueva alianza estratégica ESS-Estado / ESE-Estatua: Aliantza estrategikoaren oinarriak“

  • Luis Miguel Uharte Pozas | UPV/EHU - Irakaslea/Profesor
  • Andere Ormazabal Gaston | UPV/EHU - Irakaslea/Profesora
11:00 - 12:30

“Experiencias foráneas de alianzas estratégicas / Aliantza estrategikoen kanpoko esperientziak “

  • Teresa Savall Morera | Universitat de Valencia - Irakaslea/Profesora
  • Belén Catalá Estada | Universitat de Valencia - Irakaslea/Profesora
  • Rubén Martínez Moreno | IDRA ( Institut de Recerca Urbana de Barcelona) - Director del Área de Urbanismo y Transición Ecológica del IDRA
12:30 - 13:00

Atsedena

13:00 - 14:30

“Experiencias en el País Vasco / Bertako esperientziak“

  • Xabier Lertxundi Asteasuinzarra | Hernaniko Udala - Alkatea/Alcalde
  • Elena Herrarte Letona | Gizabidea Fundazioa (Debagoiena 2030) - Koordinatzailea/Coordinadora
  • Blanca Boix Saez | Ekonopolo Bilbo - Koordinatzailea/Coordinadora
  • Lander Martínez Ortíz | GELTOKI Iruña - Koordinatzailea/Coordinador

Zuzendariak

Luis Miguel Uharte Pozas

UPV/EHU

Luis Miguel Uharte Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte Antropologia Saileko irakaslea da. Bertan, Antropologia Politikoa eta Antropologia Ekonomikoa ikasgaiak irakasten ditu. Aldi berean, irakaslea ere bada 3 masterretan: Gizarte Antropologia, Partaidetza eta Garapen komunitarioa eta, Ekonomia Social eta Eraldatzailea. EHUko ‘Parte Hartuz’ ikerketa taldeko kidea da, non Amerika Latinako arloa koordinatzen du eta GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide kooperatiboa) Institutuko kidea ere bada. Orain arte 24 ikerketa proiektuetan parte hartu du, ikerlerro ezberdinak jorratuz, besteak beste: ekonomia soziala, demokrazia parte hartzailea, transizio energetikoa, hezkuntza kritikoa Unibertsitatean eta garapenerako lankidetza. Berrogeita hamar argitalpen baino gehiagoko egilea da. Azkenengoen artean nabarmenduko lirateke Ekonomia Sozial eta Eraldaitzailaren ingurukoak, Amerika Latina eta Euskal Herriko esperientziak ikertuz. ORCID: 0000-0003-1499-351X

Hizlariak

Blanca Boix Saez

Blanca Boix REAS Euskadiko koordinazio-taldeko kidea da. Bere jarduera-ildoak sareko enpresa-sarea indartzean eta ekintzailetza-programak eta -ibilbideak garatzean oinarritzen dira. Marketinean, Ekintzailetzan eta Berrikuntzan eta Kanpo Merkataritzan espezializatutako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. Bere lan-ibilbidean hainbat egonaldi egin ditu atzerrian, kanpo-merkataritzako aholkulari gisa, eta irakaskuntza-proiektuak egin ditu, bigarren hezkuntzan bai unibertsitatean ere. https://www.linkedin.com/in/bboix /

Belén Catalá Estada

Belén Català Estada (1996) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean graduatua da (2014-2019). Halaber, Gizarte Ekonomiako masterra (2019-2020) ikasi du Valentziako Unibertsitatean eta Ekonomia UNEDen (2017-2022). Gaur egun, Gizarte Ekonomiako doktorego-ikasketak egiten ari da (Universitat de València), eta bere ikerketa-ildoa honakoa da: gizarte-ekonomia sustatzeko politika publikoak. Hainbat ikerketa-artikulu ditu REVESCO, CIRIEC-España, Journal of Business Research eta Revista de Economía Mundial aldizkari indexatuetan. Noticias de Economía Pública, Social y Cooperativa aldizkariko hainbat monografiko koordinatu ditu, eta irakaskuntzako ikerketa eta berrikuntza-proiektuetako kide da. Gizarte Ekonomiako Ikertzaile Gazteen Sareko (REJIES) Zuzendaritza Kontseiluko kide ere bada, eta hainbat sari jaso ditu bere ikerketengatik (gizarte-ekonomiako ikasketa onenei emandako CIRIEC sariak). Irakaskuntzaren arloan, Ekonomia Politikarako Sarrera eta Gizarte Ekonomia irakasgaiak ematen ditu Valentziako Unibertsitatean.

Elena Herrarte Letona

Gizabidea Fundazioa

Elena Herrarte, 41 urte, Arrasatearra eta 3 umeren ama. Ikasketaz Humanitateetan Lizentziatua Mondragon Unibertsitatean, Enpresa espezializazioan. Haur Hezkuntzako Ikasketak eta Bigarren hezkuntzako Masterra ere baditu. Ibilbide profesionalean bereziki izaera sozialeko proiektu ezberdinetan aritu da, proiektuen kudeaketa eta zuzendaritza roletan: Txatxilipurdi, Garabide, Garaion Naturartea, Bagara Herrigintzan Kooperatiba... 2019an abiatu zenetik, Debagoiena 2030 ekimenaren Koordinatzaile Nagusia da. D2030aren helburua da klima aldaketa eta bestelako erronka konplexuen garaiotan Debagoienak sakoneko eraldaketa sustatzea, sektore ezberdinetako eragile eta herritarren arteko elkarlanean oinarrituta garapen komunitarioaren bidetik.

Xabier Lertxundi Asteasuinzarra

Hernaniko Udala

Xabier Lertxundi Asteasuinzarra (Hernani, 1983) Pedagogian lizentziatua Psikopedagogian lizentziatua. Alor profesionalari dagokionez, hezkuntzaren eremu desberdinetan egin dut lan: aisialdian, hezkuntza formalean eta adingabeen babeserako sisteman. Azken honetan pasa ditut urte gehienak sistemako esparru desberdinetan lan eginez. Azken urteetan (2011-2019) Donostiako Udalaren Haurtzaro eta Familia Prebentzio Ataleko hezitzaile moduan jardun dut. Alor politikoari dagokionez, 2015-2023 legealdian ekin nion ardura politikoari. Orduan Hernaniko Udaleko zerbitzu sozialetako zinegotzi izan nintzen. Ordura arte adingabekoen sistematik gertu izan banintzen, ardura berritik besteak beste adinekoenera gerturatzea suposatu zuen eta bakardadearen prebentziorako ekimen berriak abiatu genituen. Legegintzaldi hau izan zen baita ere ekonomia sozial eraldatzailera gerturatzeko aukera eman zidana, udaletik martxan jarri ziren politikei esker. 2019tik gaur arte Hernaniko alkatea naiz. Legealdi hauetan udalaren apostu estrategikoa izan da ekonomia sozial eraldatzailean oinarritzen den tokiko garapen eredua bultzatzea, herritarrekiko kooperazioa oinarri duena eta feminismoa eta jasangarritasuna zeharlerrotzat dituena.

Rubén Martínez Moreno

Ruben Martínez Moreno IDRAko Hirigintza eta Trantsizio Ekologikoaren Arloko zuzendaria. Politika Publikoetan eta Eraldaketa Sozialean doktorea UABen (2018). Zientzia Politikoetako Masterra (UAB, 2014). Hamarkada batez, kulturaren ekonomiari buruzko ikerketa egin zuen, baita Europako eta Latinoamerikako krisi ekosozialari aurre egiteko gizarte-berrikuntzako jardunbideei buruzkoa ere. Gai horri buruzko hainbat artikulu akademiko argitaratu zuen. Graduetan, masterretan eta doktorego-programetan irakatsi du BAU, UAB, UOC eta beste erakunde akademiko batzuetan. Gaur egun, jabetza-erregimenen, ekologismoaren eta plangintza publikoaren arteko harremanak ikertzen ditu. Hainbat libururen egilekidea da: «Barcelona metròpoli-empresa» (Virus, 2024), «Hiri demokratikoak: udalerrien matxinada 15M ondorengo zikloan» (Icaria, 2019), «Barris i crisis: Crisi econòmica, segregació urbana i innovació social» (Tirant Humancrédito, 2018).

Lander Martínez Ortíz

Lander Martínez Ortiz, Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan trebatua eta Enpresa Kooperatiboen eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza eta Kudeaketan diplomatua da. Geltoki Kooperatibako sozio-langilea da 2018tik. Gaur egun, Geltoki proiektuaren koordinatzailea eta komunikazio arduraduna da. Proiektu hori berrogeita hamar erakunde eta entitate sozialek bultzatu dute, eta Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Elikadura Subiranotasuna sustatzea du helburu nagusi.

Andere Ormazabal Gaston

EHU Partehartuz, Irakaslea

Andere Ormazabal (Donostia, 1981). Politika eta Administrazio Zientzietan, Soziologian eta Antropologian lizentziaduna eta Politika Zientzietan doktorea da, eta Partaidetza eta Komunitate Garapena (2017) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak (2010) masterrak egin ditu, denak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakaslea da. Parte Hartuz Ikerketa Talde Kontsolidatuaren baitan, ondorengo ikerketa lerroak jorratzen ditu: partaidetza, herri mugimenduak eta gobernantza. Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea da.

Teresa Savall Morera

Teresa Savall Morera (1987) Ekonomian lizentziatua (2010) eta Gizarte Ekonomian doktoratua Valentziako Unibertsitatean (2015). Gaur egun da irakasle doktore kontratatua Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko Sailean. Halaber, Valentziako Unibertsitateko Gizarte Ekonomiako masterreko zuzendarikidea da. Ikerketa-ildo nagusiak honakoak dira: gizarte-ekonomia eta politika publikoak, ekonomia publikoa (desberdintasuna eta pobrezia) eta politiken ebaluazioa. Artikuluak argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan eta liburu-kapituluetan; Valentziako Generalitateak finantzatutako bi proiektu gidatu ditu, eta Valentziako Unibertsitateak finantzatutako proiektu bat. Europako, nazioko eta eskualdeko ikerketa-proiektuen garapenean parte hartu du, baita administrazio publikoekin eta erakunde pribatuekin egindako kontratuetan ere. ORCID 0000- 0002- 7464- 7961

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-06-28 arte
25,00 EUR33,00 EUR
- 47,00 EUR
- 40,00 EUR
- 33,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-06-28 arte
25,00 EUR33,00 EUR
- 47,00 EUR
- 40,00 EUR
- 33,00 EUR
- 40,00 EUR
- 40,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak