Ekonomia eta Enpresa
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Ekonomia Zirkularreko proiektuak lehen sektorean

Ekonomia Zirkularreko proiektuak lehen sektorean

Ira. 11 - 11. Ira, 2026 Kod. Z13-26

Ezagutu artile eta plastikoari loturiko proiektuak, lehen sektorean ere ekonomia zirkularreko proiektuak etorkizuna badutelako.

Azalpena

Uda Ikastaro honek Gipuzkoan plastikoaren murrizketarako eta artilearen balorizaziorako aukerak azaleratzea, sektoreko eragileak konektatzea eta proiektu pilotu posibleak identifikatzea eta egun daudenak ezagutaraztea du helburu.

Helburuak

Ekonomia zirkularraren ikuspegi praktikoa eta tokikoa indartzea lehen sektorean.

Artilea eta nekazal plastikoa balioan jartzeko egindako proiektuak ezagutaraztea.

Enpresen, abeltzainen, eraldatzaileen eta administrazioaren artean sinergiak sortzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • 1.go sektoreko eragileak

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Zuzendariak

Yurre Peñagarikano Zubeldia

Urkome

Agurtzane Etxaniz Etxaniz

Asociación de Desarrollo Rural de Debabarrena

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-09-11 arte
0 EUR
Online zuzenean2026-09-11 arte
0 EUR

Kokalekua

GOIZANE Zentroa, Zaldibia

Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa

Gipuzkoa

43.05613901737201,2.125398666210476

GOIZANE Zentroa, Zaldibia

Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia, Gipuzkoa

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

Informazio gehiago
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak