
Ekosistema kulturalari buruzko elkarrizketak
Publikoa, pribatua eta independentea bateratzea.
Azalpena
Kultur kudeaketa eta kulturaren arloko administrazio jarduera errealitate beraren bi aurpegi dira. Botere publikoek kultur eragileen laguntza behar dute beren kultur politikak gauzatzeko; eta kultur eragileek botere publikoen bultzada behar dute beren proiektuak bideragarriak izan daitezen. Elkarreragin horrek proban jartzen du Administrazioaren legeria eta jarduna, bai eta kulturaren eremu heterogeneora egokitzeko gaitasuna ere.
Hala, Uda Ikastaro hau topagune gisa proposatu da, Administrazioko eta arlo pribatuko pertsonek kultur kudeaketarekin lotutako hainbat puntu azaltzeko topagunea. Mahai-inguru bat ere egingo da, bertaratutakoek ere parte har dezaten.
Helburuak
Kultur kudeaketaren inguruko ezagutza hobetzea, agente publiko eta pribatuen arteko elkarrizketa sustatuz.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Profesionalak
Programa
2025-06-26
Erregistroa / Registro
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Isaac Palencia Caballero | Diputación Foral de Gipuzkoa - Director Foral de Promoción Cultural y Juventud
“Musika "kulto"aren deszentralizazioa, kulturaren demokratizazioa helburu“
- Marixi Sesma Aizpurua | Sapere Aude Sinfonietta - Directora
“Programación cultural y danza erótica“
- Goio Uriarte Prieto | Hondarribiako Udala - Técnico de cultura
Atsedena
“Lo artísitico y lo amateur“
- Marta Garcia Rodriguez | UPV/EHU - Profesora
“Eskubide kulturalen garapenaren egungo egoera “
- Maider Maraña Maraña | Baketik Fundazioa - Directora
Sintesia
2025-06-27
“Mecenazgo cultural en Gipuzkoa“
- Rodrigo Llano-Ponte Babace | Diputación Foral de Gipuzkoa - TS Hacienda - Jefe de Desarrollo Normativo y Asesoramiento Jurídico
“El status de artista y los profesionales culturales y creativos.“
- Myriam Miranda Berrroeta | Gerente de la Unión de Músicos Profesionales
Atsedena
“Kontratazio artistikoa eta administrazioak“
- Jokin Babaze Aizpurua | Hondarribiako Udala - TAG - Responsable de Contratación Pública
Mahai ingurua: “El dialogo entre administración y el sector cultural“
- Goio Uriarte Prieto | Hondarribiako Udala - Técnico de cultura
- Marixi Sesma Aizpurua | Sapere Aude Sinfonietta - Directora
- Myriam Miranda Berrroeta | Gerente de la Unión de Músicos Profesionales
- Marta Garcia Rodriguez | UPV/EHU - Profesora
- Jokin Babaze Aizpurua | Hondarribiako Udala - TAG
Sintesia
Amaiera instituzionala
- Goizane Alvarez Irijoa | Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputada Foral de Cultura, Juventud, Deportes y Cooperación
Zuzendariak

Jokin Babaze Aizpurua
Hondarribiko Udala, Teknikaria
Zuzenbidean Lizentziatua (UPV/EHU), Enpresa eta Erakunde Kulturalen Kudeaketako Masterra (UCM) eta Kulturaren Zuzenbideren Ikerkuntzan Masterra (UNED-UC3M) da. Gaur egun, Hondarribiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikaria da, eta Kontratazio Saileko Arduradun postua du.
Hizlariak

Jokin Babaze Aizpurua
Hondarribiko Udala, Teknikaria
Zuzenbidean Lizentziatua (UPV/EHU), Enpresa eta Erakunde Kulturalen Kudeaketako Masterra (UCM) eta Kulturaren Zuzenbideren Ikerkuntzan Masterra (UNED-UC3M) da. Gaur egun, Hondarribiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikaria da, eta Kontratazio Saileko Arduradun postua du.

Marta Garcia Rodriguez
Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziaduna (2013) eta doktorea (2019), irakasle laguntzaile doktorea da Estetikaren eta Arteen Teoriaren arloan. Aktiba-IT ikerketa-taldeko kidea da, eta irakaskuntza, ikerketa, argitalpen espezializatuak eta kongresuetan parte hartzea uztartzen ditu. DAADek eta Eusko Jaurlaritzak beka eman diote, eta Bochumeko (Alemania) Dilthey Forschungsstellen egonaldia egin zuen. Esparru akademikotik kanpo, musika klasikoko kritikoa da Berriarentzat 2019tik, eta Radio Euskadin eta Euskadi Irratian kolaboratzen du Boulevard II, Kultura.eus eta Kultur Leihoa saioetan. Donostiako Musika Hamabostaldirako eta Euskadiko Orkestrarako obrak itzuli ditu, haurrentzako operen libretista gisa lan eginda eta kontzertuak sartuta. Easo Abesbatzako kidea da 2004tik, eta Conductus Ensemblekoa 2019tik.

Rodrigo Llano-Ponte Babace
Zuzenbidean lizentziatua UPV/EHUn. : Zuzendaritza Publikoa, Politika Publikoak eta Tributazioaan Unibertsitate Masterra( UNED); eta Nazioarteko eta Komunitateko Fiskalitatean Unibertsitate Masterra (USC). Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko Goi-mailako Teknikaria. Egun, Arau Garapen eta Aholkularitza Juridikoko zerbitzuburua.

Maider Maraña Maraña
Baketik Fundazioa, Directora
Historian lizentziaduna da eta graduondoko hainbat ikasketa egin ditu Giza Eskubideen, Kultur Politiken eta Nazioarteko Lankidetzaren arloan. Egun Baketik Fundazioko zuzendaria da, non gatazka kudeaketan eta giza eskubideen sustatzean lan egiten duten. Horrekin batera, nazioarteko aholkularitza eskaintzen die tokiko gobernuei, UNESCO eta Europear Batzordeari eta politika publikoetan, kulturan eta giza eskubideetan aritzen diren beste erakunde batzuei. Aurretik, hainbat urtez aritu da lanean nazioarteko erakundeetan, hala nola UNESCOn, bai Parisko egoitzan, bai Uruguain (MERCOSUR bulegoa), kulturaren arloan. Azpimarratzekoa da, halaber, Euskadiko UNESCO Etxea–Centro UNESCOn programa-koordinatzaile gisa egin duen lana, baita erakunde horretan bertan kultura eta garapen arloan egin duena ere. Unibertsitate mailan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako koordinatzaile gisa egiten zuen lan. Hainbat argitalpen ditu; besteak beste, hauek: Cultura y Desarrollo. Evolución y perspectivas (2010), Patrimonio y Derechos Humanos (2015) eta Crisis climática, amenaza a los derechos humanos (2020).

Myriam Miranda Berrroeta
Kultur Sormen Industrietan 15 urtetako esperientzia duen Kultur Kudeatzailea. Koordinatzaile Orokor eta Proiektu Arduradun bezala lan egin du Musika Bulegoan. Azken urtean musikarien profesionalizazioaren inguruan aholkularitza eta formakuntza ekimenak garatu ditu; bereziki Artistaren Estatutuarekin lotutakoak. Gaur egun, hainbat lan- esparrutan dabil: Unión de Músicos-eko gerentea, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailako kolaboratzailea, Musikari elkarteko kudeatzailea eta Kultur Femme ekimeneko moderatzaile eta aurkezlea, besteak veste. Gainera Etxepare Institutuaren Patronatuko Zuzendaritzako kidea izan da; Musika Bulegoko Lehendakaria eta Unión de Músicos-eko lehendakariordea.

Marixi Sesma Aizpurua
Musikan Goi Mailako Graduatua, Klarinetean espezialitatea, Donostian, Gasteizen eta Göteborgs Universiteten (Suedia) ikasia. Musika Bitartekotza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterra Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia). Irakaskuntza eta interpretazioa uztartzen ditu, errepertorio sinfonikoko eta opera-arloko orkestra desberdinekin eta ganbera-ensemableekin lankidetzan. Gaur egun, Coruñako musika klasikoaren deszentralizazioari buruzko doktore-tesia egiten ari da.

Goio Uriarte Prieto
Filosofian lizentziaduna, urte batzuk ikerketan eman ondoren, 2002an hasi zen kultur kudeaketaren arloan profesionalki lan egiten. 2009tik, Kultura, Turismo eta Merkataritza teknikaria da Hondarribiko Udalean.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-26 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2025-06-26 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa