Zuzenbidea
Empoderamiento de mujeres supervivientes de violencia machista desde la intervención social

Empoderamiento de mujeres supervivientes de violencia machista desde la intervención social

Api. 19 - 22. Mai, 2022 Kod. @21-22

Azalpena

Indarkeria matxista arazo estruktural eta globaltzat hartzen da eta, emakume batzuk bizirik irtetea lortzen badute ere, milaka biktima sortzen ditu urtero. Horregatik, hainbat teorialari feministek matxismoa terrorismo mota bezala ere kontsideratu izan dute. Munduko Osasun Erakundearen arabera (2021), gutxi gorabehera emakumeen % 30ek bikotekidearen indarkeria edo beste pertsona baten sexu-indarkeria pairatu izan du bizitzako uneren batean.

Honako ikastaro hau lau gaitan dago banatuta. Bat eta bi gaiak indarkeriaren sorreraren eta Espainiako Estatuko egungo legeen ingurukoak dira, hurrenez hurren. Lehenengoan, ikuspuntu feminista batetik indarkeria matxistaren jatorria landuko da, egun existitzen diren indarkeria motak eta indarkeria horien garapena eta mantentzea. Horretarako, besteak beste Sermanen Eredu Ekologikoa (2009), Bosch eta Ferreren Eredu Piramidala (2013) eta Walkerren Indarkeriaren Zikloa (1979) hartuko ditugu oinarri. Horrez gain, indarkeria pairatu eta bizirautea lortzen duten emakumeekiko eta haien seme-alabekiko dituen ondorio fisikoak, psikologikoak eta sozialak aztertuko dira, zenbait emakumek migratzaileak, adinez helduak edo dibertsitate funtzionala dutenak izatearren dituzten zailtasun gehigarriak kontuan hartuta. Era berean, lehenengo gai horretan indarkeriatik ateratzeko prozesua nolakoa den ikusiko da. Arreta berezia jarriko da emakumeek erabiltzen dituzten taktiketan eta erresistentzia ekintzetan.

Bigarrean astean, aipamena egingo zaio Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoari, eta baita Emakueen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa edo Genero eta Etxeko Indarkeriaren Kodea bezalako legeei ere.

Ikastaroaren bigarren zatian, berriz, emakumeen ahalduntzea landuko da. Gaia emakumeen ahalduntzeari buruzkoa izango da, boterearekin zein feminismoarekin dituen loturak. Izan ere, genero-indarkeria pairatu eta bizirautea lortu duten emakumeen ahalduntzeaz dihardugunean, banakakoen zein kolektiboaren ahalduntzeaz ari gara, autoestimaz zein norberak bere burua ikusteko moduaz eta elkartasun zein adiskidantza sareak garatzeaz.

Azkenik, laugarren gaiean, ikuspuntu integral batetik emakumeen ahalduntzea sustatzeko lan-tresnak eta gaitasunak irakatsiko dira. Adibideen eta praktiken bidez, komunitate-programak eta promaga sozialak sortzeko trebakuntza eskainiko da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Indarkeria matxisten jatorria ezagutzea, nola transmititzen diren eta zein ondorio izan ditzakeen.

Genero-indarkeriaren eta berdintasunaren inguruko lege ezberdinak ikastea.

Ikasleei ahalduntzeko estrategia ezberdinak erabiltzeko beharrezkoa den ezagutza eta, hori erdiesteko, programa eta tailerrak sortzen irakastea.

Disziplinarteko ikuspuntu batetik, emakumeen ahalduntzerako gaitasunak eta baliabideak eskuratzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Irakasleek emango dituzte gai-zerrenda, ikasmateriala eta baliabide-osagarriak. Gai bakoitzaren amaieran test moduko proba bat eta gai jakin horren inguruko eztabaida. Ebaluazio-astean, azken azterketa (test modukoa) eta azken lana. Test moduko ebaluaketak astero eta azken azterketa eta lana.

Programa

2022-04-19 / 2022-04-24

TEMA 1: Conceptualización de la violencia machista

En este tema se trabajará el concepto de violencia machista, los tipos que existen, las teorías acerca del origen, desarrollo y mantenimiento de la violencia, las consecuencias de ésta y las estrategias y tácticas que usan las mujeres durante el proceso de salida de la relación.

EMALEAK:
  • Noelia Aranda Maiz

2022-04-25 / 2022-05-01

TEMA 2: Ley de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género y otras leyes civiles

En este tema se estudiarán las distintas leyes relacionadas con la violencia de género en España, haciendo referencia también a otra normativa internacional como la CEDAW.

EMALEAK:
  • Noelia Aranda Maiz

2022-05-02 / 2022-05-08

TEMA 3: Fundamentos del empoderamiento de las mujeres

En este tema se conceptualizará acerca del empoderamiento, su relación con el poder y el feminismo y cómo debe ser el empoderamiento de mujeres en concreto

EMALEAK:
  • Noelia Aranda Maiz

2022-05-09 / 2022-05-15

TEMA 4: Metodología de la intervención social para el empoderamiento de mujeres

Este tema versará en la intervención social a través de programas comunitarios y sociales, así mismo, se ofrecerán habilidades y estrategias para la intervención.

EMALEAK:
  • Noelia Aranda Maiz

Zuzendariak

Noelia Aranda Maiz

CISEG

Criminóloga por la Universitat de Girona, Máster en Intervención en Violencia contra las mujeres por la Universidad de Deusto. Perito judicial en Violencia de Género por Estudios de Empresa. Experta en Intervención Social para el Empoderamiento de Mujeres y Mediadora Social Intercultural por Feminarian. Formación adicional en violencia de género en menores, interculturalidad, victimología y diseño de proyectos sociales. Co autora de los libros Criminologías Específicas (Editorial Pacífico) y Criminología Comparada (Fondo Editorial Universidad San Martín de Porres) y de diversos artículos sobre delincuencia femenina en revistas como Al -Ghurabá Así mismo, profesora de cursos online tanto en la UIK como en la Escuela de Feminismos Alternativos PeriFéricas.

Hizlariak

Noelia Aranda Maiz

Matrikula prezioak

Matrikula2022-04-20 arte
106,00 EUR
90,00 EUR
74,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea